Arrazoiak
Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburu ohiak esana: “Gero eta arrazoi gehiago ditugu herritar gisa independentista izateko”.
Segurutik arrazoi du. Are gehiago independentzia-hotsak Eskozian zein Katalunian jotzen duenetik.
Balirudike Eskozian inoiz baino eskurago dutela, hauteskundeak irabazi baitituzte. Katalunian ere nolabaiteko saiotxoak egin dituzte eta Artur Mas lehendakariak frogatu du, aukeran, zein litzatekeen bere hautua. Gainera, ez da gero euli-kaka, eskoziarrek badakite non hasten eta non amaitzen den Eskozia, eta katalanek argi dute zein Kataluniaz ari diren.
Euskal independentismoak, ordea, ez du euskal barrutirik gehienetan hauteskunderik irabazten, ez du markarik frogatu duen lehendakaririk eta ez daki –ez du agirian esaten behintzat– lurralde bikiaz, hirukiaz, laukiaz edo zazpikiaz ari ote den independentzia aldarrikatzeko orduan.
Erraza da nork bere arrazoiak dituena jakitea. Zailagoa da inorenak ere gogoan hartzea.
Argia, 2011.06.11
Abel Muniategi, 1974.
Zenbat gera, lau, bat,
hiru, bost, zazpi...
Gure gazte garaietan independista sutsuak ginen, "demokrazia" helduta gero ikusi genuen ikusi zelan aritu ziren euskal alderdiak balizko independentziaren alde! Ez zuten inolako lotsarik ere izan, anaiak baztertuta, Euskalerriko etsaiekin bat eginik, Herrriaren hezkuntza eta hizkuntza españolisten esku uzten Lakuako Jaurlaritzan. Baina, "anaiek" ere bereak eta bost egiten zuten herrikideen aurka nahiz manifetan (Begoñaren erahilketa) zein borroka armatuan (Goikoetxea etabarren erahilketak ere). Esandakoari gehitzen badizkiogu Erdi Aro ilunetik datozkigun ganboatar eta oinaztarren arteko liskar odoltsuen oihartzunak edota beaumontar eta agramontarren arteko gatazka izugarriak Nafarroa eurenganatzeko eta, zergatik ez, hiru karlistadak tamalgarriak, zertan datza independentzia hitza airez betetako puxika ez bada?