Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Primeran

2010/06/14

Reala igo da Lehen Mailara. Nire herriko taldea, berriz, 2. B mailatik oso gertu dago.

Primeran - Gehiago irakurri

Berrikuntza, eraz eta moldez

2010/06/14

Argitalpenen azalpena erabat aldatu da azken urteotan, are gehiago euskarri digitalak nagusitu direnez gero. Paperak maldan behera jarraitzen du baina ez, ordea, erabat desagertu, teknologiak besterik ahalbideratu arren gizakion ohiturak ez baitira horren erraz aldatzen. Aldaketa horiek konpainien urteroko memorietara heldu dira eta, segurutik, berrikuntzarik berrienetakoa Ibermáticak egin du aurten.

Berrikuntza, eraz eta moldez - Gehiago irakurri

Israel, Patxitrapero eta Jozulin

2010/06/13

090112ko saio reziklaua. Israel. Patxitraperosupermerkatuan. Jozulin urteak. Bertsiño jokuan, "Blue rondo a la turk" eta "Izar zuri" alderatu doguz (Dave Brubeck eta Maddi Oihenart).

Israel, Patxitrapero eta Jozulin - Gehiago irakurri

Nuklearrak eztabaida behar omen du

2010/06/12

Krisialdiak eta energia garestitzeak erakarri dute aspalditxodanik etorri zetorren galdera: nuklearra… bai ala ez? Behar bada galdera erretorikoa besterik ez da, egiazko eztabaidarik ez baita gure inguruan inondik ere sumatzen.

Nuklearrak eztabaida behar omen du - Gehiago irakurri

Ander Izagirre Broad Peak-en

2010/06/12

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza mendigoizaleekin batera joan da.

Ander Izagirre Broad Peak-en - Gehiago irakurri

Bizkaian denetik gehiago... euria edo izan ezik

2010/06/10

Euskaldunok txiki-txikitandik ikasi ohi dugu Errioxan eta Nafar Erriberan itsasaldean baino dezente euri gutxiago izan ohi dela eta badakigu isurialde atlantikoa mediterraneoa baina hezeagoa dela. Sumatu ere sumatzen dugu Bilbon, Donostian eta Baionan, Gasteizen eta Iruñean baino euri gehiago izaten dela, baina inor gutxik daki Donostian Bilbon baino %45 gehiago egiten duela eta Baionan, berriz, Donostian baino %10 gutxiago.

Bizkaian denetik gehiago... euria edo izan ezik - Gehiago irakurri

Perna e boina

2010/06/10

Coruñako Meliden, aste santu illun eta siniestruenian lareira baten gozotasuna topau genduan. Zorixoneko herri txikixetako dendak, danetik eta gehixago biltzen dabenak: eskaparate honek eskultura pop politta osatzen zeban behintzat.

Perna e boina - Gehiago irakurri