Liburuak
Liburuak 3-V
Negu batez Mallorcan. George Sand
Neguko zirkoa. Harkaitz Cano
No (Poema akrilikoak). Poema-liburua. Patxi Salaberri
Non dago Basque´s harbour. Poema-liburua. Koldo Izagirre
Norbait dabil sute-eskaileran. Harkaitz Cano. Poema-liburua
Ohe bat ozeanoaren erdian. Mikel Hernandez Abaitua
Onan. Aitor Arana
Ostiralak. Jon Arrertxe
Piano gainean gosaltzen. Harkaitz Cano
Postalerako luzezko. Edu Romero
Poza eta gero. Jose Luis Otamerndi. Poema-liburua
Pulp. Charles Bukowski
Puskak biziz Juanjo Olasagarre. Poema-liburua
Putzu. Txillardegi
Rewbel Mayo Colorado. Pady Rekalde
Rubaiyatak. Omar Khayyan
Rue Morgueko hilketak. Edgar Allan Poe
Negu batez Mallorcan. George Sand.
Iritzi gordinak ditu mallorkarren aurka, gogorregiak hain denbora mugatuan bertan egonik zentzuz eta sakonak izateko. Hitz-jario arinekoa ote George anderea bera?. Buruarina ere iruditu zait zenbait pasartetan.
Ez da inola ere objektiboa eta inpartziala.
Dogmatikoegia, egia beti berea da.
Nortasun eta erabaki handiko emakumea izanen zen.
Mallorkarrekin jauntxo, handiki, harroputz eta lotsagabea agertzen du bere burua.
Goitik begiratzen die mallorkarrei, gaitzesten ditu, tximino inteligente zamarrak besterik ez dira beretzat, ez dira gizakiak, ez gizaki normalak behintzat.
Mesprezua ez ezik gorrotoa ere badie mallorkarrei.
Eritzi pila botatzen ditu, aberatsa da gogoeta eta iritzietan, ados egon edo ez beste arazo bat da, baina gutxienez eztabaida plazaratzen du, kontakizunaren inguruan.
Gogoeta pila, bidaiatzeari buruz, zein beste hainbat gairi buruz.
Aberatsa eta erakargarria, gauza interesgarriak kontatzen ditu.
Baita eztabaidagarria ere.
Mallorkako bidaiako gorabeheren aitzakiaz eginiko digresioak dira oso interesgarriak.
Inkisizioa, artea, iraultza, desamortizazioa, monjeak, erlijioa, erromatarrak, ... gai pila.
Monjeen iritzi ezkor zatarra du, subjektibotasunak eta aurreiritziek badute hortaz eraginik.
Oso kritikoa da gizarteaz eta zibilizazioaz, sistemaren aurka ageri da.
Frantses ikuspuntutik ematen du bere iritzia, frantses edo europar eredua da bere irizpideen oinarri nagusia, nahiz kritikatu ere frantseskeria zenbait.
Frantses harroa iruditu zait, bera da munduko zilborra, bera eta bere Frantzia.
Hain harroa izanik zergatik ez da baliatu bere izen propioz aurrera egiteko, zergatik ez zen bere emakumetasun eta nortasunaz fidatu, zergatik gizonezko izen asmatuaren anonimatuan ezkutatzen zen idazteko. Bera bilakatu zen arbuiatu, mesprezatu mallorkarra, mallorkarra izan zen idazle bezala liburu honetan.
Idazlearen hainbat iritzi ezkor maillorkarrei buruz ez ote dator hizkuntza arazoetatik, harreman zailtasunetatik?.
Ez da besteen azalean sartzen, kanpoan gelditzen da, kanpotik eta hotzean begiratzen ditu gauzak, gertaerak eta pertsonak.
Ez da besteen mailara jetziko, printzipioz, besteek igo behar dute bere mailara.
Jatorrizko testua beragatik, agian itzulpenagatik, ez da abian eta erraz irakurtzekoa, idazkeragatik, ez ideia edo burutapenengatik.
Zaila egin zait hainbat pasarte ulertzea, pasarte ulertezinak ere izan ditut.
Hiztegi nahiko aberatsa.
Zehatza eta argia da deskribapenetan, harridura edo gaitzespena erakutsiz beti.
Itsasertza aurkitzen duten pasartea, erabat bizia, poetikoa da, bereganatu egiten zaitu, deskripzio poetiko - dramatikoa bilakatzen da.
Poetiko erakargarria da ere olibondoen deskribapena, kontatzen duenaren bezain fantastikoa da kontaera.
Azken lerroak ez datoz bat liburuko kontakizunarekin, ez baitzen gai izan mallorkarrekin bizitzeko, kulpa, errua, mallorkarrei botatzen badie ere.
Neguko zirkua. Harkaitz Cano
Gogoeta etengabekoen iturri.
Narrazio ezberdinak, ezohikoak, zigilu berria daramatenak, bakoitza bera.
Narrazio eta istorio ezberdinak, ezohikoak, ezberdinki eta ez ohizko eran kontatuak.
Istorio bakoitzak kontaera ezberdina du.
Eskularruarena, burutapen kilikagarriak.
Tanatorioa: hildako judutarrak.
Ahalmena ala azterketa-bilatze lana?, gai aukeratu bati buruz tarteka hainbat gogoeta, iritzi eta ideia bitxi ematen ditu.
Poeta bat da narrazioetan.
Zirrara sortarazten du istorioen irakurketak, poesia bezala da, mailagoren batetan paseatuz, emozioz bilduta..
Harrigarria gutxien uste duzunean botatzen duen ideia edo esaldi distiratsua.
Ez du bitxikeriarik itxuraz, baina bitxia da bere idazkera.
Abila da maitagarria bihurtuz kontakizun berez laburra dotore luzatu eta kiribiltzen, interesgunea areagotuz.
Nolako zehaztasunez osatzen duen kontakizuna.
Hitz berriak osatzen ditu.
Niretzat berriak diren hitzak asmatzen ditu: “bazterauzo”.
Aditz sintetikoak tarteka: zerizula, zeridan, …
Ez ditu esaldi edo gogoeta zuzen borobilak botatzen, baina esaldi borobil eta sakonenak adina indar dituzten egoera eta portaerak marrazten ditu.
Ze ahalmen duen gauzak argi esateko, zuzenean, inguruka ibili gabe, esaldi trebeak moldatuz.
Zirraragarriak kontakizun bakoitzeko kontakizun osagarriak.
Ze erraz itxuran esaten dituen guri idazteko hain zailak zaizkigun gauzak.
Dantza ekartzen du bai lerroetara, lerro bakoitzean.
Ekarpen aberatsa dakar euskal literatura edo idazteko moldeari.
Esaldi herrikoiak esanahia azaltzeko, “bakailaoa beratzen jarri” tortura adierazteko.
Astiro irakurri behar da, ulerterraza arren, idazkeraz gozatzeko.
Adjektibo zehatz eta adierazgarriak jartzeko ahalmena.
Ez du hitz ezezagun edo aukeratu berezirik erabiltzen, baina oso zehatza da.
Ikusi egiten duzu deskribatzen duen kontakizuna.
Nolako zehaztasunez osatzen duen kontakizuna.
No (Poema akrilikoak). Patxi Salaberri. Poema-liburua.
Pentsa arazten duten poemak gaiarengatik eta kontaketa errazagatik.
Erraz irakurtzen da, gustura ere.
Herritarron zenbait arazo, biziki, ezin hobeto azalduta.
Konektatu egiten dut poemokin, "paskalekin sukaldean" lekuko.
Bizitzaren atalak errealitatetik goragoko maila batetatik begiratuta.
Mikatza da amodioari buruzkoa, zimeldutako amodioez ari da, baina lehen amodioa beti zimeltzen da, kolorgetu, jaio den, bizi den, gauza oro bezala; aldiz, amodio zimeldua beste zerbait ederra eta erakargarria bihur daiteke, eta bihurtzen da. Amodioa bera agian, beste aurpegi eta kolore batez. Udazkena ederra den bezala.
Gai ekologikoak poesiak eman ohi duen doinu berezi ezberdinarekin, prosa balitza bezala, baina dotorexeago.
Ez da irudi, hitz-esaldi korapilatsu, bitxikerietan nahastu eta galtzen.
Ez dut konektatu azken hainbat poemekin, dioena ere ez dut ia ulertzen, ez soilik esan nahi duena, korapilatuegia, oso freskotasunik gabeko lerroak, pentsatuegiak, ...
NATURA BIZIA: zenbat eraso gure gorputzari.
AKRILIKO BUKATU GABEA: ai poesiak bilduko balu gure bizitza, ai poeta bagina, eramangarriagoa litzake gure egunerokoa.
MONOKROMOA: ez diot antzik ematen, emakumeen aurkako bortizkeria, hilerokoa, ...zer den gorri hori.
ITSAS PINTURA: politikoak versus herria, oinezkoon basatzako eguneroko drama.
BIOTOPO UMELA: gizakia bizitzaren zergatiez galdezka; agian ezkorra da, baina agian galderak egitean datza errua, ez galderen formulazioan.
AIRAIDA: bizitzako kontraesanak, bizitza bera baita kontraesana.
FANTASMA KATEATUA: isilik, zergatik ez.
TAXONOMIAK: ideia interesgarri ugari, baina ez diot ideia orokorra harrapatzen, agian ez du.
HARKAITZETAN: hegaztiak gizakiaren sinbolo, ikuspegi erreal baina ezkorrez
ESKORTZOA: ideia balekoa, baina ez du indarrik.
HARRIEN BAITAKOA: nahastua, ulertezina, irudi ulertezinak, ...
Non dago Basque´s harbour. Koldo izagirre. Poema-liburua
Marinel, arrantzale eta nabiganteen mundua, horren inguruko sentipen eta istorioak.
Euskal Herriko historiaren zati bat ere.
Oroitzapenen mundua, zoragarriro ekarria.
Berena dute poemok bizia, taupadok hartzean datza irakurlearen inspirazioa.
Gunterren atala, nahasiena, gutxien esan didana.
Maitasunaren inguruko atala egin zait ulerzailena, nahasia edo bizitasun gutxienekoa, distira punttua falta zaie, egitura ere korapilatsuagoa da, agian ez ditut ulertu.
Idazle baten korapilo askazailak, poemagintzaren arazoak, eta poetarenak.
Euskal Herriaren erreferentzia gordina, irudi eta hitz ederrez arren.
Hainbat norabidera darama irudimena eta hausnarketa, maitasuna, urpekontzia, itsasoa, ...
HARK, hitz jokoaz gain, sakona eta ederra.
Bukatu gabeko esaldiak dirudite, olatuak bezala datoz irudiak, itsasoaren zati, marea osatuz, ... poema bakoitzean.
Idazkera bera da ametsaren irudi, oroitzapenen antzeko.
Ez puntu ez koma, ez aditzik ere sarri, esaldiak bukatu gabe utziz bezala sarri, lerro haserako hizki handia da ezberdintasun bakarra, baina sekulako eragina sortarazten du irakurlearengan esaldirik borobilenak idatziko balitu lez, marka guztiekin, emozio guztiekin.
Bizitzaren puskak bizitzaren erritmoan, norberak bilatu behar dio lotura, norberak eman bizia, mekanoa bizidun bihurtu dadin.
Norbait dabil sute-eskaleran. Harkaitz Kano. Poema-liburua
Ez dut gogoko hasera, ez dut konektatzen.
Ukitu berezi hori falta zaio, ez nau inora eramaten.
Erritmoa falta zaio, barne erritmoa batez ere.
Edo neuk ez diot erritmorik hartzen, esanahirik ere ez.
Poemok berrirakurri behar ditut, hirugarrenez eta laugarrenez ere.
Eta horrela behartzen nauen poema ez da poesia niretzat.
Gustatu zaidalako berrirakurtzen dudana dut gustuko.
Kili-kolo dago, ez du segurtasunik.
Ez dut esan nahi duena ulertzen, ezkutuegi dago niretzat poemaren anima.
Korapilatsua gertatzen zait, galdu egiten naiz poema barruan, mila bidezidor ezberdin irekiko balitzaizkit bezala nire aurrean.
Bortxatuegia, hotzegia, behartuegia, ez da barrutik datorkion zerbait.
Kolpeka bezala doa, agian errealitatea horrelakoa delako.
Zizel-kolpeka bezala doa poema bakoitza, pentsatuegia, bortxatua.
Zaila zait bere poemagintza.
Baina gauza politak, interesgarriak, bizitzaren zatiak, azaleratzen ditu.
Esaten ditu gauza interesgarriak, egokiak, ederrak, nola ez
“Kimioterapia”, argazki latza.
“Topa”, errepaso polita gizarteari.
“Teilatuetan”, 41orr, gustukoena egin zait.
Bigarren zatiko poemek lotzen dute bizitzarekin.
Ezkorra.
Gauza asko eta interesgarriak esaten ditu, pentsarazteko erosoak.
Badi irudimena.
Baita iritzi, esamolde eta hitz-joko politak ere.
Nola korapilatzen den sarri, zein egoki, iritzi eta hitzekin.
“Bakarti inpultsiboa”, esaldi bikainak ditu sarri.
Zenbait gogoeta bikain, zuzen, aberats,... jator esanda gainera.
“Gizon bat korrika”, 75orr: bikaina.
“Zentrifugatua”: egoera xume baten haritik tiratzeko irudimena
Irudi pila.
Esaldi indartsuak.
Sarri ez dakit zer dioen, zer esan nahi duen, baina igartzen duzu zerbait esan nahi duela.
Ez da beti erraza esanahia usaintzea irudi artean.
Ohe bat ozeanoaren erdian. Mikel Hernandez Abaitua
Betiko arrunkeriak ETA eta indarkeriaren aurka, ezer eragingarririk ez du, “Galdu egin duzue” da argumentu ia bakarra, eta hiltzearen gordintasuna.
Panfleto bat dira lehen kapituluak eta geroko zenbait pasarte, agerikoegia, intelektual itxurako baten burutapenez rebozatuta
Ausarta da egilea, gai honetaz hain arrunta agertzeko.
Ttanttaka, maltzur, botatzen ditu indarkeriaren kontrako iritziak, harira etorri edo ez, ez du okasiorik galtzen.
Aurrera doan heinean gai berriak sartzen ditu, indarkeriarekin ahazten ez bada ere.
Errealismoa, fantasia, literatura, betikortasuna, arrakasta, autopista frantsesak, bikotearen arazoak eta haustura, Euskal Herria, bizitza, ... interesatuentzat gai interesgarriak.
Gogorapenak, aipamenak, ... iritzi piloa botatzen du, interesgarriak batzuk, oldean bezala.
Bidaia bat da kontakizunaren ardatza, baina barne bidaia bat da batez ere
Bidaiak berak ez du interesik, bidaiako datuak ezertara ez datoz, gehigarri hutsak eta hutsalak, nire ustez ez da narratiboa, ez du ezer kontatzen, bidaia ez dela ia ezer, gogoeta xumeak elkarri josiak.
Datu pila gerra eta gerra osteko Gasteizi buruz.
Azaletik ukitzen du dena, baina badira eztabaidarako hari muturrak.
Lagunik ia ez du kontalariak, tipo arraroa da, hezurdura gutxieneko bat, motza.
Barkamena ez da protagonistaren dohainetako bat, indarkeria ere erabiltzen du mendekurako.
Egitura erraza eman dio, gogoeta batzuk egiteko.
Esaldi izugarri luzeak egiten ditu, orri osokoak inola ere ez korapilatsuak, ez dira menpeko perpausak, gertaera, sentipen eta iritziak bata bestearen jarraian, lotura dute izan, gramatika lotura ez bada ere, irakurleak jartzen du lotura.
Kontakizunarekin lotutako estiloa, kontakizuna burutapen eta sentipenekin nahasten ditu, batera doaz.
Idazkera xumea, erraza bete korapiltasunean, ez da esaldi dotoreetan galtzen.
Tarteka aspergarria bihurtzen da estiloa, monotonoa, hurrengo.
“Gogoetez betetako narratiba duk gero eta gehiago gustatzen zaidana” dio. Niri ere, liburu honetakoak topikoak dira baina.
Ondo-bizi batek idatzitako nobela dirudi.
Bizipozik gabeko liburua, bizitzaz erreta dagoen batez hitz-jarioa
Erreta dago mutil hau, bizitzaz erreta, axolarik ez badu ezerk, zertarako bizi.
Pena ematen du tipoak.
Onan. Aitor Arana
Homosexualen hainbat arazo ikusi ahal da.
Homosexualitatearen zenbait plazer posibleen argitaratzea onuragarria da.
Sexu aldetik izan daitezken bizipen ezberdinen berri ematea oso positiboa da.
Badu meritua sexu arazooi euskaraz ere eragitea.
Porno idaztea lortzen du, agian hori da helburua ere, bilduma honetakoa.
Erotikoa ez da, pornoa bai.
Homosexualen sexu jolas eta teknika ezberdinak erakusten ditu.
Trauskilegia iruditzen zait gaiok azaltzeko era.
Sexu kontuok argitaratu nahi ditu eta zuzenean botatzen ditu, plasta, asmatutako istorioaren inguruan, istorioan gehiegi korapilatu gabe.
Ehiza eta peskarien afankeria zantzua bera dute sexu kontakizunok.
Homosexualez at, zaila da joko sexual hori ulertzea.
Sexua besterik ez dela dirudi munduan.
Hain sexura mugatuta, irreal eta sinestezin bihurtzen du istorioa.
Ondorioz sexu mundu hori bera ere.
Ez da sinesgarria sexu kontu hori, ez behintzat hain erraza eta horrelakoa denik onartzekoa.
Sexu mundua, beste era bateko mundua da, orokorrean.
Zerbait bitxi, berezi eta ezohizkoa denaren sentipena ateratzen da.
Baita homosexualena ere, halako praktikak egin egiten badira ere.
Badirudi homosexualek ez dutela arazorik.
Homosexualentzat dena dela gozamen, plazer erraza.
Idealizatuegia, sinesgaitza.
Ez dut uste inor irabaziko duenik nobelen homosexualenganako.
Nobelak ez du girorik sortzen, erabat hotz gelditzen da, biluzik, ez du ingururik gertatzen.
Euskara aldetik ez du ekarpen aberatsik.
Baina baditu esaldi peto jatorrak.
Sexu munduko hiztegia ez da zabalegia, baina bada zerbait.
Nolanahi oso positiboa deritzot gaiok plazaratzea, eta horrela, gordin, egitea.
Ostiralak. Jon Arretxe
Istorio bakunak, kontakizun soilak.
Kontakizunak edo istorioak berez duen filosofia besterik ez du.
Ez du sartzen burutapen edo iritzirik istoriotik at..
Ez dago filosofia txikirik, bai biziera filosofiak.
Bizitzako hainbat jokabide, ezberdin eta bitxiak.
Istorio atseginak: kontatzen diguna ere bizitza baita, sarri ezezaguna zaiguna.
Jon Arretze hau ausart bat da.
Egin ote zuten « Tubabu » eta «Tuparen seme-alabak» kontakizunetako bidaiarik?.
Ez ote informazioa jaso eta irudimenez ehundutako istorioak?.
Nire ustez ez du ekarpen handirik ez gai aldetik ez literatura aldetik.
Piano gainean gosaltzen. Harkaitz Cano
Irudimen eta sentiberatasun pixka bat besterik ez da behar liburu bat idazteko.
Egilearen New York-eko bizipen batzuk besterik ez dira.
New York-eko atzerritarren giroa ezagutzeko balio du.
Interesgune bihurtzen ditu eguneroko gertakizun eta esperientziak.
Txukun idazten du.
Euskara atsegin eta finean.
Baina ez du bitxikeriarik idazkeran.
Indar berezia ematen die eguneroko gertakizun arruntei.
Erraza bihurtzen du idazkera.
Irakurterraza.
Postalerako luzezko. Edu Romero
Lehen pertsonan idazten ditu zenbait gertakizun.
Taldean ez balebil bezala, taldeak ez du parte-hartzerik
Nahasi zamarra du idazkera.
Esaldi politak egiten ditu.
Ez da batere preziosista.
Asko mugatzen da bidaiako koadrilara, lagunen kritikara gehienetan.
Ez da ikusitakoaz luzatzen.
Taldekide oro erdeinatzen du, izanen bakarren bat dezentea!.
Baditu kritika eta burutapen interesgarriak ikusitakoaren inguruan.
Ez nau liluratu, ez dut oso atsegin izan.
Poza eta gero. Jose Luis Otamendi.. Poema-liburua
Bizitzako gaiak, sarri ez bada ere erraza zertaz ari den jakitea.
Galdera pila bizitzari buruz.
Poema tristeak. Ez al da poema alairik Euskal Herrian, bizitzak ez al du ezer pozgarririk?.
Sarri ez dakit nondik dabilen ere, are gutxiago zer esan nahi duen.
Irudien eta hitzen joko soila iruditzen zait, nahiz ez hutsa, herriko taupadak izan nahi dute baina hotz eta urrun geratzen zaizkit.
Egitura ezohikoa, esaldi trabatuak dirudite, bukatu gabeak, aditzik gabekoak.
Baina xarma dute, erakarri egiten dute.
Barneko tolesgunetan bihurritzen zaizkizu, bere trakets itxuran ere.
Iradokitzaileak dira, asko intsinuatzen dute.
Irudimentsua, zeuri ere irudimena eskatzen dizu dioena asmatzeko.
Indio-euskara dirudi, aditzik gabe, edo aditz laguntzailerik gabe.
Zartadaka bezala idazten du, aizkorakadaka bezala, errealitatea ebaki nahiz edo, ...
Aizkorakadaka ateratako ezpalak, norberak enborra asma dezan.
Mahai inguruan jarri eta hotzean eginak dirudite, sentitu gabe, gai bat hartu eta irudiak bilatzen hasi, ...
Neurrika, moldatu beharrak, ... jaten dio bihotza poemari.
Pausaldirik ez du.
Irudiak darabiltza eten gabe, baina gehienetan ez dakit zertaz ari den.
Irudi soilak dira poema asko,iradoki eritu egiten dute, baina hor airean gelditzen dira.
Ez dut baina gustuko, ez naiz eroso sentitzen, ez gaiagatik, idazkeragatik baizik, formagatik.
Gauza sinpleak esateko esamoldea korapilatzea, hori ez da poesia; dena irudiz esan beharrak ez du zirrararik sortarazten, irakurlea nekatu besterik ez du egiten.
Poesiak beste maila batera eraman behar du irakurlea, nahiz hitz lauez hitz egin.
Pulp. Charles Bukowski
Bitxia: pertsonaiak, idazkera, dioena, ...
Amerika ezezagun bat.
Beste mundu, gizarte, ezberdin batetan bizi behar du horrela idazten duen berak ere.
Ez dakit adarjotzen dabilen, detektibearen parodia egin nahi duen, ...
Zenbat iritzi botatzen dituen kontakizunean tartekatuz.
Zenbat gogoeta bitxi, baina erreal eta zentzuzko.
Ideien ereintza bat da bere kontakizun guztia.
Bere iritziak zabaltzen doa, bere estilo garratz eta itxuraz arduragabean.
Kritika zorrotzak, horzkadak, botatzen dizkio zenbat iritzi, zenbait gogoeta, zenbat filosofia, ... bizitzari buruz
Mota askotako hausnarketak eta gaiak tartekatzen ditu, pila, baina luze edo astun edo aspergarri egin gabe kontakizuna.
Gizarteko hainbeste gauzari, portaerari, ikusmoldeari, ...
Ia inor sartzen ez den tolesgunetan sartzen da, gehienak ausartzen ez diren barne zirrikituetan.
Moral, etika berezia erakusten du.
Beste mundu ezezagun eta ezberdina dakar lerrootara.
Gizarteak debekatuak dituen gordinkeria, esaldi eta gaiak.
Esaldi “berdeak”, ziztada gordinak, burutapen lizunak, tartekatuz doa kontakizunean.
Teoria eta hausnarketa bitxiak esaldi eta konparaketa bitxiekin.
Tipoak, pertsonaiak, egoera bitxiak dira denak eta bakoitza.
Esaldiak ere normaletik haratagokoak dira, bereziak, guretzat argot erabat ezezaguna.
Elkarrizketak beste gizarte, mundu, batekoak dira.
Euskara arraroa egiten zait, hainbat esaldi arraroak zaizkit.
Ez dakit esaldion nondik norakoak, jatorrikoaren araberakoak ala itzultzailearen eraginez, itzultzaileak idazkera jatorrizkoarenak gorde behar izan dituen
Lexikoko zenbait hitz ez zaizkit egokienak iruditzen, beste zen.bait aukeratuko nuke nik, baina agian jatorrizko nortasunak behartzen du hitzok aukeratzera
Puskak biziz. Juanjo Olasagarre. Poema-liburua
Baditu gai politak.
Gogoeta ugari, hausnarketarako aukera anitz.
Onanismoa, homosexual izaera, maitasunaren porrota, ... gogoko dituen gaiak dira.
Gaien alderdi tristeak dakartza.
Hausnarketarako bidea jartzen du. Tristura nekea, etsipena, dario denari
Zuzen dabil baina ezkorregi, bizitzak baditu oraindik bizitzeko puskak, puskak bizitzen hasten muga hor nonbait badabilkigu ere.
Bizitzari zer eskatzen zaion, ze bizitza puskak nahi ditugun, puzzlearen zatiak ze puzzle motatan osatu nahi ditugun, ... Maitasuna, sexua, gaupasak, bizitasuna, ...horretara mugatzen ditu pusken nolakoa, baina bada oraindik bizi daiteken puskari, puzzleak badu bestelako zatirik, ... edo bizitzak badu beste puzzle ezberdinik.
Non jarri zientzialari, politiko, ikerlari, idazle, irakasle, artista eta hainbat gizakien bizi puskak. Mugatuegiak dira Juanjoren liburuan bizi dituen bizi puskak. Horregatik hasten da berrogei puskok bizitzen.
Badakit eskubide osoa duela bizi puskak mugatzeko. Beste batzuek kontatzen dizkigutela bizi puska ezberdinak.
Zer esanik gabe gelditzen naiz poemon estruktura, egitura, hausnartzean. Erritmoa, neurria, irudiak, .. Prosa antza du, goragoko maila edo jite ezberdin bat hartzen duen prosa, estilo zuzenean emandako hausnarketa, irudietan eta zirrikituetan, tolesgunetan galdu gabe. Gustukoa dut.
Erritmoa dute poemok
Estilo zuzena, zapla botatzen ditu arazoak eta iritziak. Baina txukun.
Ez da hiztegi berezietan galtzen, ezta irudi bila ere gehienetan
Estilo xumea du, ia prosa da bere poesia, baina kadentzia eta erritmoz idazten du, maila berri bat ematen dio, giroa sortzen du.
1.ª - Etsipena dario, ez du bizipozik, tristea da. Agian bizitza ere hala da.
2.ª - Definiziorik gabekoa, aurrekoaren antzekoa giroz. Zaila irakurtzeko. Diona bera ere nahasia delako. Ezer guti begiratzen du aurrera. Agian errealitatea hala da, baina erabakikortasuna dut nik gustuko eta hemen ez da ageri.
3.ª - Tristea izaten darrai. Erritmoa du, poeman sartarazi egiten dizu, barneratu egiten zaitu. Giroa du. Zu zeu jartzen zaitu poemaren barnean, zuk zeuk osatu behar duzu erantzunak airean bukatu gabe utzi duena.
4.ª - Gogorra. Baina ez al dio sexuak esperientzia onik eman?. Tristea haiz Juanjo. Erritmoa du, kontakizuna giroz barneratzen du poemak.
7.ª - Istorio kuttuna. Erritmo egokia.
8 - 10.ª - Ze pesimista Juanjo!, bizitzaren alde ezkorrak begiratzen ditu.
11.ª - Gazteek inbidia ematen didate, beraien akats guztiekin ere udaberria dira.
12.ª - Oso gogorra, bizitza bera hala da eta. Hitz-joko politak. Euskal egoerari erreferentzia etengabeak: “Nik adiskidetarako nahiago ditut biziak”. Defentsa gisa diola dirudi.
14.ª - Oso ederra, baina ez al da beste poema-liburuko berdina, edo oso antzerakoa?.
15.ª - Gai gogorra: “egia bakar bat ere gabe bizi daiteke”, izugarria da. Erritmoa du, giroa sartzen du.
16.ª - “Gutxi-grabeherakoarekin bizitzan”. Hala doa gizartea!..
20.ª - Borobila da lehen zatia. Ez du errematatu. Ideia bera argi ez dagoelako ala Juanjo bera argitzen ez delako?.
22.ª - Patuak ere zikintzen du.
26.ª - Hautsi egiten zaio bai gaia, bai erritmoa bai giroa. Tarteka gertatzen da poemotan.
27-30.ª - Ez ditut gogoko. Bizitzak baditu puzka gozoagoak ere. Juanjoren bizi honek ez du inondik ere merezi. Eskerrak zoriontasun puskak ere badituen bizitzak.
31.ª - Heriotza ez da ezer holako. Hiltzen ez gareneko autuak dira horiek.
38.ª - Plantxarena. Sikiera poema bat positiboa, alaia.
39-40.ª - Etxe tresnena ere: erratza, hautsontzia.
41.ª - Bueltatu da giro hitsera.
44.ª - Deskribapenak, ... gustukoak ditut nahiz eta nahiko hits eta zurrunak izan.
45.ª - Heriotzari poema. Ederra da, baina erabat hankamotz gelditzen da: 1. Oso negatiboa da, bizitzak bere zikloa bukatzea, natura bere ..., kondena eta gaitz bezala jartzen du, eliza katolikoaren tesia da. 2. Ez da inola ere inon ageri gizartearekiko harremana, lana, gizartea hobetzeko lilura, ..., gizona bere bakardadean dago, ez dago gizona gizartean; oso ikusmira kamutsa iruditzen zait, tristea, hertsia gizarteari buruz; erabat indibidualista, berekoia, ...
46-47.ª - Ironia puntua.
50.ª - Pesimismoa dario, ez du bizipozik.
51.ª - Gogoetarako bide zuzena, baita eztabaidarako ere. Borobila atera zaio. Baina ez du esperantzarik, zapaltzaileena da etorkizuna nonbait.
52.ª - Gaurko bizipenetatik neurtzen du aurreko gizaldietako bizitza, eta hori faltsua da. Bost mende geroago gizakiak berdina esango du gaurkoongatik.
53.ª - Tetrikoa da. Labanarena.
57.ª - Oso kontzeptuala, korapilatsua.
58.ª - Kontzeptuala. Egokia eztabaidarako. Nerbioa, indarra, gatza du.
60.ª - Eternitatea gaia berriz ere, iraunkortasuna: bizitzako puskak.
61.ª - Buelta asko ematen dizkie ideiei, itzuli-mitzulika dabil ideia beraren inguruan. Sarri irudi pila jartzen ditu ideia bera bilduz, esanahia sakonduz, zurrunbiloan barrenduz bezala
63.ª - Liburuaren klabea edo esanahiaren giltza
64.ª - Filosofiaren historia filosofoen zerrendaren bidez, bizitzari buruzko gogoeta. Nahasia eta iluna egin zait, agian ahsatueak ditudalako filosofiok eta filosofook, azpaldikoak zaizkidalako.
65.ª - Azken muturreraino eramana dago, baina zerbait halako da.
66.ª - Bakardadea. Berez ez da txarra, Jakin egin behar da bakarrik bizi izaten. Gizarte honek kalean, tabernan edo lagunekin soilik egoten erakutsi digu, ez digu erakutsi bakarrik egoten
67.ª - Izugarri gogorra, baina hala da
Fintasun puntua falta zaio. Latza da, ez du goxotasunik. Juanjo ordea fina eta goxoa da. Agian zurrunbiloak eragiten dio barrendik.
68.ª - Azkena. Ederra da, landua, borobildua konposaketan eta erritmoan, hitz jokoak, hitz errepikatuak, kadentzia, bertsoa berez bezala doakio gaiez eta egituraz, zati bakoitzak segida eskatuz, zati bakoitza aurrekoaren ondoren halabeharrez bezala. Ideia eta joskeraren eraginez. Baina tremendista da, patuaren mende, ez du bizipozik, ez du idealismorik, ez du ezertaz sinesten, ... baina bizitza nolabaiteko utopia, sinesmen, fede, bizigogo, bizipoz, aurrerabegiradarik gabe ez da ezer. Epikureismo hutsa da, panta rei, baina ibaia hor dago, ibaiko harriak kutsatuago, garbiago, borobilago, zorrotzago, ... ago, aldatuta, uzten ditugu. Uneko unean bizitzea, uneko aukerak erabiltzea soilik ez da bizitza. Oso motz, itsu, lainobeltz, etorkizunik gabeko zeruertza erakusten digu, geroari buruzko zirrikiturik ez duen bizitzak ez du zorionik. Zirrikitua bilatzen du edonistenak ere. Bizitza orok du zirrikituren bat, egiazkoa edo amestua.
Baina neuk ere sarri esan eta pentsatu ohi dut, nire azken txanpa honetan, une-uneko bizi puskak bizi behar direla, gutxien ustean banoalako, gizarte eta Euskal Herri honi buruz oso ezkor nagoelako. Nire gaztetako ametsek ustel atera direlako, nire lanak antzuak izan diren bizipenaren harrak atximurkatzen nauelako sarri barrendik.
Oso tristea eta gogorra da liburua, irtenbiderik gabekoa. Biluzik uzten zaitu.
Bizitza bera ere agian horrelakoa da.
Putzu. Txillardegi
Karlistadako gorabeherak eta istorioak.
Hain ezagunak ez zaizkigun hainbat zehaztasun datoz.
Harrapatu egin nau karlisten gaiak, interesgarria gertatu zait.
Zerk bultzatu zituen gazte haiek borrokara. Ez daki.
Euskal Herri osoak sinetsi zuen karlismoan.
Gerra osteko zatia ez zait interesgarria gertatu, Putzuren maitasun istorio tristeok.
Ipar Euskadiko herri asko deskribatzen du, baita beste herri zenbait ere batez ere Nafarroa.
Euskal Herria osotasunean ezagutarazi asmoz edo.
