Bergaran aspertu, luzamendutan ibiltzeaz
Orain dela 18 urte, 1994an, Artigasko erraustegiaren eragileek Zabalgarbi proiektuaren ipi-apa guztiak azaldu zizkieten Bizkaiko egunkari, irrati eta telebistarik garrantzitsuenen zuzendariei, egitasmo hura zertan zen jakin zezaten eta egin beharreko galdera guztiak denboraz, buruz buru eta aldez aurretik, egin zitzaten. Bost urte geroago, 1999an, Gipuzkoako Aldundia zabortegien aldeko apostu egin zuen, erraustegiaren kontrako taldeei aurre egitearen beldur. Ez didate kontatu. ETBn nahiz Debabarrenan, bietan hurretik ezagutzea egokitu zitzaidan.
Gaur egun, ia hogei urteren bueltan, Bizkaiak aspalditxo konpondua du zaborren kontua eta Gipuzkoan, nago, ez garela hasi ere.
Atez ateko bilketaren aurka protesta eginez, zakar-poltsak leihotik esekitzea erabaki duten bergararrek Axularrena gogorarazi digute: zenbat kalte egiten duen luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko uzteak.
Auskalo norena den, Bergaran, ideiaren jabetza intelektuala, baina ezin uka bete-betean asmatu duela
Urte Berri On guztioi. Ahal bada!!!!!!!