Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Bi mila gazte erdi klandestino bildu, Euskalduna jauregian

2017/09/19

Bi mila lagunek bete zuten Euskalduna jauregia, aurreko larunbatean. Batez beste 30-40 urte inguruko gazte jendea. Zertarako bilduko eta… zientzia-gaiak entzuteko. Edonork pentsa lezake fenomeno soziologiko horrek sekulako oihartzuna merezi izango zukeela komunikabideetan… Ba, ez.

Bi mila gazte erdi klandestino bildu, Euskalduna jauregian - Gehiago irakurri

Ekimen ibiltaria

2017/09/18

20. eguna: Abenduaren 19a. Ostirala. Gasteiz: Unibertsitatea, Las Desamparadas, Ama Birjina Zuria.

Ekimen ibiltaria - Gehiago irakurri

Esklabo ahantzien uhartea

2017/09/16

Mila metrotik gorako basoan haziak eta heziak ziren, beltzak eta esklaboak. Baina hamabost urte iraun zuten, Hondarribiko aireportuaren neurriko-edo uharte galduan. Gai izan ziren lurpean ura aurkitzeko, sua isiotu eta hamabost urtean piztuta iraunarazteko, hareaz eta koralez hesiak egiteko eta, olatu-zurrunbilo guztien gainetik eta haize-zirimola guztien azpitik, nolabaiteko zibilizazio txiki bat eraikitzeko. Esklabo ahantzien historia omen… Baita, bide batez, euskal “negreroen” historia ahantzia ere

Esklabo ahantzien uhartea - Gehiago irakurri

Zer behar da gizon bat, gizon egiazko bat izateko?

2017/09/15

Abandonatuta daukadan blog honen gaztelaniazko bertsioan, Virginie Despentes-en testu bat argitaratu nuen duela urte gutxi batzuk, gaztelerazko itzulpen batetik hartuta. Liburu hura euskaratu egin dute, eta pasartea euskaraz pegatzeko unea da orain.

Zer behar da gizon bat, gizon egiazko bat izateko? - Gehiago irakurri

Ekimen ibiltaria

2017/09/15

19. eguna: Abenduaren 18a. Osteguna - Amurrio, Laudio, Urduña, Laudio.

Ekimen ibiltaria - Gehiago irakurri

Azken abisua

2017/09/12

Atzo, Bartzelonan, Diadak bildu zuen jendetzaren argazkia munduan erruz zabaldu arren, segurutik Katalunian ez da urriaren batean erreferendumik egingo. Ez dago aurrez zehazterik baina… enpresa batera, boto-txartel bila, goardia zibila bidaltzeko gertu dagoen gobernuak, nekez lagako dio inori botoa ematen.

Azken abisua - Gehiago irakurri

Ekimen ibiltaria

2017/09/11

18. eguna: Abenduaren 17a. Asteazkena: Unibertsitatea, Erandio, Sopela, Barrika, Getxo, Algorta.

Ekimen ibiltaria - Gehiago irakurri

Amore eman eta kitto

2017/09/10

Seguru, gero. “Rendición” (Ray Loriga. Madril, 1967) nobela da, ez baitu alferrik irabazi 2017ko Alfaguara Nobela Saria. Horretan zalantzarik ez. Beste kontu bat da, ordea, nobelatzat erosten duenak nobelatzat irakurriko ote duen. Baina zer gehiago izan ote daiteke? Ipuina? Fabula? Alegoria? Zientzia fikzioa? Distopia? Hausnarketa filosofikoa? Baina, tira, zer gerta ere, laburra da eta, konturatu orduko, protagonistak amore ematen du, eta kitto.

Amore eman eta kitto - Gehiago irakurri