Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Legea eskuan, onerako eta txarrerako

2011/02/10

Legalizazioa eta ilegalizazioa. Aldarri politikoak dira, eta erabaki politikoak dira lege horiek sortzea. Baina legea betetzea ezin da izan erabaki politikoa. Legea bete, besterik ez da geratzen. Gustatu ala ez.

Legea eskuan, onerako eta txarrerako - Gehiago irakurri

"Le crochet à nuages", Markoren album berria

2011/02/09

Dargaud etxeak argitaratu du Geo aldizkarian ateratzen joan den komikia

"Le crochet à nuages", Markoren album berria - Gehiago irakurri

Petrolioaren salneurriaren gorabeherak

2011/02/09

Ezer gutxi merketzen da egungo merkatuan baina, hala ere, nabarmen samarra da zein gorabehera handiak egiten dituen petrolioak. Zergatik ote? Erantzuna ez da bat bakarra, denetariko arrazoiak dira: eskasia, eskabidearen hazkuntza, geoestrategia, nazioarteko tentsioak, espekulazioa, gainerako energiekiko lehiakortasuna...

Petrolioaren salneurriaren gorabeherak - Gehiago irakurri

Karrabasuak

2011/02/09

Gure eguneroko biajien ondorixoz, Nikok bost txori klase ezagutzen dittu onezkero: hegaberia, hormatxorixa, bilixa, usua eta karrabasua. Gehixen gustatzen jakuna azken hau da. Igarixan dabillenian, zama luzia aidian darabil periskopio txiki baten modura. Halako baten ¡dzapart! desagertu egitten da, eta handik hogei bat segundora edo, “kiki” egitten dau beste leku baten. Oso ondo pasatzen dogu karrabaso bat ikusten dogun bakotxian.

Karrabasuak - Gehiago irakurri

Interneteko IP helbideak, azkenik benetan agortzear?

2011/02/08

Internetera konektatzen den edozein ordenagailuk IP (Internet Protocol) deritzon identifikadore bat behar du, 0 eta 255 arteko lau zenbakiren segidaz osatzen dena. Horrek esan nahi du identifikazio-sistema honen bidez gehienez ere 4.300 milioi ordenagailu ingururi ematen ahal zaiola Interneterako sarbidea; eta muga horretara iristen ari garela dirudi. Zorionez, arazo hori aurreikusi, eta aspaldi prestatu zen identifikazio-sistema horren ordezkoa: IPv6, identifikadore posible askoz gehiago dituena. Batetik besterako trantsizioa eman beharko da laster, baina ziurrenik ez da prozesu erraza eta arazo gabea izango...

Interneteko IP helbideak, azkenik benetan agortzear? - Gehiago irakurri

Nafarroako Liburutegiak

2011/02/08

Nafarroako liburuzain oposizioetan eremu euskadunean eta mistoan ere euskara aintzakotzat hartu barik.

Nafarroako Liburutegiak - Gehiago irakurri

Kalamuan eta Akondian Klub Deportibuakin

2011/02/08

Asteburuan mendixan ibili gara. Zapatuan, Eibarko Klub Deportibuak antolatuta, guraso eta haurrendako mendi-urteeria egon zan Kalamua-Akondia inguruan. Hantxe egon giñan, Eibarko beste hainbat ume eta gurasokin batera. Ekimen politta Deporrak hasi dabena.

Kalamuan eta Akondian Klub Deportibuakin - Gehiago irakurri

Egia sinestezinaren indarra

2011/02/08

Sinestezinaren sinestezinez, inoiz gertatu izan ez balitz erabat aspergarria litzateke ikuskizuna, baina egiak fikzioa gainditzen duenean… ezina, ekina, egina. Alegia, zer gerta ere, gertatuz gero, sinetsi egin behar, egia baita. Hau da, hain zuzen, “127 ordu” filmaren baliorik nagusiena, duela zazpi urte Utahko basamortuan gertatua kontatzen digula.

Egia sinestezinaren indarra - Gehiago irakurri