Blogak
Hirurogeita bost
2010/09/17Arrate Eguna igandez izan zen 1963an. Biharamunean, irailaren 9an, astelehenez, lanean hasi nintzen estreinako. Hamazpi urte besterik ez nituen, hurrengo astean noiz hamazortzi kunplituko irrikaz zain. Hamazortzi ez ziren gero artalak. Zenbait hilabete geroago ekin nion Zeruko Argian idazteari, Eibarko berriemailearenak egiten. Garai hartan non-nahi nintzen gazteena. Orain, ostera, non-nahi naiz zaharrenetakoa, lanean bai behintzat. Inguru honetan ere… hor nonbait.
Agur Maritxu
2010/09/15Arrate Egunean hil zen, Buenos Airesen, Maritxu Aranberri Villabella. 98 urte zituen eta 70 baino gehiago zeramatzan Argentinan bertan. Euskaraz zein gaztelaniaz hitz egiten jarraitzen zuen sekula Eibartik atera izan ez balitz bezala. Nolabait esateko, hizkuntza batean zein bestean, gaur egungo eibartarrak baino eibartarrago. Begoña alabak esan bezala: “Amatxo beti Eibarren bizi izan zan".
Gurasoek dantzan youtubez ikasi
2010/09/14Ulertzekoa da gero ezkontideok euren ezteiak ahalik eta ondoen eratu gura izatea, eta gero eta gehiago dira ezkontza-jardun ofiziala nahiz ondorengo lagunarteko ospakizuna nolabaiteko berezitasunaz antolatu nahi izaten duten bikoteak. Berrogeiren bat eztegutan gonbidatu gisa parte hartu izan dudan arren, eta denetarik ezagutu, ez zait ordea gurasoak Agurra dantzan ikusterik sekula gertatu. Gure Elisabeteren ezkontzararte ez behintzat.
Ataun - Maisu guztien maisua
2010/09/13Perratzaille harruari hantxe agertzen Jakoz Jesukristo ta San Pedro, bere lekuan ipintzera. Hárek millagrua egin eta bestiak errepikatu ezin dabenian, konturatzen da benetako "kefia" zein dan ¡ja!
Hogeita hamar urte umekerietan, heldu ezinik
2010/09/13Alex Salmond Eskoziako lehendakariak gurera etorri behar izan du euskal fiskalitatea zein ona den gogoratzeko eta beste horrenbeste nahi lukeela berak Eskozian aitortzeko. Ez da gutxi, euskaldunok beti uste izaten baitugu aldarrikapenen zein lorpenen zerrenda luzean gu garela atzenak.
