Langabezia: azken hamasei urteotako daturik txarrena
Amatiño
2015/01/27 15:25
Urte zaharra amaitzearekin batera, Espainiako Estatistika Nazio Erakundeak (INE) jakinerazi berri dituen datuen arabera, espainiar langabeziak dezente onera egin du 2014 urtean zehar eta Euskal Autonomia Elkartekoak, aldiz, nabarmen txarrera.
Zehatz esanda, Estatuan oro har, 2014ko espainiar datua (23,7) izan da 2012koa (26,6) eta 2013koa (26,0) baino hobea. Alderantziz, ordea, batez beste, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeetan: 2014ko abenduko datua (16,6) da azken hamasei urteotako txarrena. Hau da, 1998an euskal langabezia 15,6 izan zenetik hona, 2014ko azken datu hau da sekula izan den eskasena.