Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Balizko historiak gertaririk ez

2012/10/05

Igandean Venezuelan eratuko diren hauteskundeetako kanpainan zehar Simon Bolivar izan da protagonistarik handienetakoa. Hego Ameriketan ez dute ahazteko “Askatzailea”. Are gutxiago Venezuelan eta, zer esanik ez, Chaves hautagaiaren inguruan. Ez dut uste Bolivar zerutik (edo infernutik) itzuliko balitz Chavesekin zer ikusi handirik izango lukeenik baina, usteak beti ustel, ez du gero zentzurik balizkotan alferrik aritzea, historiak ez baitu itzul-errotarik.

Balizko historiak gertaririk ez - Gehiago irakurri

Igande honetan, "Hegaztien Eguna"

2012/10/04

Domekan "Kilometroak" izango dugu Andoainen, baina urtero bezala, urriko lehenengo igande honetan "Hegaztien Eguna" ere ospatuko dugu. Aukera ona izan daiteke gure inguruko hezeguneetara joateko eta hegaztien behaketa zer den ikusteko. Migrazio garaia da, sasoi polita txoritan ibiltzeko. Gure inguruko ornitologia elkarte gehienek zeozer antolatu dute egun honetarako.

Igande honetan, "Hegaztien Eguna" - Gehiago irakurri

Hauteskunde kanpañia sufritzen

2012/10/03

¿Zertarako hainbeste diru eta tabarra, alperrik? Militantiak ez dabe bere botua aldatuko; eta botua aldatzen dabenak, barriz, ez dabe egingo propagandian matrakiangaittik.

Hauteskunde kanpañia sufritzen - Gehiago irakurri

Alain Touraine: “Gizartearen amaiera da”

2012/10/03

Alain Tourainek 87 urte ditu eta, azken zazpi hamarkadetan denetarik ezagutu duen arren, oraingo estualdia sekulakotzat du, erabateko jauzitzat: “Gizartearen gainbehera”. Europak gizarte-eragile egokirik aurkitzen ez baldin badu, ehun urte barru hirugarren mundua izango omen da, hondamendia: “Vamos a la catástrofe”.

Alain Touraine: “Gizartearen amaiera da” - Gehiago irakurri

Deporraren "ate irekien" eguna

2012/10/03

Asteburuan ospakizun ederra egin zuen Deporrak Eibarren. Batzorde guztietan egiten den lana kalera atera zuen, eta herri guztia gonbidatu zuen jaialdira. Egun polita izan zen. Orain, gainera, Pello Osoro bazkide gazteak laburpen-bideoa egin du zapatuko irudiekin.

Deporraren "ate irekien" eguna - Gehiago irakurri