Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Familiaren logistika hausten denean

Familiaren logistika hausten denean

Amatiño 2009/07/27 23:55
Valentziako hainbat eskola publikotan, eta bertako Hezkuntza Sailaren babespean, erabaki berri omen dute ikasle gatazkatsuekin ez gehiago eztabaidatan aritzea eta, are gutxiago, euren gurasoekin. Gertakari larri samarren bat jazoz gero lehen abisua ematen zaio gaztetxoari eta bigarrenean, berriz, etxera bizpahiru egunetarako. Eta kitto. Geroztik arazoak errotik konpondu omen dira.

Urteak dira nik eskola-girorik ezagutzen ez dudana baina Valentziako eskola-andereñoari jaramonik egingo badiot, iazko ikasturterarte sekulako eragozpenak omen zituzten adin txikiko neska-mutikoak mendean hartzeko. Batetik, ikasleen ardurarik eza eta harrokeria punttua (zer egingo didazu ba?); bestetik inor zigortu ezina (nere gurasoei esango diet); eta, guztia gutxi bailitzan, gurasoekin inondik ere eztabaidatu ezina, zer gerta ere beti euren seme-alaben defentsan ateratzen ziren-eta.

Esan bezala, azkenean erabaki zuten ikasleak etxera bidaltzea. Azalpen handirik emateke, inor zigortu beharrik gabe, gurasoekin batere eztabaidatu aurretik. Bizpahiru egunetarako etxera bidali, gurasoei ohartarazi eta kitto. Zertan datza formula magikoa?

Arrazoi magikoa da guraso gazterik gehienen logistika ez dagoela gaur egun prestatua adin txikiko seme-alabak etxean geratzeko eta ustekabean, programaz kanpo, lan-ordutan, etxean geldituz gero senitarteko barne-oreka hausten dela. Horretara, gurasoak hasten omen dira kezkatzen seme-alabak etxean geratzen zaizkienean, gaztetxoez beraiek arduratu behar dutenean eta familiaz kanpo inori errurik leporatu ezinik geratzen direnean. Logika  familiarra (gurasoak, aitona-amonak, izeko…) prest omen dago haurra gaixotuz gero norbait etxean geratzeko baina, eskolatik bidali dutelako baldin bada, berdin ote? Ez da nonbait berdin.

Ondorioz, gurasoek ez omen dute ezer ulertzen, beraiek joaten ei dira eskolara otzan samar konponbide bila eta, gezurra dirudien arren, ikasleak gurasoen errieta jasotzen du “gehiago eskolatik botatzeko aitzakiarik ez emateko” aginduaz.

Ez dakit hau guztia zenbateraino ote den berria. Ezta antzerako zerbait indarrean ote dagoen ala ez euskal eskolan ere. Baina artean,  hona musu-truk, irakasle valentziarrak kontatutakoa, prezio berean.

ramon
ramon dio:
2009/08/05 09:22

Jainkoaren esana

Gizonaren betebeharra

Amen

Amatiño
Amatiño dio:
2009/07/30 22:32

Funtsean bat etorri arren, diskurtso eskuindar samarra iruditzen zait. Beraz: 1. Ados zurekin. 2. Ez diot arrazoirik ez duzunik. 3. Eskuindarra izan arren arrazoizkoa izan daiteke. 4. Baina ni, "guraso ohi" naizen aldetik, ez naiz horrekin identifikatzen. Ni ez naiz horren kontserbadorea. Baina, kontuz, honek ez du esangura kontserbadorea izan behar ez denik, mundua aldatzen ari dela baino.

ramon
ramon dio:
2009/08/03 11:23

Barkatidak Amatiño bainan ez juat aitzen zer ezan nahi dostadan. Alde batetik bat hator eta gero katai magiko bateaz ni eskuindar eta hi liberal. Azken diskurtso hau ez zait axola, aixola zaidana arrazoiak dira eta hemendikan zerbait gehiago argitzeko gogorik baduk ba ederto, akaso denok zerbait ikesiko dogu.

ramon
ramon dio:
2009/07/30 14:38

Argi dago arazoa, aurten nere alaben ikastolan esan digutenez indarrean ipini berria da horrelako zerbait, hau da zuzendaritzak honelako erabakiak hartzeko ahalmena, hori hemen behintzat ez zen hain erraza. Etxera bidaltzeak seguraski esaten duan moduan familia logistika autsiko du, bainan baita ere denon aurrean eta denok jakiteko moduan zigor bat da, eta horrek normalean beti du bere eragina, presioak sortzen dizkio zigortuari, familia egoera, akaso lagunen adar jotea, etabar. Guk ere egiten genituen gaiztekeriren bat edo beste bainan jakinean ginen behin arrapatuz gero zigorra geneukala, hau da falta dena, gaztelerza "causa efecto" esaten dena. Mundu guztiak badu eziketa bat egiteko eskubidea, eziketa horren barnean gizalegetasuna dago, eskubide horri nik uste arrasto egokian ez dabilenak uko egiten diola, beraz kaleratzea guztiz zilegia da. Gero etorriko dira, ereduen eta abarren eztabaida, bainan ez badogu mozten garaiz gero eta okerrago joango da. Eta telebista, bideo, joko, internet, eta abar hoietan ere, ondo eta gustora astinduko nuke zuhaitza .

Amatiño
Amatiño dio:
2009/08/03 19:29

Errezoi puntturik ez jak falta. Badakik... laburtu biharraz ba... Baina tira, ia oinguan: 1. Ni prest nagok hik diñuana aitzeko eta onartzeko baina ez dok, hain zuzen be, nik esango neukiana. 2. Hik kasu honetan diñuana nik, kasu honetan, esango neukiana baino kontserbadoriagua dok. 3. Baina neriak baino diskurtso ezkertiarraguak onartzeko gertu banagok, ez juat ulertzen zergatik ez dittuten neriak baino diskurtso eskuindarraguak onartu bihar. 4. Nik ez juat esan liberala naizenik, baina seguru gero hi baino liberalagua naizena. Ez dok ideologia kontua, adin kontua baino. 5. Eta ez ahaztu gero, puntua (posta, gaixa, ekarrixa, ausnarketia... ) nik jarri dotela. Hik komentarixo bat ezarri baino ez dok egin.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: