Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / liburuak

liburuak

Jon Etxabe 2016/11/18 08:49
Liburuak3-IV. Zenbait libururi buruz iruzkinak

Liburuak 3 - IV

Joan-jinaren labirintoan. Juan Anjel Irigaray. Poema-liburua

Kartzelako lanak. Jon Etxeandia

Katiluaren ipurdia.  Martin Etxeberria Garro. Poema-liburua

Kaxa huts bat. Beñat Sarasola. Poema-liburua

Kolosala izango da. Joseba Sarrionandia

Kontatzeke lagata.  Edu Romero

Ilunbeen bihotzean. Joseph Conrad – Iñaki Ibañez

Larrepetit. Pello Lizarralde

Larrosak noizean behin. Jon Iriberri. Poema-liburua.   

Lazarraga. Ernazimendua euskaraz.  Pruden Gartzia

Letra txikiaz bada ere. Joan Mari Irigoien. Poema-liburua

Libreta horiko poemak. Pako Aristi

Lile. Peru Magdalena

Lurrunak ez du oraindik kristalik estali. Eneko Barberena. Poema-liburua

Magiaz blai. Angel Larrea. Poema-liburua

Mahatsaren begia. Eneko Bidegain

Mailu isila. Juan Kruz Igarabide.  Poema-liburua

Mandarin zaharra. Eça de Queiros

Mexikotik barrena. Gurutz Garmendia

Mugaldekoak. Edu Zelaieta. Poema-liburua

Mugarri estaliak. Castillo Suarez. Poema-liburua.

Munstro abertzalea. Ignazio Aiestaran. Poema-liburua

 

Joan-jinaren labirintoan.  Jose Angel Irigaray. Poema-liburua

Ulergaitzak egiten zaizkit hainbat esaldi, kiribilduegiak

Literalki dionena ulertzen diot, zer esan nahi duen ere bai, baina zertaz ari den ez

Zer esan nahi du, ze gertakizun konta nahi digu,

Ideia batek ala errealitate konkretuek bultzen dute poema idaztera, ezin diot antzik eman

Ez didate laguntzen bizitzarekin topo egiten

Ez dut bizitzarekin topo egiten urrun geratzen zaizkit poemok, ez dute niretzat bizitzaren taupadarik

Azken poemak, poesia zer den, oso gustuko zaizkit

Ez naute harrapatzen, gutxiago liluratzen

Nork jakin zertaz ari den sarri, esaldiaz borobiltzeaz gain

Poema bakoitza da labirintoa, bere konplexutasunean ere, bizitza errazagoa da

Labirinto zaizkit poemok

Zurrunegiak dira, pentsatuegiak

Baina hitz joko politak ditu

Ariketa literarioa iruditzen zait

Hitz berri asko asmatzen du, osatu, bi hitz ezagun lotuz, egoki, premiaren arabera

Atal bat: bidaia konkretuen edo bidaiatzearen ikuspegi, bizitze,mamitze, digeritze eta kontatze  era ezberdin bat, poetikoa?

“Joan zen jin” atala, jostailutxo atsegina

Aditzik gabe idazten du sarri, insinuatu egiten ditu esanahiak

Borobildu gabeko poemak iruditzen zaizkit batzu, kadentzia edo erritmoa moztu balie lez, bai gaiez, bai terminologiaz, ...

Iparraldekoa ote Jose Angel, ala Iparraldeko hiztegia hartzen du eta bertako euskararen giroa ematen sarri?

Hiztegia

Bergisan, jare, izarbelar, argisentia, kanpoeder, barnehuts, marro, ments, sudun, aldikal, zuhaurre, itsas hegi, nare, jabal, burkaitz, osin, uhalde, zehiar, enpo, belagi, ahuen, hitsdura, aiduru, alderrai, endekatu, urraidea, atalasa, xerka, aldarri, abentxu,

 

Kartzelako lanak. Jon Etxeandia

Indarra dute zenbait poemak.

Kartzelako taupadak

Kartzelari buruz dakizkigunak, esperientziatik begiratuta.

Bizi izan dituenak kontatzeak ematen dion indarrarekin.

Hiztegi eta idazkera aldetik ulerterraza, xumea.

 

Katiluaren ipurdia. Martin Etxeberria Garro. Poema-liburua

Gai xumeak, eguneroko gorabehera meheak kontatzen ditu poemetan.

Eguneroko bizitza beste begirada batez ikusten laguntzen du.

Bizitzaren ikuspegi ezkutua.

Aitatu ere egiten ez ditugun intimitate horiek.

Lagunartean esateko eta aitatzeko ere merezi ez duten kontakizunak.

Norberarekin soilik izaten ditugun elkarrizketak.

Anputatu gabe esanak.

Baina jator eta zintzo.

Bizitza osatzen duten eguneroko puzzle zatitxoak.

Bizi-bizi eta goxo-goxo irakurtzen dira.

Agian norberaren bizitza zatitxoak edo antzerakoak direlako.

Bizitzako zatitxoak eta guneak, bizitza bera bezain xumeak.

Egunerokotasunaren tolesak askatzen ditu, azalerazten.

Bizitza tolesgabea erakusten du.

Gatz-kontrabandista, poetaren definizio polita.

Pentsarazten du, zergatik ote dioen dioena, ...

Barnea harrotzen du.

Gauzak, egoerak zein pertsonak deskribatzeko era bitxia du: “panazko ipurdia”.

Errealitate baldarrei ere ukitu fina ematen daki, irriñoz begiratzen.

Erritmoa dute poemok.

Irakurterrazak dira.

Xumetasunak, gaietan zein idazkeran, egiten du erakargarria poema-liburu hau.

Tarteka behartuegia da bere poesigintza, sentitua baino zurrunegia, hotzegia, pentsatuegia, latzegia, poesiaren ukitua falta zaio.

 

Kaxa huts bat. Beñat Sarasola. Poema-liburua

Oso laua dirudi diona, eguneroko xumea,  baina kritika sakonak egiten ditu.

Tarteka ez duzu ulertzen zer esan nahi duen esaten duena ulertzen baduzu ere.

Bizitzako, eguneroko, mila zertzeladei buruz hausnarketarako hari muturra jartzen du.

Askoren kezkak zorrotz eta era bereziak planteatzen ditu.

Gizarteko hainbat arazoren erreferentzia, etengabe dator poemetan.

Kritikoa da, ziztadak dira hainbat esaldi, baina erreferentzia bezala soilik, azkenean esanahi nagusi bat azpimarratzeko.

Estilo ezberdin bat du, egunerokoari lotuta.

Eguneroko gure kezka, bizipenak eta osagaiak sartzen ditu jokoan.

Bizitzarekin, gizartearekin lotzen ditu poemak.

Bizitzarekin aurrez aurre jartzen zaitu, baina lilura ukitu hori falta zaio, ez zaitu barnetik astintzen.

Begirale bezala azaltzen ditu arazoak, barnera sartu gabe.

Ez dit sentimendurik sortarazten, ez nau arazoen barnean sartzen, azalean uzten nau, burura eragiten dit soilik.

Tarratada bat da poema bakoitza, baina ez du bizipozik sortarazten.

Prosa itxura dute poemek, ez formetan, giroan eta esamoldean baizik.

Baina bizitzari begiratoki zabalago batetik begiratzen dio.

Erritmoa du, erraz eta gustura irakurtzen dira poemok.

Ez da esamolde eta hitz zailetan nahasten.

Baina tonu bestelako bat du.

 

Kolosala izango da. Joseba Sarrionandia

Gerra garaiko kontakizuna eta giroa.

Istorioa bera xumea da, narrazio bat, ez da kontakizunean korapilatzen ez katramiletan nahasten.

Mutiko baten bizipenetan eta herri bakar batetan kateatzen ditu gerra zibilari buruzko ezagunak zaizkigun hainbat zertzelada.

Jite ezberdineko pertsonen jokamoldea.

Deskribapena, sinbolismoz bilduta.

Giro berezia sortzen du.

Zehatza da idazten.

Idazkera goxoa du.

Dotoretasuna du bere xinpletasunean.

Zenbat ukitu xarmant!, literarioak zein kontakizunekoak.

Herri esaldi pila.

Irudi pila.

Batua da baina aldi berean herri hizkera ere.

Idazkera xumea, erraza dirudi, baina zaila eta landua behar du izan, idazkera hori lortzeko.

 

Kontatzeke lagata. Edu Romero

Ikus “Postalerako luxezko” liburuxkari buruzkoak.

Eritze berdina sortarazi dit.

 

Larrepetit. Pello Lizarralde

Detailez, zehatz, narratzen ditu kontakizunak, ezer berririk azaltzeko ez bada ere, agian pertsonaiak marrazteko izan daiteke.

Erabat luzatzen da deskribapenetan, ezer ez esateko.

Zehaztasun pila ematen ditu, begi zorrotzeko tipoa da Pello hori.

Ihesean dabiltzan bi pertsonaien ibiliak.

Ez du ezer sakontzen ez argitzen.

Bizitzatik nahiko urrun.

Uneoro uste duzu zerbait gertatuko dela, datuek zerbait horrelako intsinuatzen dute.

Baina ez da ezer gertatzen.

Kontakizun bakoitza, zati bakoitza, puzzlearen osagai bat izan behar duela uste duzu.

Baina hor gelditzen dira ia inolako loturarik gabe.

Ez ditu pertsonaiak sakontzen, beraien ibiliko mila zehaztasunetan galtzen da.

Pertsonaiek ez dute nortasun sakonik, beraietaz mila zehaztasun esaten badigu ere, oso azalean geratzen da.

Tentsioa sortzen du, jakin-mina, zer gertatuko ote ganorazkorik mamitzen ez bada ere.

Hutsera ibilia, ezerezera, da kontakizuna.

Azkenean, baina, etsipena edo hutsunea uzten dizu, ez da ezer gertatzen.

Esaldi laburrak egiten ditu, bizitasuna ematen dio kontaketari, eta irakurketa erraztu.

Euskara bortxatuegia iruditzen zait, pentsatuegia, ia laborategikoa zenbait gauza.

Ez da Euskara freskoa, behartua baizik.

Esaldi propioak ere baditu, eguneroko hizkeratik ezberdinak.

Ukitu poetikoak ere ditu, ukitu literario finak ditu han-hemenka.

Esaldi berri pila, edo herrikoiak.

Kontakizun, ariketa literario bezala interesgarria da baina ezer gutxi esaten du.

Jolas literarioa.

Hiztegia

Trostan soslai, atzerako ispilua, pentzea, eskinoso, ingerada, morkotz, alondegi, gorape, aiher, pizarra, antxumatuta, legarra, igan, urrunxko, zirta, bidazti, hurrandu, areka, izarniadura, hurrupa, zezeldu, atalasa, erditzala, beharrik, ganbela, behaztopatu, mazela, margul, zutargia, hazkorkorra, irribera, inarrosi, beratsa, haizetakoa, hebaindua, legar, breaztu, murrikaz, eskudela, heskai, zalu, lastaira, ezponda, argidura, luzetsita, azantza, taxu, begietsi, hede, maletategi,

Esaldiak

Kasu eman, begi argiz behakoa, orpoa eman, hik eta biok, hazta egin, bazter utzi, laguna eta biok, zerura egin ditu begiak, ikuspegian izan, lehor du, hazta egin, xafle txiki bat kalkoa bermatzeko, esnagailuaren tiki-takak aldizkatzen, eskuin jo, ager bat egin, bulkoa egin, kasu eman, deustaz oroitu, ostatuz egon, ezker bihurtu burua, atxikia utzi, hitza ebaki, erdiz erdi behatu bi begiei, darizkion, begiak mendi aldera egin,

 

Larrosak noizean behin. Jon Arretxe. Poema-liburua.

Esan beharra, barruan daramana kanporatu beharra nabari zaio.

Goxo edo ezberdinki bizi ditu barnean gaiok.

Beste mundu batera egiten du jauzia.

Begirada ezberdin batez egiten dio so inguruari.

Sentipen ezberdinez bizi du ingurua.

Ilusioz idazten duen gaztea ikusten dut poema ostean.

Barne ezinegona nabari zaio.

Irudi pila.

Irudimen bizia du egileak irudiak aurkitu eta erabiltzeko.

Erritmoa du, sarri heldu gabea oraindik halere.

Agian hotzegia da.

Abilezia eta finezia ditu esanahi bera ezberdinki azaltzeko.

Biribildu gabeko poemak iruditzen zaizkit.

Atseginez irakurtzen ditut, baina zaila zait ezer orokorrik esatea.

Esaldi banan banako oharpenak besterik ez dizkit  sortarazten.

Poteolariarena oso polita da, irudiz, iritziz, idazkeraz, armoniaz, ...

 

Lazarraga. Ernazimendua euskaraz.  Pruden Gartzia

Gai berria niretzat, interesgarria, ez diot ahaleginik jarriko, baina eskura ezkero, irakurriko dut gaiari buruz, jakin-minez.

Hitzaldi ezberdinak dira.

Osagarriak, zehaztasun batzuek, agian, errepikakorrak.

Eztabaida puntu interesgarri asko.

Euskara Araban, Euskara 1500 urteetan, Euskara Espainiako Gortean, Euskaldunak Madrilen, …

 

Letra txikiaz bada ere. Joan Mari Irigoien.  Poema-liburua

Mila gai ezberdin orokorrak eta gaurkoak bost zatitan banatuta.

Irudimena du poema bakoitzaren antolaketan ere, hizkien eta kokalekuaren erabileran.

Iritzi burutsu, atseginak eta interesgarriak esaten ditu.

Zorrotz dabil politikaz eta politikoez, burutsu eta zuhur.

Azken zatiak bere pentsaera politikoaren berri emateko balio du.

Baina zati politikoari lehen zatiaren freskura falta zaio: politikak dena kakazten du.

Oso kritikoa da denekin eta denarekin.

Busti egiten da arazoei buruz, arazo gordinei buruz ere, askori gustatuko ez bazaio ere.

ETAri buruz arrunkerietan sartzen da, ondo-bizi eta mas mediako guztiek esaten dituzten betikokerietan.

Gandiri buruz ere zerbait gehiago esan behar da, zerk eta zeinek bihurtu zuen mito, zer eragin izan zuen bere garaiko borroka armatuak eta talde gerrillariek?. Topikoa iruditu zait Gandiri buruz diona.

Ez da hain sinplea ezta hain garbia borroka armatuari buruz dionena.

Beste burutapen batzuk behar ditu.

Ez du irtenbiderik ematen, denen kontra egiten du.

Ez da alternatibarik.

Atal honek ematen du eztabaidarako eta gogoetarako bide franko.

Esandako dena jartzen du zalantzan azken poeman.

Dotore eta era xarmatan botatzen ditu eritziok.

Halako fintasun bat erakusten du ideietan zein idazkeran.

Magia du, edertasunez janzten du dioen dena, xumeena ere liluraz biltzen du.

Nobela bat bezala irakurtzen da.

Nobela bat bezain interesgarria egin zait.

Hitzak josi eta esaldiak zizelatzeko abilezia, esanahi ezberdinak nahastu eta kontrajarriaz, kolpetxo batez esanahi berria ateriaz.

Hitzen tamainaren funtzionaltasuna hitzen esanahiarekiko amarru gozagarria bilakatzen du.

Ohiko hiztegia darabil, ulerterraza, sinonimoen hiztegian galdu gabe.

Hiztegia

Gelbera, txairo, hertzireki, ments,

Esaldiak

Ailitez, zerraiola,

 

Libreta horiko poemak. Pako Aristi. Poema-liburua

Bizitzari buruz hausnarketa ezberdinak.

Gogoeta eta eztabaidarako gaiak.

Bizitzako ardatzak, oinarriko gaiak gehienak.

Eguneroko meditazio edo gogoeta laiko baterako gaiak.

Batzuk, etsaiarena  (66), sekulakoa da.

Hausnarketa sakonak, gupidagabea sarri.

Zartatekoa da poema bakoitza, gure eguneroko lasaitasunari ukabilkada.

Zauriak irekitzen ditu irakurlearengan.

Oso pertsonala dirudi, baina denok hor barruan ditugun bizipenak dira.

Maitasuna eta sexua dira gai sarrienak, etsipenaren ondorioak dirudite, zauri zornatuak.

Sexu frustrazioren bat du Pakok, maitasun hutsuneen bat ere.

Oso ezkorra da.

Ez du ukitzen bizitzaren alderi goxo, alai edo baikorrik, pasadan ez bada.

Liburu tristea da, eta bizitza orokorrean argia delakoan nago.

Bizitzaren ze iritzi ezkorra!.

Petralduta bizi den mutilzaharra dirudi.

Bizitzea bera positiboa da, horregatik lekuz kanpo uzten naute sarri poemok.

Bada bizitzan berak baloratzen ez duen bizitzaren zatirik.

Dirua, txirotasuna, …. Beste ikuspegi batetatik begiratzen dio bizitzari.

Bizitzaren beste aurpegi bat, baztertua duguna, erakusten du, filosofia ezberdin bat.

Egia ezin borobilago eta gordinago pila botatzen ditu geure buruari ezkutatzen dizkiogunak.

Betiko ideiak dira asko, baina eroso, argi eta zorrotz esanda.

Ez dira gai berriak, ezta originalak ere, sarri lagun artean aipatzen ditugun gauzak dira, egunkarietan agertzen direnak, …

Bitxia da norbaitek gaur egun hori dena hain gordin eta zuzen botatzea, poema formaz bilduta.

Aitortza bat dirudi, irakurlearen aurrean biluztea.

Agian pertsonalizatu egiten dut nik neu irakurketa, baina hala idazten du berak.

Agian amarru literarioa besterik ez da, baina ez dirudi.

Defentsiban ikusten dut Pako poema askotan, besteen jokabidearekin berea alderatuz, bere jokabidearen egokitasuna egiaztatu nahian, … gabezien seinalea iruditzen zait.

Erruduntasun sentipena dario, bere bizitza esplikatu eta justifikatu beharra, bere jokabideaz seguru ez balego bezala.

Bizitzarekin, munduarekin, gizartearekin haserre balego bezala idazten du, agian dago,  haserre eternoan, egonezinean, … eta hori oso tristea da.

Sexua, alkohola, idaztea, … ihesbidea dirudi, bizitzari iheska dabilela.

Luzera ezberdineko lerrotan mailakatuta, erritmo propioa hartzen du, prosa ere dirudien arren.

Prosa berezi baten itxura du, ez dira ohiko poemak

Zuzen hitz egiten du, edo idazten.

Ez dago irudirik, ez dago lirikarik, ez du zeharka edo irudiz hitz egiten, ez da toles-gune literarioetan gordetzen, ez da beste maila batetara igotzen handik azaltzekoak.

Neurriaz harantz, barne ukitu berezi batek oratzen ditu poemok.

Erritmoa dute horrek bihurtzen ditu poema.

Hiztegi ulergarria darabil, ez da esamolde kiribilduetan galtzen.

Baina aldi berean dotorea da.

 

Lile.  Peru Magdalena

Kontakizun ezberdinak, laburrak, oso laburrak batzuk, elkarrekin loturarik gabe, gai ezberdinez

Lileren kontakizun bakan tartekatuak, edo Lileren aipamen soilak, dira istorioen eta kontakizun ezberdinen lotura. Lile izena bera zergatiarik gabeko aipamen alferrikakoa da zenbait ataletan.

Egunerokotasunaren flash errealistak

Pertsona mota ezberdinen barnera murgilak

Oso kontakizun politak dira batzuk: matxinsaltoarena, …

Musika taldearen deskribapena bikaina da. Erreala?, agian. Musika talde bat eta beraien musika barnetik edo beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera.

Ikuspegi bitxi batez eginiko kontakizunak dira batzuk: ZUTUNIK NAGO, …

Ariketa literarioak dira atal gehienak, edo denak, tratamendu estetiko ezberdinez eginak, estilo berri bat erabiliz bakoitzean.

Parentesien atala bitxia da, ideia berri pila botatzen ditu baliabide horren bidez

Atal batzuk hutsalak dira, ez dute ezer, literarioki ere

Poemak tarteka, nahiko nahastuak eta ulerzailak: ez naute liluratu

Kleorekin harremanen  atalak zirrara sortarazten du: bakardadea, …

Hainbat ideia berri kontakizunarekin batera

Idazle heldua  iruditzen zait tartekako hausnarketengatik

Irudi asko eta usu sartzen du esanahia indartzeko, aspimarratzeko.

Irudimen bizia, ezer esaten ez duten istorio xumeak  kontatzeko eta kontakizun itxuran ezereztxoetan korapilatzeko gaitasuna: “Eta haize bolada”, …

Abilezia du ezereza den gaia luzatu eta kiribiltzeko

Esaldi politak, borobil samarrak

 

Lurrunak ez du oraindik kristalik estali. Eneko Barberena. Poema-liburua

Gazte ezinegon kontziente baten egunkaria

Gaurko gizarteko bizitzaren flasha da poema bakoitza

Gazte sentibera eta zintzo baten hausnarketa xumeak

Gazte fin baten bizitzaren zipriztinak

Eguneroko errealitatearen puskak

Erritmo ezberdina duten hitz lauak dirudite

Narrazio laburrak dirudite

Ez dago poesian ohiko diren irudi, konparazio, hitz-joko, …

Hitz-joko abilak errealitate latza azalduz

 

Magiaz blai. Angel Larrea. Poema liburua

Ikuspegi ezberdin batetatik begirada Euskal Herriari.

Etnologian ibilbide bat.

Dima-Arratia  inguruko antzinateari errepasoa.

Mundu berri bat.

Ikuspuntu magikoa bilatzen du.

Magiak, xarmak bustitzen dituen gaiak.

Xarmaz begiratutako gaiak.

Xarma ukitu hori badute poemok baina ez magiaz blaitzeko haina.

Zerbait magiko dute baina zerbait falta zaie.

Poetak ez du nahikoa jauzi egin ikuspegia zabaltzeko.

Lurrari lotuegiak geratzen dira Magiaren atarian edo sarreran geratzen dira

Magia hitza bera darabil poema oro baina “magia” “magiko” hitzek soilik ez du magia egiten. magia adierazi besterik ez du egiten hitzak, magia sortu egin behar da hitzen bidez.

Gauzen, izakien egoera aldaraztea da magia.

Gaien pertsenzioa bai aldarazten dute poemok, baina goi maila batera iritzi gabe.

 

Mahatsaren begia. Eneko Bidegain

Kartzela kontuetatik joanen zelakoan, bide ezberdina hartzen du,mila adar ezberdinetatik zabalduz

Gai ezberdinak ukitzen ditu, batzuk pasadan, zenbait luzeago, azaletik, sakonago, ...

Eritzi eta gai ezagunak, egunkariak ia egunero dakarzkienak.

Agian zenbait irakurle interesatuarentzat oso balekoa da horietaz aritzea. 

Laneza, lanaren betebeharra, lapurreta, maitemintzea, gazteen arazoak, ikasketak, dirua, sexua, harreman isilekoak, , HIESA, homosexualitatea, ...

Esan nahi duen gai zerrenda bat egin eta kontakizunean sartzen joan dela dirudi.

Panfletotxoak bezalakoak botatzen ditu, ohiko jardunak hurrengo.

Gai berak, sentipen berak, pentsakizun berak, ... behin eta berriz errepikatzen dira, ideia berririk erantsi gabe, sakontasun gehiago ezarri gabe,zurrunbiloa estutu gabe.

Ez dute bizitasun berezirik erretolikok, ez dute indarrik, arrunt arruntak dira erranak eta erran moldeak.

Hotza da kontaketa, ez du xarmarik, anima falta zaio.

gaia hain sentibera izanik ez du sentipen bizirik sortarazten.

Indar gutxi du.

Bukaerak hartzen du indarra, bukaera ezustekoa delako.

Kontakizuna bezain amaiera latza eman dio istorioari.

Bukaera ausarta, hori da liburuaren balio nagusia.

Bizitza bera bezala, leunkeria errazera jo gabe

Asko luzatzen ditu zenbait atal eta pasarte, inolako jakin-minik sortarazi gabe, ezer minik gabe, kontakizun arruntean.

Atalka bezala doa kontakizuna, saltoka, sare nahasi bat bezala, loturarik ez baleuka bezala, azkenez dena lotzen da baina.

Korapilatuagoa espero nuen.

Astuna egiten da, gozatu gabe, lehenbailehen bukatu nahi duzu.

Ez du aparteko ahaleginik jartzen kontakizuna dotoretzen.

Idazkera xaloa.

Bukaerak egiten du balekoa liburua.

 

Mailu isila. Juan Kruz Igerabide. Poema-liburua.

Badirudi parabeluma dela arazo bakarra gizartean, balaz hildakoak besterik ez dela.

Berriemaileen ikuspuntutik gorago ez du begiratzen Juan Kruzek bere balak jaurtitzean.

Balak dira bere hitzak ere, intentzio txarreko balak, eta bala denek hiltzen dute,marka dute bere balek ere.

Hildakoak dira arazo bakarra, ETAk hildakoak soilik, ez da beste hildakorik munduan, ez beste arazorik poetarentzat.

Sistemaren mailu ozena da liburua, sistemaren aurkako mailua izatea da arriskua gaur egun gizarte honetan, sistemaren aurka idazteagatik kartzela zoaz bizitza osorako,; bala arriskua politiko aktibo ankerrek dute soilik, ez ideiek.

Ezin eskatu oreka inori, ezta zentzurik ere, ezta Juan Kruzi ere, denok gara norbaiten edo zerbaiten morroi, eta berak ere bere nagusia du.

Bide errazena hartu du, korronteari jarraiki.

Heldutasun gehiago eskatu behar zaio poeta bati, poeta bada, ez hitzekin jolasten duena soilik.

Krabelin lizunduak dira poemok.

Lau ideia fixoren ziegan bizi da apopoeta.

Betiko arrunkeriak, beste paper mota baten bilduta.

Azaleko azaleneko mintza harrotu besterik ez du egiten, mintz hori mingarria eta krudela dela ezin uka, baina sakonago jotzen ez duenak ez du zauria sendatzeko biderik jartzen.

Leninen karikatura egitean ere arinkeria errazenera jotzen du, tira ba!.

Poetek, poliziek bezala, dena dute libre gaur egun.

Utopiari buruz ari da utopia galdu duena,  hori da hustasun nagusia, beldurrarenak ez dira herri honen hesi nagusiak.

Ze iheslariz ari da?.

2.zatia

Zer esan nahi du?. Orokorregia da.

3. zatia

Lotzen dut zati honekin, bertako gaiekin.

Bizitzako zipriztinak, egunerokoak, denok bizi ditugun halako hausnarketa, burutapenak, ...

Oso gauza politak esaten ditu eguneroko bizipen eta gauzei buruz.

Barne sentipenak, eguneroko hausnarketa xumeak

Hainbat aldiz burutik pasatzen zaizkigun burutazioak

Eguneroko normaltasunetik haratago, giro ezberdin batetan esanda

Aurrekoak ere nire arazoak ziren, baina ate faltsu bat zabaltzen zidala uste nuen, benetako atea bilatzeari iheska, ataka interesatu batetik.

Hain absolutua zena lehen zatiak, erlatibizatzen ditu bestelako bizipen eta gauzak orain.

Zergatik ez zen hain dudakorra, zergatik ez du zalantzarik lehen zatiko poemetan indarkeriari buruz..

Oso tristeak, ezkorrak dira, ilunak, itxaropenik gabeak.

Heriotza dago beti presente poemotan.

Heriok ez dio aurrea hartzen inori ez ezeri, bere orduan eta garaian dator, naturak eta bakoitzak jarritako koordenadak gurutzatzetan.

Erritmoa dute, prosak ez duern giro bat sortzen du.

Alegoriaz eta sinboloz ari da.

Prosa dotorexeago bat iruditzen zait zenbait poema.

Irakurterraza.

Baina ez dut zenbait poema ulertzen.

 

Mandarin Zaharra. Eça de  Queiros

Irudimenezko, asmatutako,  bere kontakizun bakarra omen

Eztenkada politak tarteka, Jainko eta Deabruarena esaterako

Gizakiaren grina zitalak ezin hobeto marrazten ditu, zekenkeria, harropuzkeria,

Sentipenak deskribatzen ditu egoerak deskribatuz

Kritika zorrotzak , pasadan, zeharka, gizarteko hainbat taldeei buruz, …

Inziso pozointsuak botatzen ditu

Ideia ugari kontakizunaren harira

Irudi eta hausnarketetan bihurritzen da tarteka,bihurrika bezala

Pekin eta Txinako deskribapenak, mundu berezi bat, mundu ezberdin bat, bertako bizimodu, ohitura eta egoera

Deskribapen irudimentsuak dira

Irudiez baliatzen da naturaltasunez

Iritzi ezberdin pila: interesgarria

Deskribapen zehatzak egiten ditu gustagarriak

Deskribapen sentikorrak

Zehatza eta aberatsa deskribapenetan

Umore eta zinismo puntua

Kulturadun baten idazkera,mitologiaren erreferentziak, …

Pertsonaia historikoei buruzko erreferentziak ere usuak dira

Esaldi bitxiak tarteka: “gutxiago balio du harri txintxar batek zakur gosearen ahoan baino”.

Gustukoak ditut bere ziztadak, baina ate gutxi irekitzen dit hausnarketarako

Kontakizuna interesgarria da

 

XX. Mendeko poesia kaierak. Iñigo Aranbarri. Poema-liburua

1985

Uholdean datoz irudia eta konparaketak lerro bakoitza da gutxienez irudi bat.

Irudiz hitz egiten du Iñigok.

Zaila zait sarri poetaren asmoa edo irudion esanahia asmatzea edo ulertzea.

Irudi bakoitzaren indarra nabaria den arren.

Asko izateaz gain, indar handiko irudiak dira.

Norberak lan egin behar du, nahitaezkoa da irakurlearen konplizitatea.

Bizpahiru aldiz irakurri behar dira poemok, nondik doan antz emateko, ondoren beste hainbat aldiz poemoz gozatzeko.

Puzzle zaila da Iñigoren poesia hau, eredurik edo alboko irudirik gabe  osatu behar duzun puzzlea: irudi eta esaldi  bakoitza ondo begiratu lehenengo, koadro osoa irudimenean osatu gero eta zati bakoitzari bere lekua bilatzen ahalegindu azkenez.

Ez zait praktikoa iruditzen, bihurriegia, nahasiegia, ... lan gehiegi eskatzen dio irakurleari.

Hotzegia dirudit, pentsatuegia, artifizialegia

Bide berriak jorratzen ari dela iruditzen zait, ohizko ildotik atera nahi du, soro berriak goldatu: hori beti da ongarri, bidezko eta abaerazgarri.

Lorelei: ulerzaila egin zait, baina hainbat errepika ondoren ederra egin zait, musoka poemak berak darama barnean.

1989

Irudiz gainezka darrai.

Mila sentipen iradokiz eta harrotuz.

Giro sentibera sortuz.

Baina ez dakit zertaz ari den, hainbat egoera eta bizipen izan baitaitezke poemon baitakoak.

Badu zerbait egileak buruan idaztean, baina ez diot antzik ematen nik irakurtzean.

Baika gogoko ditut irudiok.

Hainbat sentipen, barne giro eta burutapen sortarazten dizkit.

1998

Izugarri iradokitzen du, maila ezberdineko giroan.

Baina esan, ez dakit zer esan nahi duen hainbat irakurraldi ostera arte.

Zuk zeuk barnean duzun hainbeste sentipen papereratzeko ahalmena du Iñigok.

Zuk zeuk ia ezagutu ere egiten ez dituzun zeure sentipenei hautsa kentzen die, agerian utziz.

Barneko tolesdurak irekitzen dizkizu.

Dotore, irudiz, goi-maila ezberdin bateko giroan.

 

Mexikotik barrena. Gurutz Garmendia

Bidaiariaren pasarte bitxi batzuen inguruan doa kontakizuna, horiek dira kontakizunaren ardatz.

Pasarte horien inguruan azaltzen du mexikarren arima.

Ez du ezer berezirik kontatzen Mexikori buruz, Mexikori buruzko betiko topikoak.

Baina Mexiko eta mexikarren sena goxo eta klarki azaltzen du.

Irakurriz ez dirudi idazleak berak bizi-ikusi duenik Mexiko, edozein liburu edo pelikulan irakurri-ikusitako topikoak dira dakartzanak.

Ez da bidaia liburua, bidaia aitzakiaz idatzitako liburua baizik.

Bidaia gai bezala hartu duen lan literarioa da, ez da bidaia bati buruzko lan literarioa.

Bizia da kontakizuna, baina hotza.

Ez du bidaiaren taupadarik.

Oso urrun geratzen da idazlearengandik kontakizuna, ondorioz irakurlearengandik ere.

Arimarik gabeko bidaia herri baten arima azaltzen badu ere

Idazkera arina, bizia.

Estilo xumea, bitxikerietan nahastu gabe.

Errepikagarria gertatzen da kontaera azkenerako.

Beste bidaia mota bat da hori, ez batek bizi izandako bidaia.

Ez du aparteko ekarpenik idazkera aldetik.

Ez dit ezer berririk erakutsi, bidaiariaren zenbaitetako adorea eta patxada ezik.

Bidaiariak biztanleekin geratzeko eta hitz egiteko ahalmena izan zait erakargarriena.

 

Mugaldekoak. Edu Zelaieta. Poema-liburua

Zentratu ezinik uzten naute poemok.

Frustrazioaren poemak iruditu zaizkit, nik bizitzaren poemak maite ditut.

Heldutasun falta nabari zaio

Zerbait falta zaien sentsazioa uzten dit.

URRATUAK atalean sentitu naiz poemotatik hurbilago, bizitzatik hurbilago.

Hasi berri baten poemak.

Borobildu gabeak.

Ertz asko ditu, min egiten dute literarioki.

Ezkorra: maitasuna, bizitza, haizea, ... ri buruz.

Zailak egiten zaizkit poemok.

Poemok sortzea kosta egin balitzaio sentipena uzten dit, ahaleginaren puruz ateriak.

Pentsatuak gehiago dirudite, sentituak baino.

Hausnarketa gehiago dira bizitzaren zatiak baino.

ez naute harrapatu, ez dakit zergatik.

ez didate inolako argirik piztu barnean.

Ez naiz poetarekin gurutzatzen, paraleloan goa, ezer trukatu gabe.

 

Mugarri estaliak. Castillo Suarez.  Poema-liburua

Giza arazoen ukitu bizia dute olerkiok.

Giza sentimenduak biziki presente daude.

Burutapen interesgarri ugari botatzen ditu .

Bizitzako puskak.

Ulerzailak egin zaizkit zenbait maitasun poema.

Badirudi esperientzia pertsonalaren ondorena direla, eta zaila egin zait konektatzea.

Egilearen barne konplexua edo tormentatua adierazten didate poema zenbaitzuk.

Maitasuna zaila da, mingarria sarri, zalantzaz betea... baina baita ederra ere, amets huts gelditzen bada ere sarritan: poemotan ez da ageri maitasunaren alde goxorik, ez da ageri goxotasunik.

Garratzak direnik ere ezin esan, orokorrean.

Etsipena eta sufrimendua gailentzen dira.

Ez dut poemotan ez Castillorekin ez bizitzarekin konektatzen.

Ez dut asmatzen “deskodetze prozesua”.

Konplexuegiak dira poemok, trinkoegiak, erresuminduegiak.

Eta nik erantzun sinpleagoak ditut gogoko, bizitza bera ere sakonean oso sinplea delako.

Eguneroko bakoitzaren bizipen, kezka, menpekotasun aunitz azaltzen dira.

Konektatzen du bizitzarekin.

Mingostasuna darie poemoi, egilea bera ere mingots dagoen sentipena sortarazten dit.

Zenbait poematan erabat hausten du gaia, giroas eta barne erritmoa.

Zenbait poema bortxatuegiak dira, pentsatuegiak, txertatuegiak.

Tarteka eten egiten da poemen erritmoa.

Iritzi berri batek dakar etendura.

Tarteka egiturak berak ere bai, erritmoa aldatu egiten da.

Barne doinuan edo eritzien etorrian daramazun kadentzia moztu egiten da, aldatu.

Musikaltasuna eten egiten da noizbehinka.

Hiztegi aldetik nahiko sinplea da, ez du apartekotasunik.

Egituretan ere ez da sartu bihurrikerietan.

 

Munstro abertzalea. Ignazio Aiestaran. Poema-liburua.

Maitagarria egiten zait hasera, harrapatu,bereganatu egin nau.

Diona, sortzen duen giroa, lerroen mailaketa, kadentzia, erritmoa, ... gustuko ditut.

Nire gogoetak gogarazi, pentsarazi.

Kaustikoa.

Zirikada zorrotzak, ernagarriak, ...

Probokatzailea da.

Hausnarketarako abiapuntu.

Zuzenegia da, ez du iradokitzen, pentsarazten badu ere.

Ez da gauza eta arazo konkretuetan bustitzen, orokortasunean galtzen da.

Zeren alde dago edo zeren kontra, bera?.

Zu azkenean zeunden tokian uzten zaitu betiko zure galderekin.

Ezer berri gutxi eskaintzen du.

Ekintza zehatz bakar batetan hartzen du postura, eta bera ofizialtasun dotrinaren ildotik.

Gustukoak ditu hitz-jokoak, hitz jolas politak gehienak.

Oso iritzi errazak botatzen ditu, hitz-joko errazegiak egiten ditu hain egoera zailarentzat.

Badirudi bromaz hartzen dituela hainbat egoera eta gertakizun gordin.

Arinegia iruditzen zaik hainbat poema.

Esaldi merke pila, hitz-joko merkeak, poesia itxuran.

Egi borobilak botatzen baditu ere tarteka.

Prosa ez den puntua du,lerro sailkapenetik at, erritmoagatik, ... baina poesiaren anima falta zaio,irudien eta sinboloen xarma.

Poesia da, ala prosa dotoreago bat, erritmo ezberdin batekin idatzitako prosa, saiakera  bat, saiakera trinkoa.......

Epilogoa, Joxe Azurmendirena

Liburuaren herena.

Euskaldunon gaien inguruan gabiltzanon kritika egiten du, baina bera ere gai bereaz ari da Euskalduna izatearen hausnarketa.

Euskal Herriko arazo nagusiez sakontzen du.

Mestizaia, Unibertsaltasuna, Globalizazioa .... gai horien inguruan dabil hausnarketa.

Poesian gai horiek izan duten laburpen antzerakoa ere egiten du.

Senghor aitatzen du sarri, kritikoki eta miresmenez.

Poeta zer den ...

Zoragarria da poetari buruzkoa.

Ze iritzi interesgarri botatzen dituen, zentzudunak.

Zenbat zehaztasun irrikagarri.

Unibertsaltasunari buruzkoak errealak dira, gordinak ere.

Gozagarria  irakurketa, gure eguneroko arrunkerietatik, betikoetatik, gorago egiten du hegan, pentsalariak egin behar duen bezala. Eta poeta batek egin behar duen bezala.

Pentsalariak, eta poetak, gure eguneroko errealitatea beste modu batetara begiratzen lagundu behar digu, eguneroko kezkak eta arazoak, eta pozak eta gozamenak ere, beste ertz eta maila batetatik begiratzen, zirrikitu berriak ireki behar dizkigute, hauspo berriei eragin, arnasa hartzen lagundu. Eta hori egiten du Azurmendik. Baita Aiestaranek ere.

Egi borobilak botatzen ditu.

Oilo ipurdia ateratzen zait zenbait pasartetan.

Nobela bat bezala irakurtzen da, utzi ezinik jarraitzen da irakurtzen, hain da interesgarria.

Azurmendi estimatzen dut, bere liburuak eta artikuluak ere, baina hemen timo bat da.

Hori pentsatu nuen hasieran,  baina epilogoak soilik ere merezi zuen liburua erostea

etiketak: Liburuak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.