Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / "Euskel-Idazlasterra"

"Euskel-Idazlasterra"

Amatiño 2010/06/01 23:50
Segurutik nekez izango da blog honen irakurlerik takigrafiaz dakienik. Hala ere, enpresa handietan eta berrogeita hamar urtetik gorako idazkarien artean bada, oraindik, bat-bateko oharrak takigrafiaz jasotzen dituenik. Nik bi urtez ikasi nuen takigrafia. Ez dut, ordea, sekula lanean erabili izan. Lehen (eta azken?) euskal takigrafia-liburua 1929koa da.

Takigrafia ikasitzat jo nuen nik 1963an. Ez soilik legezko azterketak gainditu nituelako, baita abiada azkar samarra ere nereganatu nuelako. Auskalo zertarako. Hamar urte geroago edo, 1973 inguruan, "Zeruko Argia" astekariaren  Zenbat Gara informazio-sailean buru-belarri ari nintzela jakin nuen bazena Euskel-Idazlasterra euskarazko takigrafia metodoren bat Bernardo Estornes Lasa argitaratzaileak burutua. Inon aurkitzen ez nuenez gero, egileari berari idatzi nion non aurkitu ote nezakeen galdetuz. Baita berak ale bat bidali ere. Honako ohar honekin batera:

Luis Alberto Haranberri – Heibar

Honen bertatik bialtzen dizut nere “Euskel-Idazlasterra”. Ez dezu bear pagatu honengatik.

Bernardo Estornes Lasa editoreak 1929an Zaragozan argitara emandako lehen euskal takigrafiak 36 orrialde besterik ez ditu. Eta artez arte takigrafia-arauei atxikiak, 13 baino ez. Gainerako 23 orrialdeak aditzaren erabilpenari dagozkionak dira. Hau da, egileak euskal aditz laguntzailearen disekzioa egiten du, aurretik finkatutako takigrafia-ikurrak zelan erabili adierazteko.

                                              Estornesblog

                                        Bernardo Estornes Lasa. Izaba, 1907 - Donostia, 1999

Gaur egungo zenbait gaztek  Estornes Lasa abizenak Auñamendi Entziklopediari lotuak baino ez ditu sumatzen. Baina Bernardo (Mariano eta Jose anaiak bezalaxe) hori baino dezente gehiago izan zen, XX. mendearen lehen herenean Nafarroan loratu zen euskal berpizkundearen lekuko nabarmena, besteak beste, kulturaz, hizkuntzaz zein politikaz.

Gorka Erostarbek haren jaioatzaren mendeurrenean ondo asko laburbildu zuen bezala, Bernardo Estornes Lasak  Zaragozan ikasle zelarik jakin zuen Erronkariko euskararen eta Nafarroaren euskal senaren berri. Hogei urte zituen “Erronkari” bere lehen liburua idatzi zuenean eta 22, berriz, “Euskal -Idazlasterra” Zaragozan argitara emandakoan.

 Idazketa lasterra 400

Liburuxkaren azala

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: