Temuco
Txiletik zihar bidai bakarra egin dot, astebeteko sartu-urtena, eta batez be naturalezia izan zan protagonista: Temuco inguruko sumendixak, hain zuzen be, Puyehue partian ostatu hartuta. Ederra izan zan, baiña ezin izan netsan hango bizimoduari pultsurik hartu.
Liburu honetan, Luzarraga Temucoko okupen eta anarkisten giruan sartzen da. Fidagarrixa dirudi, bera be hortxe ibillittakua dalako, eta hain zuzen be protagonistian kontrako montaje poliziala Luzarragak berak 2009xan sufridutakuan antzekua da. Badirudi Txilen korrientia dala hori. Zentzu horretan, liburuan mamiña interesgarrixa da. Halan, nere biajian usaindu ez neban girua ezagutzeko aukeria izan dot.
Hizkeria korapillotsu xamarra topau dot: “Negar egin nahi nuke pumagatik, baina begiak idor daude, hormigoizko aireak dauden posizioan betikotu balitu bezala haiek ere”. Tipo honetako esaldi pillua, nik neuk ulertzeko bi-hiru bidar irakorri bihar izaten dittudazenak; horrek irakorketia nahikua moteltzen dau (Joan Mari Irigoienen liburuakin be hortxe ataskatzen nintzan).