Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Les affaires sont les affaires.

2010/04/20

Garai batean okindegiak okindegi ziren, prentsa-kioskoak prentsa-kiosko, merkatuak merkatu, zineak zine eta gasolindegiak gasolindegi. Orain, berriz, okindegietan egunkariak saltzen dituzte, kioskoetan ogia, merkatuetan zinea, zine-aretoen inguruan denetarik eta gasolindegietan… ahal duten guztia. Bazar txinatarrak edo zoko arabiarrak ematen dituzte. Gasolina hartu eta, ordaintzerakoan, laranjak nahi ote dituzun galdetzen dizute. Eta, harrigarri bada ere, ikaragarri saltzen dira.

Les affaires sont les affaires. - Gehiago irakurri

Arima eslaviarra eta Txaikovski

2010/04/18

“El concierto” filma berriketabako ordu bi arrapaladan pasatzeko abagune mortala da. Zine-mota guztien gainetik eta artegintza guztien azpitik, ez dut inondik ere uste gure ingurune honetako kultura-eskaintza aukera hau baztertzeko bezain oparoa denik. Ez du sexurik, ez indarkeriarik, ez gudarik, ez gatazka latzik… arima eslaviarraren jokamolde tragikomikoa besterik ez. Eta Txaikovskiren biolin kontzertua, jakina.

Arima eslaviarra eta Txaikovski - Gehiago irakurri

Seme-alaben etxea defendituko dut

2010/04/16

Zalantzarik ez gero mundua aldatzen ari dena, gurekin nahiz gu gabe. Seguru gero mundua krisialditik aterako dena, gurekin nahiz gu gabe. Kontua da, ordea, zer egingo ote dugun datozkigun erronkei erantzuteko eta gure seme-alabei guk gaur egun dugun bezainbateko ongizate-maila uzteko. Horretarako hiru arlotan inbertitu beharko omen genuke Josu Jon Imazen ustez: hezkuntzan, berrikuntzan zein ikerkuntzan eta gure gurasoen baloreen berreskurapenean.

Seme-alaben etxea defendituko dut - Gehiago irakurri

Dokumentazioari buruzko III. jardunaldiak

2010/04/16

EHUko Kazetaritza Sailak "Dokumentazioa eta Ondare Bibliografikoaren Komunikazioari buruzko III. Jardunaldietara" gonbidatzen zaituzte.

Dokumentazioari buruzko III. jardunaldiak - Gehiago irakurri

Ollando as ribas do Sil

2010/04/15

Jorge "Ceboleiro" bordako atian, ibaira begira. Bera eta Lucia gidari bikaiñak izan ziran Castro Caldelas eta bere inguru ederretatik zihar. Ourense barrukaldia, turistak usaindu be egitten ez dirazeneko eremu zoragarrixa...

Ollando as ribas do Sil - Gehiago irakurri

Javier Ortizen omenezko ekitaldia apirilaren 30ean Donostian

2010/04/15

Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak sustaturik, omenaldia egingo diote duela urtebete zendutako Javier Ortiz kazetari donostiarrari.

Javier Ortizen omenezko ekitaldia apirilaren 30ean Donostian - Gehiago irakurri