Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Kaleratzeak aurreikusi dituzte Noticias Taldeko egunkarietan

Kaleratzeak aurreikusi dituzte Noticias Taldeko egunkarietan

Mikel Iturria 2012/12/28 08:30
2005eko azaroan jaio zen Noticias de Gipuzkoa. Gaur, 2012ko abenduaren 28an, 55 pertsona ari dira bertan lanean. Enpresak 21 kaleratu nahi ditu. Noticias de Alavan, berriz, 15.

Garai batean, komunikabideetan abenduaren 28an publikatzen zituzten inozentadak. Esnatu eta gosaltzen genuen bitartean, irratiak eta prentsa idatziak sartutako ziriak identifikatu nahian ibiltzen ginen. Egun, inozentadak bata bestearen atzetik ari gara irensten. Egunero.

Garaiak aldatzen ari dira eta paperak ez du jada halako presentziarik gure egunerokoan. Nik, adibidez, asteburuetan erosten ditut egunkariak eta ez beti, gainera.

Horregatik, baina ez horregatik bakarrik, atzoko egunez irakurritako "inozentada" gordina ohikoa bihurtzen ari da: 21 langile kaleratzeko asmoa du Noticias de Gipuzkoak (apuntea, egunkari horretako enpresa komiteak sortu duen blogean irakurri nuen). Noticias de Alava egunkarian, berriz, 15 lagun kaleratu nahi dituzte.

Gipuzkoako komiteak uste du ia plantillaren erdia kaleratuta, enpresak ez duela etorkizunera begira inolako planik, nahiz jabeek esan proiektuaren biziraupena dagoela neurri horien atzean. Gutxi balitz, "kaleratu behar dituzten langileen kalte ordainak Mariano Rajoyren lan erreformak baimentzen duenetik oso gertu daude; hau da, bere langileak kalean uzteko, Noticias Taldeak erabili nahi du albiste eta editorialetan hainbeste kritikatu duen lege berbera".

"(...) Hori dela eta, langileon asanbladak gehiengo osoz erabaki zuen greba egitea urtarrilaren 4, 7, 8 eta 9an. Helburua da negoziazioa desblokeatzea eta EREaren eraginak gutxituko dituen akordio baten alde lanean jarraitzea. Horregatik, hain beharrezkoa den zuen babesa eskatzen dugu, kalean, kioskoetan eta sare sozialetan. Adi egon blog honetara eta Twitter eta Facebook-en bidez deituko ditugun mobilizazioetara. Mezuak eta iradokizunak comitenotgipuzkoa a bildua gmail.com helbidera bidaltzea badaukazue".

Kazetaritzak idatzi du Zuzeun: Jendeak ez nau argazki zaharretan ere ezagutzen. Gogor idatzi du, gainera: "politikagatik dirua galtzeko prest zegoen magnate baten poltsikoko zulo izaten jaio zen hedabide gipuzkoarra eta halaxe hilko da. Halaxe hil, azken urteetan, berau zuzentzen zutenen interes bakarra etekin politikoa ateratzea izan baita. Nigan segundo erdiz ere ez dute eta pentsatu. Erantzukizuna haiena da, eta kaltetuak kazetariak. Ahantzi ez nautenak".

Onar dezagun magnateak ez duela diru gehiagorik jarri nahi. Eta guk, herritarrok, prest gaude komunikabideak sostengatzeko? Galdera hori erantzutea behar-beharrezkoa da.

Adi egongo gara mobilizazioetara, beraz. Bitartean, jaso dezatela langile horiek blogari honen animoak eta besarkada beroa.

Se prevén despidos en el Grupo Noticias, versión en castellano del apunte.

Tre
Tre dio:
2012/12/31 13:12
Jabeek gahiago galdu nahi ez hori normala da. Araban behintzat merkatu zati polita atera dute, baina gaur egun bistan da ez dela nahikoa. Proiektu horretan beren dirua jokatu eta galdu dutenei nere eskerrak. Lanpostua orain galtzen dutenei nere hileta, bere momentuan horretan irabazi zutela gogoratuz, ea laister jarraitzea ahal duten. Neretako gozada bat izan da, eta da, kioskoan aukera hori ere izatea. Denoi, une latzetan, nere eskerrak sentituenak.
Iturri
Iturri dio:
2013/01/08 22:31
Kaixo, Tre.

Bai, normala da dirua galdu nahi ez izatea. Patroiek eta langileek ez dute horrelakorik gustuko.

Oker ez banago, atzo, astelehena, jakinarazi zituzten zeintzuk izango ziren 16 kanporatuak. Eta izen horien artean, badago jende oso ona. Ez dut ulertzen nola kanporatu dituzten.

Hau da, kanpotik begiratuta (barruan ditudan kontaktuek berretsita), ematen du ez direla soilik irizpide profesionalak erabili jendea kanporatzeko orduan.

Hori egia bada, ez dakit enpresak gehiegi sinesten duen proiektuan.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter