Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Munduak aldatu egin behar du

2011/08/11

Atenas hiriak garaiko inperiorik indartsuenari aurre egin eta demokrazia zein filosofia asmatu zituenetik hona, gauza asko aldatu dira munduan. Kristautasuna, pizkundea, ilustrazioa, iraultza, industria-gizartea, marxismoa, zientzia, teknologia, ongizatea, tarteka-martekako krisialdiak… Gizadia etenik gabe eraldatu izan da mendez mende, beti ere zerbait berriagoaren, baliagarriagoren, “gehiagoagoaren” bila. Eta orain… zer?

Munduak aldatu egin behar du - Gehiago irakurri

Usopop Festibala #2

2011/08/09

Abuztuaren 27an Lizarrietan (Sara) ospatuko den jaialdiaren aurkezpen bideo politta. Kartela ere ona.

Usopop Festibala #2 - Gehiago irakurri

Futbol-babesletza maldan behera

2011/08/09

Krisia futbol-taldeen elastikoetara ere heldu da. Azken unean kontrako erabakirik ez badago behintzat, Valentzia, Vila-real, Sevilla eta Atlético madrildarraren jokalariak kamiseta “garbi-garbiekin” zelairatuko dira aurtengo denboraldiaren lehen partida-egunean. Hau da, euren helburu nagusitzat Europan jokatzea duten lau talderik ontxoenek ez dute babeslerik lortu.

Futbol-babesletza maldan behera - Gehiago irakurri

Maite dittut maite, etymologiak

2011/08/08

080811 saio reziklaua. Maitte doguz etymologiak. Aste honetako saiuan, gure eguneroko berbetan oso presente dagozen berben jatorri harrigarrixa ezagutuko dogu. Dub musika onakin lagunduta… ¡bai jateko gozua prestauko dabe zure sukaldeko lapikuak! ¡ha zelako ederto geratuko dirazen komuneko azulejuak! Bertsiño jokuan, Aittitta Radugak euskal gizartearekin duen atxikimendua erakusten du beste behin ere: “Volando voy”(Camaron de la Isla eta Jorge Drexler) entzungai.

Maite dittut maite, etymologiak - Gehiago irakurri

Aro berria, omen

2011/08/07

ETAren balantza mortala da gero. Alzheimerrak jotako agure agintzaile narzisista baino ez da eta, azkenean, duela berrogei urte ontzat eman ez zuen Eusko Jaurlaritzan sartzeko aldaba jotzen amaituko du, “aro berria” heldu delakoan.

Aro berria, omen - Gehiago irakurri

Parkimetroen hizkuntzametroa

2011/08/05

Segurutik tramankulu elektroniko gutxi gero kalean, parkimetroa lakorik, euskararen azken urteotako bilakaera adierazteko. Egon ia denetarikoak daude: gaztelaniaz baino mintzo ez direnak, euskarari zein gaztelaniari lehentasun berdina ematen dioten elebidunak, eta elebidunak izan arren gaztelaniaren aldeko joera nabarmena dutenak. Ez da, hiriburuetan behintzat, euskara hutsean diharduen parkimetrorik.

Parkimetroen hizkuntzametroa - Gehiago irakurri