Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Berbak dantzan / Nik sinisten dizut

Nik sinisten dizut

Ane Sarasketa 2018/04/27 08:25
Ez da abusua izan, bortxaketa izan da!

Bost animaliek ahoan zakila sartu zioten; bik berriro alutik (batek birritan) eta beste batek uzkitik. Hamaika sarketa guztira. Beste batek dena grabatzen zuen bitartean. Hori ez bada bortxaketa, zer da bortxaketa? Txahala bezala zabaldu behar gaituzte bortxaketa bat dela aitortzeko? Edo hori ere ez al zen nahikoa izango?

Gertaera zuritzen duena konplize bihurtzen da; eta isilik geratzen direnak ere konplize bihurtzen dira. Horregatik, horrela jokatu duten politikari eta erakundeak ere epaitu beharko lituzke herriak.

Ez dago eskubiderik! Nazkagarria da hau guztia!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibarren jaio eta hemen bizi naiz. Mendi puntan baina Eibarren. Esan ezin dudana idatzi egiten dut batzuetan. Ez nuen txoko honetan bakarrik agertzerik nahi eta bigarren eta hirugarren bati egin diet lekua; akaso, idazten ikasten dutenean lagunduko didate Izarok eta Maulek. Hemen idatzitakoek ez dute mundua aldatuko baina bihotzen bat ukituko balute gu konforme. Sentimenduez ari gara hemen.