Blogak
Apache: The Shadows-en instrumental berezia
2010/04/12Apache kantua 1960. urtean grabatu zuten The Shadows britainiarrek. Ziurrenez ez zuten pentsatuko instrumental batek halako bidea egin behar zuenik.
Gehiegi beti da lar
2010/04/11Ez dakit irakurleak bart ikusi ote duen Barça eta Madriden arteko futbol-partida. Eta, ikusiez gero, ezer berezirik edo aldaketa nabaririk sumatu ote duen. Nik, egia esan, plano zenitala edo izan ezik, ezer gutxi nabarmen-nabarmenik, nahiz eta aldez aurretik horretarako propio jarri eta sekulako ikuskizuna begiztatzeko itxaropenetan telebista aurrean ernai asko eseri.
Zaharrak eta gazteak, elkarren errezetak trukatu beharrean
2010/04/10Lagunaren semerik gazteenaren ezkontzan egon naiz gaur Aiarako Kexaan. Abadearen txanda aurretik semerik zaharrenak Khalil Gibran poetaren “Del matrimonio” izenburupeko hausnarketa irakurri du eta, ondoren, apaizak bere ohiko hitzalditxoa eskaini. Nor bere estiloan, biak ondo, baina biak elkarren kontrajarri edo. Poetaren mezuak ezkontideen banokatasuna aldarrikatu du. Elizak, berriz, elkarren maitasunaren bateratasuna azpimarratu.
Txirrindularitza eta rallyak
2010/04/10Juanma Garate txirrindulariaren salaketa Euskal Herriko Itzulian bidea zabaltzen duten autoetako gidariak ero moduan dabiltzalako.
Egur zati bat autopistan
2010/04/10Gehiegi azaldu gabe ulertu daiteke. Egun ederra Landa eta Ozaeta inguruetan, itzuleran autopistan zerbaitekin egin genuen topo, egur zati handi bat. Eskerrak kotxeak ongi erantzun zuen eta ondo gelditu ahal izan genuela, 120 Km/h abiaduran gindoazen eta.
Saltimbanqui + superglue = birauak
2010/04/08090202ko saio birziklatua. Birauei buruz jardun dogu, baitta "saltimbanqui" berbian etimologixia ezagutu eta "Superglue" pegamiñan gaiñian barriketan ibilli gara. Bertsiñuen jokuan "In the mood" famatua emon deskue Glenn Millerrek (instrumentala) eta Andrew Sisters (kantuan).
Imaz Repsolen Energia Berrien arduradun
2010/04/08Repsolek erabaki garrantzitsu bi jakinerazi ditu. Batetik, Energia Berrien sailaren sorrera. Bestetik, Josu Jon Imaz sail berri horren zuzendari nagusi izendatu izana. Espainiako petrolio-konpainiarik handienak energia berriei ekitea besterik gabe da albiste. Baita energia berri horietako egitasmook munduko hogeita hamar herrialde ingurutan indarrean jarri beharko dituen burua euskalduna izatea ere.
Soba - Vega de Pas (Cantabria)
2010/04/07Joan zen asteburuan Cantabria inguruan ibili gara berriro. Sobara itzuli gara, hainbagarren aldiz, eta handik Vega de Pas herrira ere joan gara, Burgostik barrena. Inguru ikusgarria.
HTML 5: estandarrak behar zuen eguneraketa
2010/04/07HTML (HyperText Markup Language edo Hipertestua Markatzeko Lengoaia) da webeko edukiek izan behar duten formatua definitzen duen estandarra. Sir Tim Berners-Lee jaunak sortu zuen 1991n, eta azken bertsioa, 4.01 zenbakiduna, 1999an atera zen, orduko Internetaren ezaugarriei egokituta. Baina bertsio hura ez dago prestatuta gaur egungo webaren ezaugarri ugaritarako. HTML 5 gabezia horiek konpontzera dator.
