Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Urtainen itzulera

2009/03/15

Animalario taldeak taularatuko antzezlanean, bikain betetzen du Urtainen rola Roberto Álamo aktoreak.

Urtainen itzulera - Gehiago irakurri

Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak

2009/03/15

Frantzisko Apalategik donostiarrak han-hemenka bildutako edozenbat gertaeraren hautua eskaintzen du Aita Zavalak ia mila orrialdetan. Eibarko eta eibartarren aipamenik ere ez da falta --guztira hirupalau baino ez diren arren--, ezta Debabarrengo beste zenbait herritakorik ere. Apalategi gauza izan zen kontatzaileek erabilitako hizkuntza gordetzeko baina ez, ordea, lekuan lekuko euskalkiei eusteko. Ondorioz, nonahiko direlarik ere jatorriz esatariak --nafarrak, giputzak zein bizkaitarrak alegia-- guztiok mintzo dira donostiarraren era eta moldeetan.

Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak - Gehiago irakurri

Abaurrepea - Mandazai bat Petiriberrora bidean

2009/03/14

Etxe baten ostatu hartzen dau gure gizonak. Etxekoandriak sekretu haundi bat gordetzen dau baiña, eta mandozaiña haren lekuko izango da. Gabia, sutondua, lapikua, pomadia... herri askotan kontatzen badiraz halakuak, zeozeaittik izango da ba.

Abaurrepea - Mandazai bat Petiriberrora bidean - Gehiago irakurri

(Euskal) Estilo-ariketak (VII): Estilo uterino-isurkaria

2009/03/13

Autoparodia bat da ia ondorengo estilo ariketa. Ni ere lotu nintzaion gure (gu emakumeak izanik) fluxuen duintasuna goratzeari, gutxienez, esan nion nire buruari, iragarkietan hilekoak likido urdin absurdu izateari utzi arte. Irakurri genituen gure gaitasun sortzailea esentziatzat aldarrikatzen zutenak; eta orain, ama izatearena pisutsu zaigunean gazazko gure bizitzetan, hilekoa. Ez esan, hilekoa; hitza irakurtzeak gizon zenbaiti sortzen dien nazkak bakarrik merezi du zenbaitetan. Baina ez ote garen pixka bat pasatu jatorrietara bidaia honetan fluxuekiko miresmenean…

(Euskal) Estilo-ariketak (VII): Estilo uterino-isurkaria - Gehiago irakurri

Txarapetik txiri txiri

2009/03/13

Antxiñan, heu izan hintzan hamen jaun da jabe. Hainbeste miresten dogun txakolin mahasti “tradizionalak” Erdi Aroko explotaziño komertziala baiño ez zittuan izan. ¿Ze begiz ikusi bihar ete juagu terrazak eta pareta zaharrak jaten dittuanian? Untzaz lagunduta, gizaki lotsabakuak kendutakua baiño errekuperatzen ez habil.

Txarapetik txiri txiri - Gehiago irakurri

Inkesta elektoralen iruzurra

2009/03/13

Orduan irakurri zenituen boto aurreikuspenak ahaztu dituzue? Normala, saldu zizkizutenak dira interesatuenak haiekin inor ez dadin akordatu. Gogora itzazue.

Inkesta elektoralen iruzurra - Gehiago irakurri

Bidaia intimoak

2009/03/12

Durangoko Plateruenean ikusi dut gaur iluntzean

Bidaia intimoak - Gehiago irakurri

Kirmen Uriberen kontu arruntak

2009/03/12

“Esan zeure-zeureak diren kontuak, esan, horrek du benetan garrantzia. Ez lotsatu. Gainontzeko guztia arrunta da, egunkarietan ageri dena“(Elias Canetti). Estrictu sensu ez dut uste arrunta izatea denik, hain zuzen, egunkarietan agertzeko meriturik handiena, baina bat nator Kirmen Uribek bere eleberrian islatu nahi duen egunerokotasunaren garrantziaz.

Kirmen Uriberen kontu arruntak - Gehiago irakurri

Abaurrepea - Emagin bat eilalami artean

2009/03/12

Aezkoako eilalamiak, misteriotsuak, ederrak, erakargarrixak eta arriskutsuak. Bat kumia izateko dagola, emagin bat juaten jako zulora emagin biharretan. Biharra egiñ eta gero, lan-sari berezixa jasoko dau. Gaiñera, etxera bueltan atzera ez begiratzeko agintzen detse. Bestela...

Abaurrepea - Emagin bat eilalami artean - Gehiago irakurri