Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Markos Gimeno Vesgaren artea

Markos Gimeno Vesgaren artea

Mikel Iturria 2020/12/01 20:20
Leire Narbaizak (Txargain) txiokatu zuen Sustatuko albistea. Bertan Markos Gimenori buruzko bideo baten berri izan nuen.

El arte de Markos Gimeno Vesga, este apunte en castellano

Esan bezala, Sustatun dago notizia: Markos Gimeno, dokumental labur hunkigarria. Astelehen eguerdian edo ikusi nuen Leireren txioa.

Markos Gimeno, dokumental labur hunkigarria - @sustatu bidez https://t.co/o6m5GjkYWq

— leire narbaiza arizmendi 😷 (@txargain) November 30, 2020

 

Eta iluntzean egon nintzen Dapak eginiko hamabi minutuko laburra begiratzen, muturrean marraztutako irribarrea kendu ezinik.

Ildo nagusia 404 egun Markus barik erakusketa da, 2020ko hasieran egon zena ikusgai Ermuan.

Garai horretan, Luisillo Zavala artistarekin egin genuen topo lagun batek eta biok Egian. Luisillo egon berria zen erakusketa ikusten. Behin eta berriro esan zigun ez galtzeko aukera, Donostiara ekartzeko ahaleginak egin behar genituela, gehituz.

Ezin izan nuen erakusketa bisitatu.

Donostiara ekartzea ez dago nire esku, baina saiatu beharko da ateren bat edo beste jotzen, zeren irudiek gehiagorako gogoa pizten baitute.

Lagunei esker egina dago erakusketa eta batek dio (ez dakit izena, sentitzen dut) haren ordenagailuan ibili bai, baina soilik %5a erakutsi zutela Ermuan.

Behin egon nintzen Markosekin: eibar.org-eko afari batean izan zen orain gogoratzen ez dudan garaian.

Markos bipolarra zen (eta ez zuen ezkutatzen); bere buruaz beste egin zuen 2018aren bukaeran (eta familiak ez du hori ezkutatu).

Horretaz aparte sormenezko sumendia zuen bere baitan: palindromo-egilea (zerorajasoa.com), musikaria (Puto Amoak Matematiketan aka PAM taldeko kidea), kabaretero (SkizopozikS ikuskizuna, adibidez), graffiti-egilea.. Eta beste gauza asko.

Bideoari begira hainbat esaldi apuntatu ditut: leer es iracurrar; gizartea da gaixo dagoena (arrebak); estigma; beti kontatzen zituen bere gorabeherak (PAMeko kide batek); por exceso de imaginación me veo obligado a vender ideas; método gutiérrez: egin guti, egin errez; hasta la victoria, siembre...

SkizopozikS ikuskizunarekin Igeldon egon zen 2017ko otsailean Poltsiko Antzerkia jaialdiko programazioan. Apuntea amaitzeko ikuskizunaren jokaldi onenak jasotzen dituen bideoa itsatsi dut azpian, nahiz Markos berak esan oraindik borobildu gabe zegoela irudiak hartu zirenean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter