Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aukeraren leihoa

Aukeraren leihoa

Amatiño 2010/08/31 23:20
Luistxorekin bat nator euskal lurraldetasunaren dogma antzua salatzerakoan eta Kataluniak, ezer egingo badu, lehenago jarriko duela Bartzelonan biltzen den “Parlament”aren burujabetza “pobles catalans”en lurraldetasuna baino.

Window of opportunity (aukera leihoa) delako leloaz baliatuz  Luistxo Fernandezek benetan iritzi-artikulu bakana bezain interesgarria eskaini digu gaur Berria egunkarian. Ez da gero batere ohikoa gauza originalik entzutea edo irakurtzea independentziaz, lurraldetasunaz edota Kataluniaren ereduaz, baina hona non gure Luistxok eztabaidarako  aukera paregabea eskaini digun. Bat etorri gaitezke ala ez bere hainbat irizpiderekin, baina ezin zaio behinik behin freskotasunik ukatu.

Bere burua independentistatzat jotzen du Luistxok, baina berri samarra nonbait,  2003an Euskaldunon Egunkaria itxi arte ez baitzen antza erabat jabetu. Espoleta harrigarria iruditzen zaidan arren, sentimenduak ez dira eztabaidagarri.

Egia da segurutik independentzia gauzatzeko prozesuetan “istripu historikoek” eragin handi izan ohi dutela baina, horratik, ez dut sinesten Kataluniaren noizbaiteko independentziak euskal aukeraren leihoa itxiko lukeenik.  Are gehiago, ez dut uste katalanak inora doazenik.

Luistxorekin bat nator, ostera, euskal lurraldetasunaren dogma antzua salatzerakoan eta Kataluniak, ezer egingo badu, lehenago jarriko duela Bartzelonan biltzen den Parlament-aren burujabetza pobles catalans-en lurraldetasuna baino.

Merezi du irakurtzea. Auskalo oker ala zuzen, baina argi eta garbi bai behintzat. Ezin gero esan "kazetari ohiari" ulertzen ez zaionik.

 LUISTXO

Luistxo Fernandez

Luistxo Fernandez
Luistxo Fernandez dio:
2010/09/01 10:39

Eskerrik asko aipuagatik, eta kritika egiteagatik ere bai. Sustatun luzexeago idatzi dut kontuaz.

Amatiño
Amatiño dio:
2010/09/02 14:37

Kataluniako gizartearen gehiengoa ez dela independentista esangura al duzu?

Bir
Bir dio:
2010/09/02 14:04

CIUk urte bukaeran Kataluniako hauteskundeak irabazi eta Generalitata lortzen duenean (PSCren babesarekin), akabo Kataluniako mugimendutxo independendista hau. Erabat hoztuko da. Besteek ez dute indarrik, eta CIUk gizarteko zera nagusiak neutralizatu egingo ditu.

katubeltz
katubeltz dio:
2010/09/02 13:40

...Madrileko parlamentuan gehinego abslotu gehiago egongo da eta mitxelin batzuk "kirola egiten" hasiko dira. Laguntza apur bat beraz, ekarriko digu horien independentziak...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: