Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Medikuntza, gaixo kronikoak gehitzeko makina

2009/12/05

Medikuntzak sekula aurrerapena egin omen du heriotza saihesteko orduan, baina ez horrenbeste erabat osatzerakoan. Hau da, medikuntzak heriotza ekidin arren, eritasuna guztiz sendatzerik lortzen ez duenez gero, gaixo kronikoak eragiteko makina da. Makina ona, segurutik, bizitza luzatzen digun aldetik, baina garestia garestirik bada.

Medikuntza, gaixo kronikoak gehitzeko makina - Gehiago irakurri

Laboari omenaldia Victoria Eugenian, ni fu ni fa

2009/12/03

Tira, egon naiz Victoria Eugenian Mikel Laboaren omenezko kontzertuan. Eta zer esango dizuet. Gehiago merezi zuen gizon horrek, nire ustez. Sustaturako idatzi dudan kritika beharbada latza irten zait, baina maitasunez idatzita egin dut.

Laboari omenaldia Victoria Eugenian, ni fu ni fa - Gehiago irakurri

Ekonomia iraunkorrak 8.000 urte

2009/12/03

Gobernu espainiarrak onartu berri duen egitasmo-legea tarteko, horra non hitzetik hortzera aipagarri dugun zorioneko “ekonomia iraunkorra”. Ohiko ekonomia zaharkituari muzin egin eta teknologia, berrikuntza, hezkuntza, trebakuntza, energia eta ingurumen-ekonomia suspertu nahi dituen legea omen da. Lege berria dela seguru eta iraunkorra izango ote den geroak esango du. Baina, zenbaitek besterik uste arren, kontzeptua ez da batere berria. Zortzi mila urte inguru ditu.

Ekonomia iraunkorrak 8.000 urte - Gehiago irakurri

Herriko plazta

2009/12/03

Bertan, Fidela Bernat andrian berbetia aztertzen da (dokumentatutako azken “uskalduna”, 1991an hil zana). Eta 495garren pajinako transkribapenian agertzen da “plaztan”. Nahikua argi ikusten da: Burgiko kaleko letrero horretakua ez dirudi akatsa, ikerketa filologiko baten ondorixua baiño. ¿Gure moduko zenbat ignorantek egingo zeben barre kartel horren kontura Erronkariko biztanlien ganorabakotasun linguistikua dala eta? Ikasgai politta dana dakigula uste dogunondako.

Herriko plazta - Gehiago irakurri

Irungo II. Komiki Azoka

2009/12/02

Zubi honetako lehen hiru egunetan izango da, ekitaldiz beteta

Irungo II. Komiki Azoka - Gehiago irakurri

Inoiz baino aberatsago

2009/12/01

Badut laguna, ni baino zaharragoa, laupabost neska-mutikoren amama, bizi guztian etxekoandrearenak egin eta makroekonomiaz askorik ez jakin arren bere teoria umoretsua duena: “El dinero es como la energía, ni se crea ni se destruye, sólo se transforma… y de paso cambia de manos”. Nere laguna izugarri aberatsa izan zen 60ko hamarkadan. Gero, senarrak enpresa itxi behar izan zuen eta, orduandik, maldan behera.

Inoiz baino aberatsago - Gehiago irakurri