Fokua non jartzen denaren arabera
Amatiño
2010/08/19 00:05
Ikuspegia eta fokua ez dira inondik ere berdinak, sarri asko nahasten diren arren. Bereiztekotan, ikuspegia iritziari atxiki behar zaio eta fokua, ostera, lehentasunari.
Ondoko argazki bi hauek leku berberetik atereak dira baina foku zeharo ezberdinez. Ikuspegia berbera izan arren, emaitzak arras ezberdinak ezezik parekagaitzak dira.
Jakina gero erabat garrantzitsua dena aldez aurretikako ikuspegia edozein gaiz eztabaidatzeko, aztertzeko zein erabakitzeko. Baina ikuspegia bezain garrantzitsua dateke fokua, fokua non jartzen den alegia.