Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Apatrida eta polisemia

Apatrida eta polisemia

Elena Laka 2010/05/31 22:32

Joan zen astean, lan kontuak direla-eta, eztabaida gogorra izan nuen gazte batekin, unibertsitaria bera. Bere aitaren arazoetan muturra sartzea leporatzen zidan, eta tira, nolabait adieraztearren, gure elkarrizketa ez zen gozoa izan.

Halako batean bota zidan:

- Te crees una salvapatrias.

Nik: salvapatrias? No, además tu padre es un apátrida.

Isiltasuna beste aldean.

- Qué has dicho?

- Que tu padre es un apátrida (egia esan, gizona sustrai barik dabil azken urteotan)

- Tú a mi padre no le insultas!

Ez zekien zer zen apatrida bat.

Ez neukan gaiaz idazteko asmorik, baina kontua da duela egun batzuk, berriro lan kontuak baina erabat bestelakoak, beste gazte unibertsitari batekin berba egitea egokitu zitzaidala. Gaia zeharo desberdina, elkarrizketaren tonua ere guztiz bestelakoa. Arazo juridiko bat argitze aldera, esaldi baten interpretazioaz ari ginen.

- Esaldi hori polisemikoa denez, bi modutara interpretatu daiteke gutxienez, esan nion.

Isiltasuna beste aldean.

- Polisemikoa dela esaten duzunean, zer esan nahi duzu?

Zaharrei gertatzen zaien legez, nire berbeta antigoaleko bihurtu da. Ala zenbat urte izan behar ditu pertsona batek gutxienez apatrida eta polisemiko hitzen esanahia jakiteko.

Star Trek
Star Trek dio:
2010/06/01 17:26

Ez dakit antzekoa edo txarragoa ote den, baina Historian lizentziatu batzuekin berba egiten zera ikusi nuen: ez zekiten Nafarroa Gaztelak konkistatua izan zela. Erdal lerroan ikasteagatik? Izkutatzen diete? Ez da programan agertzen? Salbuespena? Jenerala?

oier g
oier g dio:
2010/06/01 01:13

Adibide oso ona, ikusteko "unibertsitario" izate hutsak ez dabela bermatzen kulturia.

Oin dala pare bat urte, Ingeniero Superior batekin nenguan 36ko gerriari buruz berbetan, hamengo mendixetan dagozen arrastuen gaiñian zihetz esanda. Ordu lareneko barriketan jardun eta gero, zera botatzen desta: "Aizu, gerra horretan... ¿zeintzuk burrukatu ziran?".

Zeozek fallatzen dau hor.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.