Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Nazioarteko euskal presentziaren erronka

Nazioarteko euskal presentziaren erronka

Amatiño 2012/12/27 11:25
Marian Elorza izango da –honezkero da-- Lehendakaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritzaren idazkari nagusi berria. Zumarragarra da kargu honetaz arduratuko den lehen emakumea eta, seguru asko, denetarik, arduraz jabetu aurretik nazioarteratze-esparruaz profesionalik jantziena.

Enpresa Zientzietan Lizentziatua (Donostia-Sarriko, 1990), Lovainan bereganatu zuen Europar Ikasketez Diploma (1991) eta Nancyn, gero, Ekonomia eta Enpresa Masterra (1992). Bruselako euskal ordezkaritzan (Interbasque) bekaz lan egiteari ekin zion (1993) eta bertako Kanpo Harremanetako teknikari aditu gisa sei urtez jarraitu. 1999tik 2009ra bitartean, berriz, Eusko Jaurlaritzaren Industria Saileko Nazioarteratze Zuzendaria izan zen.

Marian Elorzaren gidaritzari nahiz garaiko susperraldiari esker, aipatu hamarkada horretan sustatu eta bulkatu zen gogotik euskal enpresaren nazioarteratze-prozesua, esportaziotan eta munduan zeharreko ezarpen ekoizkor zein komertzialetan, sekula aurretik euskal enpresak kanpoko merkatuetan barrena izan duen zabalkunderik nabarmenena. 

Erronka berriak ditu orain Maria Elorzak, aurrez aurre. Berriak eta politak, zeharo erakargarriak. Euskal enpresen presentzia ez ezik, Eusko Jaurlaritza osoarena behar izango du bultzatu, sail guztiei sostengua eskaini, europar gaiez arduratu, Europako Eskualde Batzordean parte hartu, atzerriko euskal ordezkaritzak indartu etab. Programa berria, estrategia berria, erronka berria...

Marianek asmatuko al du! Hasteko, hiru baliabide galant ditu bere alde: jakin, daki; gustatzen zaio eta behargin aspergaitza da.

Zorionak eta… zori on!

Mirian Elorza

Marian Elorza, Shanghaiko hotel bateko business centerrean, duela hamar urte inguru, hardware garauak adierazten duenez

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: