Blogak
Lurrikara-giroan, estatistika... bare
2020/07/30Azken hiru hilabeteotan milioi bat lagun baino gehiago lanik gabe geratu dira espainiar Estatuan. Hala ere, pandemia tarteko, langabetuen zerrendan izena eman dutenak 55.000 baino ez dira izan. Ondorioz, itxuraz, langabezia 55.000 lagunez gehitu da eta ez, izatez, milioi batez. Estatistika zientzia matematikoaren paradoxa: lurrikara-giroan... bare.
1965eko haziak, egungo hortentsiak
2020/07/28Kalamuarako bidean, Deportivoaren iturririk zaharrenetakoa baino lehentxoago, hortentsia mordoa dago loretan. Normala al da 600 m. inguruan, txara eta elorri artean, arrosa ordenako horrenbeste lore-aldra bat-batean sortzea? Hura ikusi eta, duela 55 urteko argazkia bururatu zitzaidan. Bihotzak ba omen ditu buruak ulertzen ez dituen arrazoiak.
Ez nago prest, ez gaude prest
2020/07/27Ez dut irabazi eta bi zurito zor dizkiot Juanitori. Gaur edo bihar pagatu beharko ditut.
Santa Klara eibartarrona, omen… baina Gaztelugatxe, Aragoirena, seguru
2020/07/25Hemezortzi minutu behar izan nituen aurrekoan, Santa Klaratik Ondarretara igerian joateko*. Ez da, gero, kristoren abiada, baina Eibartik Donostiara, igerian, autopistaz baino azkarrago. Postura egin eta irabazteko moduko trabesa. Santa Klara Eibar balitz, jakina.
BIDAIAK 97
2020/07/24TXEKIA. BOHEMIA ERDIALDEA. Praga, Sutná Hora, Mlada Boleslev, Podrbrady, Terencin, Litomerice, Melnik.
Skandiberika, Ipar Euskal Herrian zehar
2020/07/22Eurovelo 3, Erromesen Txirrindu-bidea, Trondheimetik (Norvegia) Santiagora (Espainia) bitarteko Donejakue kaminoa da. Guztira 5.122 km., Suedian, Danimarkan, Alemanian, Belgikan eta Frantzian zehar. Zati frantsesari (1.700 km.) "Scandibérique" deritza eta, Galiziarantz, Euskal Herritik pasatzen da, Lapurditik zein Nafarroatik.
Barkatu: gertu al da herriko kaxkoa?
2020/07/19-Kilometro eskasera. -Tabernarik bai zabalik? -Bai, plazako iturrira iritsi eta ezkerrera jo.
Zer ote, azalaren azpian?
2020/07/19Makinatxo bat produktu dago egungo merkatuan, “Under the skin” baino nabarmen ulerterrazagoak izan arren, sekulako jarraibide-liburuarekin batera eskaintzen zaiguna. Jonathan Glazer zuzendariaren ekoizpena, ordea, misterioa da hasiera beretik eta, nahiz tituluak berak (azalaren azpian… azalpean?), teoriaz behintzat, hainbat aztarren eskaini, nekez asmatzeko eta sumatzeko bestekoa da amaiera arte.
BIDAIAK 97
2020/07/17TXEKIA: Roznov. MORAVIA-VALAKIA: Hranice, Stramberg, Novy Jicin, Roznov pod Radhosten, Presov. BOHEMIA: Prostejov, Olomuc, Nové Hesto mad Metuji, Nachod, Kuks, Betlen, Josejof, Hradec Kralove.
