Jauzi egin artekoa
Tirolinatan egiteko aukera eskaini eta, ezin ba ezetzik esan. Lagunen presioa, gero argazkitan euren burua agertu nahi ez duten lagun adintsuen presioa, hain zuzen.
Eta ezin ezetzik esan, ez bat-bateko estuasunik sentitzeko baino ausartagoa naizelako, estatistika hotzetan buru-belarri sinesten dudalako baino.
Izan ere, batez beste, egunero, 300 lagunek erdi-afariketan egiten duten jaitsialdiaz… ezin esan gero arriskutsuegia denik. Ala bai?
Tena haraneko tirolina (Hoz de Jaca, Huesca) Europako luzeenetakoa omen da eta urdailik patxadatsuena txindurritzeko besteko garaiera duena. Hala ere, nago, jauzi egin artekoa baino ez dela. Hortik aurrera, ezer gutxi
Behin erabakia hartuz gero, behin salto eginez gero, minutu eskas bat besterik ez da guztia. Ezertarako astirik ere ez. Konturatu orduko behean, soropilean, oinezkoen munduan. Beldurtzeko, ikaratzeko edo zirrara sumatzeko baino zatia laburrago eta lehenago.
Eta ziztu bizian barrenera heldu bezain laster, ezinbesteko galdera: hau al zen guztia?
Gero arte. Goraintziak etxekoei
Tira... dirudien baino gutxiago da