Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Txillardegiren borroka abertzalea

2016/03/01

Pako Sudupek liburu berria atera du: "Txillardegiren borroka abertzalea", Jose Luis Alvarez Enparantzaren biografia politiko bat. Gaur ez dut liburua komentatuko, azala baizik.

Txillardegiren borroka abertzalea - Gehiago irakurri

Estrogenodunentzat

2016/02/29

Oscar sariek badute, bart gauetik, irabazlerik. Baita galtzailerik ere. Eta, behar bada, “Carol” da galtzailerik nabarmenenetakoa, sei nominaziotik bat bera ere ez baitu bereganatu. Nago, hala ere, Todd Haynes zuzendariak eta Cate Blanchett zein Rooney Mara aktoresek zertxobait merezi zutela. Estrogeno gehiegi ote?

Estrogenodunentzat - Gehiago irakurri

Morts pour la patrie

2016/02/29

PERUARENA ANSA, Mikel. 2014. Su zelaiak. Susa.

Morts pour la patrie - Gehiago irakurri

Xabiroi 39

2016/02/28

Ohiko edukiez gain, kolaboratzaile eta sail berriak dakartza

Xabiroi 39 - Gehiago irakurri

Jasotako prezioan

2016/02/27

Hego Euskal Herriko hizkuntza ofizial bien arteko elkarbizikidetzan euskal itzulpenak jasan izaten dituen hankasartzeek ez gaituzte honezkero asaldatuko. Ezjakintasunaren seinale dira, segurutik, han-hemenka irakurri ohi ditugun testu zabarrak; baina, baita, ausardiaren adierazgarri eta hizkuntza hurkoarenganako begirunerik ezaren salagarri ere.

Jasotako prezioan - Gehiago irakurri

Joxean Agirreren aupamena

2016/02/26

Literatura-genero guztien artean bada bat, oso jende gutxik praktikatzen duena baina egiazki asko irakurtzen dena: aupamena. Zer den aupamena? Liburuen atzeko azalean joan ohi den iruzkina, delako liburu horren ezaugarriak azaldu eta dohainak goratzen dituena, irakurleari barrukoa zabaltzeko gogoa pizteko behar beste laudorio erabiliz baina gezurrik esan gabe. Lanbidez horrelakoak idaztea egokitzen zait maiz, eta honezkero ohituta egon beharko nukeen arren izugarrizko nagia ematen dit eta azken orduan idazten ditut beti. Gaur, Joxean Agirrek apirilean aterako duen nobelari egokitu zaio. Izenburua, "Gizajoen katalogoa".

Joxean Agirreren aupamena - Gehiago irakurri

Maleskiren poema bat: Abertzaletasunaren abantailak I

2016/02/25

Gai ugari ageri da "Hau ez da poesia" liburuan: poesia bera, maitasuna, oroitzapenak, egunerokotasuna... Bat aukeratu behar eta poema politiko bat hautatu dut, liburuaren tonu jostalariaren berri ondo ematen duelakoan. Poema hobeto ulertzeko, zuek imajinatu balkoi hori Iruñeko parte zaharreko plaza ezagun batean. Abertzaletasunaren abantaila gehiago ezagutu nahi duenak, liburua har dezala, Abertzaletasunaren abantailak II poema irakurtzeko.

Maleskiren poema bat: Abertzaletasunaren abantailak I - Gehiago irakurri