Mattinen itxialdia: "Klak!"
Iñaki Martiarena Mattin komikigileak udaberriko itxialdian hari buruz egindako komikia dugu Klak! Ohi duenez, umore eta sentiberatasunez kontatzen ditu Niko protagonistak bizitako konfinamenduko istorioak, denoi ere ezagunak egingo zaizkigunak. Faltan izango ditu, ordea, egileak ohiko duen beste ezaugarria, hitz jokoak alegia, komiki mutua baita oraingo Klak! hau. Zortziko Éditions argitaletxeak atera du, eta 44 orri ditu.