Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Ez baikara izatez garbiak

Ez baikara izatez garbiak

Mikel Iturria 2020/11/29 08:55
Asteko hainbat kontu bata bestearen atzetik.
Ez baikara izatez garbiak

Diario (1932-1987), Miguel Torga

Radar Covid

Ostiral iluntzean bizilagun batekin egin nuen topo igogailuan. Laburbilduz: kontatu zidan positibo eman zuela hilaren 9an. Galdetu nion ea instalatua zuen #RadarCovid aplikazioa eta baietz erantzun zidan. Horra hor arrisku-kontaktuaren misterioa agerian.

Aplikazioak soilik bi metroko distantzia hartzen du kontuan, paretak gorabehera.

Loiolako kuartela

Duela bost urte idatzi nuen apunte bat 1985aren bueltan nola bizi nintzen jasoz.

Bertan ez da auzoko kuartela agertzen. Agian egunen batean idatziko dut zerbait horretaz. Auskalo.

Etxe aldamenean kuartela baitzegoen. Guretzat erabat normala zen kakiz jantzitako soldaduak etxeko bueltan ikustea cetme-a (fusila) soinean. Horregatik sarean jendea eskandalizatu egiten bada Euskal Herriko paraje batean Espainiako Armadako tropak maniobrak egiten ikusi dituela esanez, nire anormalidadeak egoera hori erabat normalizatua dauka. Eta ez naiz harritzen. Oraindik ere.

1992an alde egin nuen baserritik. Gero etxea eta kuartela bota egin zituzten.

Aste honetan Armadak Loiolako Kuartela utziko duela argitaratu da. EAJren negoziazioak tartean, nahiz eta Eneko Goia alkateak aurreko korporazioen lana ere aintzat hartu. Berri ona, dudarik gabe. Baina denok bagenekien ez zirela asko aldenduko: Gipuzkoatik armada nekez joango baita lurraldea Espainiako Estatuaren eremupean dagoen bitartean.

Esandakoa: albiste ona.

Maradona

60 urte bete zituen urriaren 30ean. Kosta egiten da jakitea nola iritsi zen adin horretara (duela hogei bat urte heriotzatik oso gertu egon baitzen).

Gauza da Indarkeria Matxistaren kontrako Egunean hil zela, hilak 25 (Fidel Castro duela lau urte hil bezala). Eta Maradonaren bizitza demasekoa izan da begiratzen diogun tokitik begiratuta.

Behin bakarrik ikusi dut zelaian bertatik bertara. 1992ko denboraldian Atotxan Sevillaren elastikoarekin, jada gainbehera zela.

Mito bat hil dela argi dago sarean eta komunikabideetan harrotu dituen hautsak ikusirik.

Gurean Izaro Andres agertu zen Gaztea sarien ekitaldian. Dezepzio hitza aipatu zuen, besteak beste.

Latinoamerikan diferente bizi izan dute? Sarean irakurritako hiru artikulu ipini nituen txio-haritxo batean ostiral gauean.

Maradonak 60 urte egin zituen urriaren 30ean. Egun horretan argitaratu zen hau. https://t.co/jktmp9tx5Z

— Mikel Iturria #ahobizi (😷) (@iturri) November 27, 2020

Interesa baduzue, irakurri. Bestela paso egin eta kitto.

Harian ez dago Ana Tijoux abeslari txiletarra. Maradonaren hiru argazki jarri zituen berak. Hauxe lehena. Komentario sutsuak jaso zituen.

twitter.com/Tc7GXlynrv

— ana / anita tijoux (@anatijoux) November 25, 2020


Amaitzeko gai honekin bi kontu:

1.- Nire egiten dut Hibai Arbidek bere profilean duen definizioa: «Bost kontradikzio baino gutxiago dogmatismoa da».

2.- Eta Miguel Torgaren diarioetatik hartutako sententzia, apunte honen argazki nagusi gisa jarri dudana.

Musika gehiago

Aste honetan bi disko sartu dira etxean. Rafa Ruedak «Rueda» izenekoa argitaratu berri du eta diskoa ostegunean iritsi zitzaidan.

Ostiral iluntzean Victoria Eugeniara joan nintzen Mikel Azpiroz (Fernando Lutxo Neira eta Karlos Aranceguirekin batera) ikustera. Disko lasaigarria da Islak, kontzertua bezainbeste. Oso beharrezkoa bizi dugun garai hauetan.

Gauean Ianire Aranzabe (Esanezin) abeslaria deskubritu nuen Jon Basagurenek Euskadi Irratian aurkezten duen Zidorrean saioan. Gaur bertan zuen ematekoa kontzertua Donostiako Kutxa Kultur gunean, baina bertan behera geratu da. Oraingoz bi kanta soilik daude eskuragai; laster diskoa argitaratuko du.

Larunbat goizean, Ibon RG bidez Xabier Bastida Abaunz-i eginiko elkarrizketa batekin egin nuen topo.

"Ezagutzen dudan euskarazko trapa Wazemanken mailakoa da. Euskal Herrian trapa ganoraz egiten dutenak etorkinen seme-alabak dira. 18-20 urteko gazteak gauza onak egiten ari dira Bilbo inguruan. Nickzzy edo The Point, adibidez. (1)

— ibonrg (@tiutaka) November 28, 2020

Oraindik ez dut behar duen arretaz irakurri, baina txio kate horretan azpimarratuta dauden hitzak aintzat hartzekoak dira. Nickzzy eta The Poing bizkaitarrak aipatzen ditu musika urbano berriaren lekuko.

Soinu banda lehiatua gaurkoa. Oier Aranzabalek Rafa Ruedaren Ihes puntua kantari eginiko bideoa aukeratu dut. Hitzak Elena Olaverenak dira.

Contradicciones andantes, este apunte en castellano

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter