Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Etxeko andreak

Etxeko andreak

Mikel Iturria 2009/07/30 18:51
Genia proiektu ultra: etxeko lanak egiteko daude emakumeak.

Natalia Martín Cantero kazetariaren bloga irakurriz izan nuen atzo Proyecto Geniaren berri eta bertatik ekarri ditut goiko eta beheko irudiak.

Albistea Público egunkarian azaldu zen. Hala ere, sarean ikusi dudanez, albistearen iturriak uztailaren 1era eramaten gaitu. Egun horretan eskatu baitzion Andalucía Laica taldeak Andaluziako Juntari ez emateko dirulaguntzarik bi proiektu hauei: Proyecto Genia eta Club Albihar (lotuta daude).

Andalucía Laicak kudeatzen du Laikotasunaren Behatokia izenekoa eta zenbait hiritarrak aurkeztu omen zuten bertan kexa.

Bi arrazoi aipatzen dituzte:

1.- Emakumearen diskriminazioa sustatzen du (emakumeak etxebizitzari mugatu beharko luke bere eginkizuna) eta prestakuntza matxista eskaintzen du.

2.- Opus Deiri loturiko taldea da (froga moduan esteken atala aurkeztu dute), erakunde konfesionala.

Kexek komunikabideetan izan duten oihartzuna ikusi ondoren, korrika eta presaka ari da Junta zerbait egin nahian.

Barrea eragiteko modukoa da, tristea izango ez balitz.

Eguneratzea. Uztailak 31. 10:30. Agian ez dut behar den bezala adierazi: funtsean, 9-17 urteko neskei etxeko lanak egiten ikasteko ekimena da.

gorkaazk
gorkaazk dio:
2009/08/04 13:50

Horrelako hezkuntza mota bizi-bizirik dagoela agerian uzten du kontu honek.

Gurasoak bere seme-alabak sekta batean, arrazismoan, homofobian, xenofobian, ezjakintasunean, sexismoan, elebakartasunean... Nahi duten edozein keriatan hezitzeko eskumena daukate, Gurasoen Hezitzeko Libertadea babesten du "gure" konstituzioak beste kontu askoren gainetik. Hala ez?

Neskak eta mutilak bereiz daitezke, eta bereizten dira, gure eskola sisteman, bakoitzari berea emateko-edo, (haien argudioen bidez kalitatea hobetzeko); sinismen erlijioso batzuk hezkuntzaren ardatz nagusi izan daitezke gure hezkuntza sistema barnean eta diru-laguntzak jaso eta guzti, eta bukatzeko, gurasoek umeak bere etxean ere hezi ditzakete, eskolaratzea derrigorrezkoa izateari uzten ari zaio eta.

http://www.sindicat.net/n.php?n=8751

Horrelako jarrera honi eutsi egin beharko genioke:

"Los padres no pueden dar la educación que quieran a sus hijos porque no son de su propiedad; esa educación también compete a los poderes públicos y no puede ser un subterfugio para que los padres tengan carta blanca" Iñigo Lamarca. Arartekoa.

cineffo
cineffo dio:
2009/08/13 11:43

Ikusi dut klub honetako bi webguneak "errebisioan" agertzen direla orain (polemikagatik ziuraski). Beno, nik beste proposamen bat egingo nuke...fitxa hauek erabiltzea bai mutil eta bai neskei emateko baina ikastola guztietan...(eta heldu batzuei baita ere)...ez daude soberan garbia izateko zenbait aholku, ez!

leire
leire dio:
2009/08/03 17:27

Orain 60 urte moduan segitzen dute hauek. Emkumeeon lana da etxea, gurea baino ez. Zerbitztzeko jaio gara. Hau irakurtzen, aspaldian bidali zidaten gauza batekin akordatu naiz, sección femeninako klaseetako testu batzuekin. Oso-oso antzekoak. Eta fijatu zara? Lehenengo argazkian ortografia falta bat dago! "Birutas" dio, eta V-z da! Horrela nahi gaituzte, belauniko eta kultura bakoak! Sektak sutara!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter