Lehen Mundu Gerrako benetako naufragio baten kontakizuna "Odisea" komikian
Lehen Mundu Gerran alemanek itsasoko gerran abantaila hartu zuten urpeko ontzien domeinuan aurrea hartu zutelako, eta merkataritza-ontziak ere hondoratzen aritu ziren. Ez ziren gutxi izan Galizia inguruetan itsaspera bidalitakoak edo hango kostetara iritsitako naufragoak, eta horietatik ere zenbaitzu urperatze eta erreskate Ortegal lurmuturraren inguruetan gertatu ziren.
Hixinio Puentes-ek Aguillóns de Ortegal eleberrian Antonio Fonseca marinel galiziarraren errelato autobiografikoa kontatzen du. Txikitan sorgin batek zazpi bizitza izango zituela esan zion, eta jada hiru naufragio izana zen Yrewse ikatz-baporean itsasoratu zenean. Itsaspeko aleman batek hori hondoratu, egun gutxira Alnwick Castle-k bere txalupa erreskatatu, egun batzuetara alemanek berriz ere hau hondoratu, eta beste txalupa batean aurkitzen da berriz ere Fonseca, egun luzeetako odisea gogorrari aurre egin beharrez...
Liburu horretan oinarrituta egin du Harriet argitaletxeak atera duen Odisea komikiaren gidoia José Manuel Matak, eta berak eta Iván Mata semeak egin dituzte marrazkiak.

