Blogak
Blog komunidadian 10 urteurrenana
2014/10/18Andra-umiak trenian bialduta (nobedade itzala Lekeittioko umiendako), ni goixago lotarako prestatzen (3:00etan gora gaur), badirudi jentiak bazkalostia arratsaldeko parrandiakin katiau dabela, eta eibar.orgen ondiokan ez da ezer agertzen.
Arriskuak hartzea ez dago modan
2014/10/17Berrikuntzaren sailkapen-zerrendan, batez besteko kopuruaren gainetik dago euskal gizartea; baina azpitik, ordea, enpresa-ekimenetan. Hau da gure egungo panorama larria: inoiz baino berritzaileagoak gara, inoiz baino ikasiagoak eta trebatuagoak, baina baita inoiz baino geldoagoak, bareagoak, zuhurragoak edo adoregabeagoak ere. Ez badiogu joera honi bueltarik ematen, gureak egin du.
EibarOrg elkartea eta komunitatea - Eibarnauton historia txikia (1998-2014)
2014/10/16EibarOrg komunitateko lagunok ospakizunetan murgilduta gaude. Gure blog-komunitateak 10 urte bete ditu eta etzirako (zapatua) ekitaldi txiki bat antolatu dugu. Tira, badaukazue horren berri. Baina gure historia lehenago jaio zen, eta gainbegiratu bat emango diot, azken 16 urte hauetan eibarnauton bilgune izan den komunitate txiker bezain handi honi; azken batean, eibarnauton etxe ere bihurtu den honi.
Santiago Badiola Arrizabalaga, Ondarroako talaiaria.
2014/10/16Artikulu honek haren lanaren ezaugarrien erretratu bizia egiten digu, talaiariaren lanegun arrunt bat irudikatuz. Espezializazio maila altuko ofizioa, inondik ere; marinelen ezinbesteko osagarria zen lanbide hau betetzeko, berezko ikusmen onari, kalkulatzeko trebezia eta meteorologia seinaleak ulertzeko ahalmena gehitu behar zitzaion.
Errealitate birtualaren bigarren aukera
2014/10/14Errealitate birtualaren kontzeptua aspaldikoa da, eta hamarkadak dira errealitate birtualeko sistemak eta gailuak garatzen hasi zirela. Baina haietako batek ere ez zuen lortu emaitza benetan onik, eta are gutxiago arrakastarik merkatuan; hala, bada, azken urteotan, gutxi hitz egin da teknologia honetaz. Edonola, teknologiak asko egin du aurrera, eta benetan ongi dabiltzan gailu eta sistemak agertu dira azkenaldi honetan. Errealitate birtualaren behin betiko lehertzearen atarian ote gaude?
Gaizki eginaren aitortza eskatzen du justiziak
2014/10/14“Reconciliación” deritza ordubete eskaseko dokumental ikusgarriari. Juan Mari Uriarteren izenburu bereko saiakeran oinarritua eta, Iñigo Caminoren ekimenez, Fermin Aioren zuzendaritzapean burutua. Aparteko lana, bikaina, latza baina narea. Gorroto guztien gainetik eta bakebide guztien azpitik. Duela bizpahiru urte urri ezinezkoa zitekeen filma.
