. Arratia 2: Pagomakurre
Igorre lagata Areatza herriruntz joango gara. Herriko eliza ondotik eskumara sartu eta hortik gora, Astondoa piroteknika pasata, Pagomakurrera igoko gara.
Pagomakurre ezaguna bada Gorbeiara igotzeko sarbibe nagusinetakoa izateagatik da. Geu ume txikiekin goaz eta balentria hori beste urte baterako utziko dugu, bertatik paseadatxo bat egingo dugu eta horrekin konformatuko gara.
Goraino joango gara, bidetik beste aparkaleku eta egotokiak daude, baina, lasai, utzi denak eta errepidea bukatu arte joango gara. Bertan prestatuta dago bai aparkatzeko bai bertan gozo egoteko.
Ondo atonduta dago tokia, badira jateko mahaiak, harrizkoak eta egurrezkoak, ermitatxo bat, errefugioa -itxita-, eta bi edo hiru etxola partikular. Ez naiz ni ere oso sutsua halako kontuetan, baina bateon batek ere hor izan behar bere kabitxua noizean behin arratsalde bat
pasatzeko?
Bistak, itzelak; eta paseada, gustokoa, norberak gura duen erara moldatua.
Hemen Pagomakurre, tokia bera:
Aterpetxea, itxuria behin betiko lagata:
Eta bistak, inguruko mendietakoak, ederrak benetan:
Eta ez bakarrik fotografietan, bideo pare bat ere ere atera genuen, pultsora, badakizue, amateurraren xarma:
Eta pasiadak..., hasi, eta gura duzun tokian bukatu:
Noizko argazkia jarri dozu?
Aterpetxerik ez da. Dagoeneko botata dago. Aspaldi.