Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Patxi Lopezek barre egiten digu!

Patxi Lopezek barre egiten digu!

Leire Narbaiza 2010/05/09 17:30
Guri guztioi muturrean, gainera.

Euskal Herria oso txikia da, baita Pais Vascoa ere. Denok daukagu lagun bat, lehengusina bat duena, beste baten lankidea dena eta hirugarren hori ezagun baten koinatua dena. Sei graduen teoria, gure kasuan, lau gradura mugatzen da, eta sarri askotan, bira. Horrela jakin nuen nik gutxienez orain bost urte euskara irakasle partikular bat zuela Patxi Lopezek, nire lakinde baten ikaskide ohia zena. Kontatu zidatenez, orduan ere, piper (martxando, sasieskola) mordoa egiten zuen, batzar bat, bidaia bat....aitzakian.

Horregatik, lehendakari zela, euskara klaseak hartuko zituela esan zenean prezio ikaragarri horretan, ez zuela ikasiko esan nuen. Aurrekariak zituela, eta atzera ere, kale egingo zuela. Hau komentatzerakoan, beste lagun batek gradu teoria honekin jarraituta, esan zidan bera ezagun batek Lopez ezagutzen zuela, eta alferra zela, alfer fama zuela bere inguruan. Eta orain huts egite hauek.

lopez

Larria iruditzen zait lehendakari batek esatea piper asko egiten dituela, horrela publikoki. Denok dakigu sarritan kanpoan ibili behar dela, hainbat batzar dituela, eta onartuta daukagu. Baina publikoki horreta esatea, ergelena da. Ez dut esango zuzenean zer iruditzen zaidan Lopez; izan ere, Iñaki Arriolari "miserable" deitzeagatik isuna jarri diote eibartar bati! Baina ezin du inork ukatuko lau haizetara klasera ez dola esatea ez dela oso inteligentea. Batez ere denon artean pagatzen dizkiogunean!

Gainera, ez da lehendakari bakarra euskara klaseak jaso duena. Ibarretxek, behintzat, bai eta polito ikasi zuen, horratik. Oker ez banago, Ibarretxe Laudiokoa da, ez Lea-Artibaikoa. Gura dut esan, ingurua ez dela oos euskalduna. Hori bai, gogo handiagoa jarriko zion. Beste alde batetik, esan behar da goi karguek ingeles klaseak ere jasoko dituztela, eta protokolokoak, eta hainbat, seguru nago, kargurako beharrezkoak direnak. Inork esan du piper egiten duela?

Euskara zaila da, ordea, Patxi Lopezen hitzetan. Ez da inoiz hitz egin Ezkerraldean. Eta? Esango didazue euskaldun ikasirik ez dagoela Bilbotik mendebaldera. Euren poltsikotik ordaindu dutenak euskalduntzea, gainera. Zer pentsatzen dute pertsona horiek horrelakoak entzutean? Zer pentsatuko zukeen Andolin Eguskitza zenak, euskaltzain oso izatera iritsi zen santurtziarrak? Nahiko nituzke entzun euren berbak.

Adierazpen horiek irakurri nituenean nire ikasleekin akordatu nintzen, eta euskaltegietako ikasle guztiekin. Euskara ikasi duten denekin. Zenbait langabezian, beste batzuk prekarioan. Baita euskara ikastera derrigortuta daudenak ere. Zintzo-zintzo egunerao joaten direnak, baita euren urtebetetzeetan ere. Esfortzu iksragarria egiten dutenak iakstearren, huts ezegitearren, lanetik zuzenean etorrita, familia alde batera lagata. Zer pentsatzen ote dute? Euren musturretan barre egiten die euren lehendakariak. "El de todos"

Nire harridura, baina, bere azalpenekin etorri da, legebiltzarrean egindako adierazpenekin, hain zuzen ere. Beste "boutade" bat, gustu txarrekoa, denon lepotik barre egiteko. Ikusi bideoa:

 

Halakorik! Erlaxatu egin behar dugula esan! "Vaya semanita" ikusteko? Matematika ere ez daki, barren! Tipo honek, baina zer uste du, hau bere kortijoa dela? Zergatik esaten ditu gezurrak? Zertarako balio digu horrelako lehendakari batek? Uf! Beste banpiro bat!

Aitziber
Aitziber dio:
2010/05/10 15:04

Patxi Lopezek ez du euskara ikasiko ez zaiolako garrantzitsua iruditzen, bigarren planoko zerbait iruditzen zaiolako, gustora dagoelako soilik espainolez mintzatzen.Beraien Pais Vasco-an euskara ia ia folklorea dela esango nuke. Ez naiz jeltzalea baina Ibarretxeri bere meritua aitortu behar zaio. Nire ustearen kontra ederki ondo ikasi zuen eta. Baina oraingo lehendakariak gainera lotsagabeki esan piper egiten duela, denon diruakin ordainduta gainera. Ze exenplu klase ematen du! Besteok ere piper egingo ote dugu Ogasunaren aurrean, adibide bat jartzeko? Guretzat enbargua etorriko litzateke eta bera denon aurpegian barrezka. Nora goaz horrelako jendearekin?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua