Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Soraluzeko estropadak

2016/09/02

Kontxako ikurrinaren bezperetan eta aurtengo traineru-lehia, Urdaibaik ala Hondarribiak, nork irabaziko ote duen zain, puri-purian dago arraun-zaletasuna egunotan. Segurutik arrauna itsasaldeko jokoa da gehienbat, baina inor gutxik jakin arren, garai batean estropadak eratu ohi ziren hainbat erreka-zulo meharretan, Soraluzeko zubipean, esaterako.

Soraluzeko estropadak - Gehiago irakurri

Chuan Cazcarraren herri galdua

2016/08/30

Chuan Cazcarra, Sobrarbeko (Huesca) azken gaitajotzailea, 1963an hil zen. Hiru hamarkada geroago, hainbat lagun elkartu ziren Boltañan, galtzear zeuden Aragoiko antzinako musika-tresnak (gaita, gitarra, lautea, bandurria, soinua, chufloa, salteiroa...) eta herri-kanta zaharrak berreskuratzeko. Ez zioten euren buruari izenik jarri baina bai, ordea, herritarrek bizkor asko, poesia handirik gabe, bataiatu: “La ronda de Boltaña”. Geroztik seirehun inguru musika-saio eskaini dituzte eta bost disko argitara eman.

Chuan Cazcarraren herri galdua - Gehiago irakurri

Burutapenak Heriotza

2016/08/29

Heriotza Harritu nau, errealitate unibertsalenetarikoa, eta hur, izanik, heriotzak ez didala burutapen gehiagorik sortarazi.

Burutapenak Heriotza - Gehiago irakurri

Zenbat buru hainbat bide

2016/08/27

“Caminos de Santiago por Gipuzkoa” txostena (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Boletín LXXI – 2015: 1-2) argitara eman du Enrique Samaniego eruditoak. “Bideak” dio egileak, eta ez frantsesa eta itsasbazterrekoa bi direlako, Santiago-bideak betidanik ugari izan direlako baino. Zenbat buru hainbat bide.

Zenbat buru hainbat bide - Gehiago irakurri

Burutapenak GogoetakIV

2016/08/26

Gogoetak IV “Gogoetak” saileko burutapenen azken emanaldia da hau, Edertasunari buruzkoak lehenak, Hegazkin hegaldi batean egindako batzuk ere hemen sartu ditut, eta, azkenik, non sartu jakin ez, eta hemen jarri ditudanak Zertzeladak izenburupean.

Burutapenak GogoetakIV - Gehiago irakurri

Pirinioetako mendizaleak flyschik flysch

2016/08/24

Pirinioetako ibilaldietan zehar bildu izaten garenon arteko hamahiru arabar, bizkaitar, gipuzkoar eta nafar mendizale elkarrekin atera ginen aurrekoan, Zumaiako San Telmotik Debako hondartzaraino, beti guztion ahotan dagoen zorioneko flyscha bertatik bertara ezagutzeko. Segurutik ez da Pirinioetako gailurretan leku zoragarririk falta baina, horratiok, Algorri, Sakoneta, Mendata, Aitzuri eta Itsaspe inguruak hormetako argazkietan zintzilik jartzea baino zertxobait gehiago merezi du.

Pirinioetako mendizaleak flyschik flysch - Gehiago irakurri