Independentzia ateoa
Bazter nahastaile bat naiz. Gero eta okerragoa. Batzuetan harrikada galantak botatzen ditut. Aurten, honako gai hauekin polemika sortzen saiatu naiz:
- Ateismoaren alde. Uste dut erlijioen kontrako borroka 21. mendeko kontu inportanteetako bat dela. Nork bere esparruan egitea tokatzen denez, hemen katolizismo lokalaren kontra egin behar da, eta beste batek aipaturiko Bibliako pasarte batzuei barre egin ostean, erabaki nuen Jose Antonio Pagolaren ustezko erlijio progresistak arreta merezi zuela: tori egurra, Pagola!
- Independentziaren aldeko diskurtso errealistago eta erradikalago bat behar dela uste dut. Erantzun batzuk eragin ditu Berrian eta Sustatun ateratakoak, baina ez, nik nahi nuen moduan, establishment politikoaren aldetik. Porrot txiki bat.