Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Garun emea

Garun emea

Amatiño 2010/08/27 22:00
Ez diot nik Louann Brizendine doktore andreari neuro-psikiatriaz ezer ukatuko eta are gutxiago neurobiologiaz batere irakatsiko baina bai, behar bada, metodo zientifikoaren oinarrizko bizpahiru xehetasun gogorarazten ausartuko.

Louann Brizendine medikuntzan doktorea da, Yalen zein Berkeleyn Neurobiologiaz graduatua eta  Kaliforniako Unibertsitatearen neuro-psikiatra. Horrez gainera El cerebro femenino (The Female Brain) saiakeraren egile eta ni… ez nator bat. Hauxe marka!

Kaliforniako unibertsitate-irakasle honek dioenez “el cerebro humano tiene aptitudes únicas: sobresaliente agilidad mental, habilidad para involucrarse profundamente en la amistad, capacidad casi mágica para leer las caras y el tono de voz en cuanto a emociones y estados de ánimo se refiere, destreza para desactivar conflictos. Todo eso forma parte de circuitos básicos de los cerebros femeninos. Son los talentos con los que ellas han nacido y que los hombres, francamente, no tienen”.

Sekula ez dut uste izan “francamente” adberbioa zientifikoegia denik baina, hala ere, emakumezkoen garuna hainbat arlotan gizonezkoena baino gaituagoa baldin bada –nik ez dut batere zalantzarik— eskertzekoa litzateke onartzea beste hainbatetan aderantziz dela eta, behin onartuz gero, sinesgarriagoa zertan den zehaztuko balitz.

Hain zuzen ere, ez dena batere sinesgarria –ezta zientifikoa ere--  zera da: liburu guztian zehar behin baino ez onartzea emakumearen eskasia zientzietan eta matematiketan, baina ez  gizonezkoa bezain gaitua ez delako, beste arlo batzuk nahiago dituelako baino. “El cerebro no es nada más que una máquina de aprender dotada de talento. No hay nada que esté absolutamente fijado”. Bapo, orduan?

Penagarri gero horrelako lan interesgarria nolabaiteko aldarri feministaz orraztu izana. “Confío en que el cerebro femenino será contemplado y entendido como el instrumento finamente ajustado y talentoso que es en realidad”. Of course. Baina, excusatio non petita accusatio manifesta.

Julio de Urquijo eruditoak euskal apologien aurka egindako salaketa gogorarazten digu Brizendine andreak. Alegia, norberaren aurretikako tesien aldeko arrazoiak pilatzeari ekin eta kontra agertu daitezkeenei muzin egin. Bill Brysonek gordin asko adierazi bezala: “Es notable la frecuencia con que las primeras interpretaciones de nuevos testimonios han confirmado las ideas previas de su descubridor" (Una breve historia de casi todo. Barcelona, 2004).

Dena den, ikuspegi partzial honez gainera, liburu interesgarria bezain entretenigarria. Zenbait unetan etsigarria ere bada sumatzea gure (barkatu, emakumeen) hainbat emozio, gurari, sentipen, jokabide, aukera eta goi mailako pentsamendu hormona-kontua baino ez dela. Oxitozina, progesterona, testosterona eta estrogeno gehiago edo gutxiago besterik ez alegia. Baina, edozein modutan, beti ere jakingarri neskatila, emakume gazte zein  menopausikoen hainbat jarreraren zergatia hobeto ulertzeko. Nere bilobei, alabari eta emazteari hobeto ulertzeko alegia.  Ez da gero gutxi.

 Cerebro 419

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: