Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Lazarragaren “larrosachoa”

2011/04/23

Apirilak 23, Sant Jordi egunez, katalan herrietako gizon-emakumeek larrosa eta liburu bana opa izaten diote elkarri, hainbat mendetako ohiturari jaramon eginez. Euskal ohiturarik ezean, bihoakie Lazarragaren “larrosachoa”, gure ama zenarengandik haren birbilobenganaino, maitatu, gozatu eta sufriarazi ditudan emakume guztiei.

Lazarragaren “larrosachoa” - Gehiago irakurri

Otoi gure alde

2011/04/23

Aste honetan, Vaticano aldian ibilliko gara udako “vacatio”-en jatorrixa ezagutzen, eta whisky eta motozikleta latiñez zela esaten dan jakitzen. Jozulinek “sardiñian parabolia”-kin gaur egungo krisisa ederto azaltzen desku. Eta Azpeitiko Manuelak sardaua zela egitten zeben azaltzen desku bebai. Bertsiñuen jokuan, Brassens eta Duhalde dakaguz barriro. Oinguan, “95 pour 100″ eta “Hamarretatik zortzitan” kantu erotikuakin.

Otoi gure alde - Gehiago irakurri

Barcinaren kontrako bi abesti

2011/04/22

La Chula Potraren "Una bofetada" kanta ez zaio gustatu Barcinari eta, dirudienez, kereilatu egin da Iruñeko egungo alkatea. "La dueña de Pamplona, la que manda" kantak, berriz, ez du batere graziarik.

Barcinaren kontrako bi abesti - Gehiago irakurri

"Carlos", rocker zaharrontzako filma

2011/04/22

“Carlos” filmak (Olivier Assayas, 2010) 1973tik 1994ra bitartean hogei urte legez kanpo jardun zuen terroristaren zertzeladak kontatzen dizkigu. Zenbaitek besterik uste arren, Carlos ez da Frederick Forsyth nobelagileak asmatutako fikziozko pertsonaia, Parisko La Santé espetxean bizirik dirauen presoa baizik. Ez omen zaio filma batere gustatu. Eta ez da harritzekoa.

"Carlos", rocker zaharrontzako filma - Gehiago irakurri

Tomax

2011/04/21

Hona, gure bigarren kakanarrua. Umeologian ikastaro aurreratua egitteko aukeria.

Tomax - Gehiago irakurri

Lehen-lehenik hil, gero gerokoak

2011/04/20

Raul Castrok hitzez hitz esan du, Kubako Alderdi Komunistaren VI. Kongresuak izan behar duela "por ley de vida, el último de la mayoría de los que integramos la generación histórica". Hau da, nonbait ez dute agintaritza utziko zaharrak direlako, hil egingo direlako baino. Sekulako aldaketa gero, bart gauerarte azken berrogeita hamar urteotan gazterik, emakumerik eta beltzik gabeko sasibidea urratzeko gauza izan den iraultza kubatarrarentzat.

Lehen-lehenik hil, gero gerokoak - Gehiago irakurri

Gasolina merketzeko modua

2011/04/19

Gasolina inoiz baino garestiago dago eta, seguru asko, ez da inondik ere unerik onena findegiek negarra jo dezaten. Kalean edonori galdetuz gero, erantzuna jakinekoa da: gasolinagileak aberasten ari dira eta beraiek dira, ezinbestean, prezioa garestitzearen errudun bakarrak edo, gutxienez, nabarmen handienak.

Gasolina merketzeko modua - Gehiago irakurri