Hainbat esaldi herrikoi esaldi bezala dakartza, kurtsibaz, zergatik solasaldi osoa ez?. Ez diot zergatiari antzik ematen.
Hiztegi ezberdina darabil.
Euskara erraza darabil, ez ohi izan duen konplikatu zamarra.
Ulerterraz idatzita.
Zaila da gerrako gertakizunak garai gunean kokatzea, zer noiz, ze tartez gertatua den..
Gertakizunak geografikoki kokatzea ere ez da beti erraza.
Revel Mayo Colorado. Pady Rekalde
Edatea da istorioaren lotura, denek edaten dute, beti daude edaten.
Ez du burutapen eta filosofia txikirik, tarteka bai pertsonaien ahoan, bizitza azaltzen du ia soilik eta hori da hausnarketarako hari muturra, baita pertsonaien filosofia txikiak ere.
Tarteka botatzen ditu hainbat iritzi motz batzuk.
Hainbeste edan eta ez dira mozkortzeen, taxuz hitz egiten dute behintzat eta etxera heltzen dira, normal portatzen dira.
Ezer gutxi esaten dit Irlandako pasarteak, tarteka badaude ere une erakargarriak, zirraragarriak ere, ezagutzen ez ditugun historiak. Agian horrek soilik merezi zuen liburua, Irlandako euskal gudarien pasadizoak.
Poeta da bere gordintasunean ere.
Zirrara eragiten du.
Idazkera fina du.
Idazkera itxuraz traketsa du tarteka, kalekoa, aldi berean zuzena eta zehatza.
Jauzika doa, bi istorio daude, bi istorio paralelo, ia erabat independenteak, azken bi orritan lotura ematen badio ere. Literarioki ez dut gustuko, nahiago ditut bi istorioak kiribiltzen doan narrazioa, baina hori nire arazoa da.
Istorio bat kontatzen du lehen erdian eta beste bat bigarrenean, azkenean lotura bat emateko.
Atal osoko narrazioa sartzen du, polita berez, baina betegarria besterik ez da, ez du loturarik istorioarekin.
Sexu bila dabilen Irlandako emakume aberatsaren istorioa ez dator ezertara, geroko Jonen ezbeharren kausa den puta bera izan balitz, …
Rubaiyatak. Omar Khayyam
Xumeak diruditen gogoeta eta hausnarketak, baina oinarrizko gaiez.
Bizitzari buruzko patxadazko filosofia.
Erantzunik gabeko betiko galderak, pentsamolde ezberdinez eginak.
Gizakiaren betiko kezkak, irudi eta hausnarketa molde ezberdinez jarriak.
Bizitzari eta jakituriaren inguruan dabiltza bere hausnarketa asko.
Fatalista eta hedonista da neurri handi batetan.
“carpe diem”aren sortaldeko bertsioa, sarri.
Zoriona, unean unekoa gozatu beharra.
Dena erlatibizatzen du.
Mesfidantza osoa du pertsonengan, oso indibidualista da.
Determinismoa da erlijio gehienen arma: zugandik kanpoko batek gidatzen zaitu bizitzan.
Naturari buruz eliza beste gauzetan bezain zurrun, dirijista eta ikaratzailea da: zergatik pentsatu behar dugu gaztetxo baten begi ilauna zapaltzen dudan ez dakit zer.
Gure hautsetatik loreak sortuko direla ideia errepikatzen du.
Patuarena, gai errepikatua.
Zerua eta infernua, gero zer?, behin eta berriro.
Bizitza laburra da, “panta rei”.
Ardoa da zoriona, gai nagusiena.
Zoriontasuna.
Zertarako jaio nintzen.
Heriotza.
Meditazio liburua litzake askorentzat.
Liburu Saindu, arima, kristautasunarekin, ... baditu hainbat lotura.
Goibela eta garratza ere bada, agian bizitza bera horrelakoa delako sarri.
Ardoa doa atseginarekin lotuta, atsegina aldiz ondo bizitzearekin, eta azken hau zorionarekin.
Xinplea hizkuntza aldetik, itzulpenera mugatuz behintzat.
Loren irudia usu darabil.
Loren antroformismoa sentipenetan.
Rue Morgueko hilketak. Edgar Allan Poe
Mila gogoeta ezberdin kontakizunaren harian, tantoka bezala, labur baina zorrotz eta argi ematen ditu hainbat burutapen.
Dedukzio metodoari buruz ari da eten gabe.
Sarrera bezala, haserako dedukzio, indukzio, … ez buruzko gogoetak kilikagarria dira.
Egiari buruzko gogoetak pizgarriak dira.
Ze gaitasun hausnarketan korapilatu eta luzatzeko: haserakoa kasu
Dupin bera hasi aurretik irakurlea bera hasten da, lekukoen aitorpenen harira, hilketen nondik norakoa asmatu nahian.
Berez dator jakin-mina, aurrez dakizulako misterioa argituko dela.
Nolanahi, agerikoa da idazkera eta kontaera gaurkoengandik ezberdina dela, beste giro eta aro baten bezala aurkitzen zara.