Blogak
Ronaldo: ontsa lo egiteko bidea
2009/07/06Maiatzaren 14an, Valentzian, nolabaiteko zalantza esistentziala izan nuen, ni neu arrunta, normala edo ez hain normala ote nintzen. Gaur jakin dut, nere lasaitasunerako baino ez bada ere, hainbat mila lagun baino arruntago eta normalago naizena. Bi hilabeteren bueltan, azkenean, gaur lasai lo egingo dut.
Behera Lotsaren Harresia!
2009/07/05Palestinan erikitzen diharduena da ezaguna gure artean. Berlingoa ere denon ahotan ibili izan da. Baina nork ezagutzen du Mendebaldeko Saharako Lotsaren Harresia?
Aspe
2009/07/05Zer ote den zahartzaroa? Ba inoiz gehiago Aspe eta Zapatilla bertatik bertara ez ikustea, adrenalina-jario hori barne-muinetan sekula gehiago sumatu ezina.
Aasuaerrekan txoritan
2009/07/04Azkenaldian nahiko lagata daukat txori kontua. Denerako astirik ez. Baina gaur goizean mendi-buelta polita egin dut Eibar inguruan. Txori ugari eta inguru polita. Aasuaerreka barrena borborka zegoen.
Argazki baten misterioa eta interpretazioa
2009/07/03Pride Dayren biharamun pisu honetan, azkenean delibaratu dugu aurreko "Irainen Hiztegi Tipian" agerturiko pilotariaren argazki deigarria norena den argitzera. Hamaika izan dira VBko partaideoi photo horren berri galdetu diguten lagunak, bakar bat bera ere ez modu publikoan, holako galdera baten balizko fribolitatea aldizkari honen tonuari (edo beraien izen onari?) ez balegokio bezala. Misterioaren argitzearekin batera, Angel Erro kideak, argazkia berak aukeratu baitzuen, azalduko du "picture" hura jarri izanaren arrazoi estetiko-teleologiko garbia.
