Udalbiltzaren "Geuretik sortuak" egonaldietatik sortutako komikien bilduma: "Zazpikiak bat"
Hirugarren ekitaldia du hau Geuretik sortuak Udalbiltzaren egitasmoak, hainbat sortzaileri beste hainbat herritan egonaldiak egin eta herri horietan girotutako sorkuntza-lanak egitea ahalbidetzen diena. Eta ediziotik ediziora komikien presentzia handituz joan da: lehenengoan Mattinen Aska izan zen komiki-lan bakarra; bigarrenean bost izan ziren, Hona bostekoa! bilduman argitaratu zirenak; eta hirugarren honetan zazpi egin dira, eta Zazpikiak bat liburuan bildu dira denak. Hauek dira bertan aurkituko ditugun istorioak, egileak eta herriak:
- Neskato onak: Uxue Bereziartua (Larraun / Lekunberri / Araitz / Betelu)
- Zeruaren erdian: Usue Egia (Legorreta)
- Bi zakur: Patrizia Etxegarai Hankabako (Ziortza Bolibar)
- Gastronomika - Mutriku: Asier Iturralde Gaston (Mutriku)
- Legez kanpo: Eñaut Aiartzaguena (Ataun / Etxarri-Aranatz)
- Begi hütsez ezin ikusi: Eneritz Ibarra (Atharratze)
- Euskara eta gu: Amane Apalategi (Hernani)
- (azala Alots Arregik egin du)
Berriz ere, gure Euskal Herriko herrien inguruko istorio jakingarriak, bertatik bertara eta euskaraz sortuak!

