Blogak
Joxeren uliak
2010/03/08Irratsaioko esatarixetako batek, hamendik aurrera, badirudi "gerra" pizkat emongo dabela, kalera pasiatzeko gogoz-eta. Hori dala ta, saiua batzutan ezingo dot grabau, eta halakuetan saio zahar bat ipiñiko dot (Arrosako zerbitzarittik banatutakuak, baiña interneten publikoki banatu bakuak). Hamen lehelengua.
Eztitsua bezain goxoa, jatorra bezain eskuzabala
2010/03/08Ez dut nik "The Blind Side" (Alde itsua) filma ikusterik izan eta nekez esan dezaket Sandra Bullockek merezimenduz irabazi ote duen ala ez aktoresarik onenari dagokion Oscar saria, baina aitortu behar dut, halere, ikaragarri poztu naizela. Neskatila hau ikaragarri gustatu izan zait aspaldidanik, “Mientras dormía” pelikula goxo-goxoa ikusi nuenetik bai behintzat.
Izan nahi dugun bezain inozoak
2010/03/07Arriskurik handiena ez omen da orain arte gertatu den maldan beherako joera, gertatzen ari denaz jabetu nahi ez izana baino: “El proceso será lo suficientemente lento como para que nos sintamos a gusto y lo neguemos”. Ur irakinetan egositako igelarena, ez garela erreakzionatzeko gauza izango, alegia.
Amatino.com
2010/03/07Zenbaitek esan dit Amatiñoren logopeko arrastoak Euskadirenarenpekoaren itxura duela. Ez dakit horrenbesterik esaterik ote dagoen baina dena dela, elkarren pareko izatekotan, nerea bi urte lehenagokoa da.
