Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Australiar angulak arrautzatan

Australiar angulak arrautzatan

Amatiño 2016/10/13 00:05
Umetatik entzun izan dugu angulak Sargazoen itsasoan jaio izaten direla, Ternua eta Karibe artean, eta Mexikoko golkotik Europaraino Atlantikoan zehar datorren itsaslaster beroaz baliatuz, euskal ibaietan barrena sartu ohi direla igeritan, euskaldunok Gabonetan jan ditzagun.

Hala ere, badirudi errealitatea konplexu samarragoa dela, Andaluziatik Norvegiarainoko  ibaietan ere angulak betidanik sartu izan baitira, nahiz gero eta dezente urritu. Ipar Europan, duela ehun urte baino %98 gutxiago sartzen omen dira eta Hego Europan, berriz, %90 gutxiago. Makinatxo bat angula jandakoa da gero europar harrapakaria. Alegia, beste modu batez esanda, angulak jateko ez dagoela Bilbokoa edo Aginagakoa izan beharrik.

Are gehiago, Euskal Herria ez bada angulen helbide bakarra, Sargazoen itsaso amerikarra ere ez dela, nonbait, angulen sorleku bakarra.

Horra non, azken bolada honetan Australian dudan eibartar adiskideak whatsappez bidali dizkidan antipodetako angulen argazkiak. Sekula Sargazoen itsasorik ezagutu ez duten angulak, besteak beste, eta, inguru hartan euskaldun mokofin askorik ez egon arren, zartaginetan amaitzeko patu berbera dutenak.

Angulak5

Ibai-bazterrean, angulatan, salabardo eta guzti

Angulak1

Australiako angulak

Angulak3

Arrautzatan jarri ohi dituzte

Angulak4

Ezkerreko biak, gorringo eta guzti (Andaluziako kamaroi-opiltxoen antzera); eta eskuinean, zuringotan baino ez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: