Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Presoei buruzko dogma bi

Presoei buruzko dogma bi

Oier Gorosabel 2018/04/25 11:15
Inoren etxean sartzeak dakarren arriskua berriro hartuta (ostikoz ateratzearena, alegia), oraingoan Ezker Abertzalean indarrean dauden dogma pare bat aipatzera nator, urteak joan, urteak etorri, nik dakidala, inon ere kuestionatzen ez diren detaile bi.

Lehen dogma EPPK-ko preso guztien izaera politikoarena da. Tira: ikuspegi batzuen arabera, preso guzti-guztiak politikotzat har daitezke (lapur edo trafikante baten jardun deliktiboa ez al da, neurri handi batean, gizarteak bultzatuta?); baina gaurkoan, borroka politiko baten ondorioz barruan daudenetara mugatuko gara.

Puntu honetan, ez da sobran egongo gogoratzea euskal preso politiko gehiago badaudela, “ETAko presoez” gain (komunikabideetan aspertu arte erabiltzen duten espresioa erabiltzeko), eta are, euskal preso politiko gehiago ere badaudela, EPPK-oez gain. Baina ez gaitezen ñabarduretan larregi korapilatu.

Kontua da, preso politikoen artean, multzo desberdinak badaudela. Batzuek, argi eta garbi, izaera politikoa dute: iritziarengatik, desobedientziarengatik, delitu izatera ere ailegatzen ez diren akusazioen pean (ez gutxitan faltsuak) atxilotuak eta kondenatuak. Baina horiekin batera, presoen artean ekintza armatu gogorretan parte hartutakoak ere badaude. Horiek ere politikotzat hartzea, besteen maila berberean behintzat, soka lartxo tenkatzea dela iruditzen zait.

Hau esanda, gehitu behar dut euskal preso militarrek ere errespetua merezi dutela. Haien artean miresten dudan jendea eta lagunak daude eta, bere borroka motarekin ados egon edo ez, aitortu behar zaie dena eman dutela. Ez zait iruditzen lotsatzeko edo ezkutatzeko moduko gauza. Kontrara: egindakoen gaineko erantzukizuna hartzea, koherentzia kontua da. Oker ez banago, IRA-koek ere bere burua gerrako presotzat zuten. Militarrak ziren, ez politikoak.

Izan ere, egindakoa ezkutatzearekin, zer mesede egiten diegu, bada, ekintza armatuetan parte hartu dutenei? Zigorra leunduko dietela uste al dugu? Mesedez... Ostera, horrela jokatzean “benetako” preso politikoei kalte egiten zaiola esango nuke nik; izan ere, politikoak eta militarrak nahastean, denei erantzukizun maila bera eskatzen zaie, iritzi publikoaren aurrean behintzat, eta denok dakigu honek, gaur eta hemen, pisu handia duela irizpide penitentziarioak zehazterako orduan. Hau traba handia izan daiteke, batez ere, egunotan Altsasun ikusten ari garen bezala, egindakoa terrorismoa ez dela azpimarratzea interesatzen zaigunean.

Hautsi beharreko bigarren dogma ere honekin lotuta dago. Preso bat askatzen duteneko albistea ematerakoan, ETA-rekiko sintonia duten medioetan ez duzu txintik irakurriko kartzelaratu zuteneko akusazioei buruz. “Halako preso politikoa aterako da bihar, eta ongi etorria egingo zaio halako lekuan, eta bla, bla, bla...”. Baina ez dakigu polizia kuartela lehertu ote zuen, Herriko Taberna baten kontuhartzailea ote zen, edo txio bat argitaratzeagatik espetxeratu ote zuten.

Zergatik gertatzen da hau? Ez dakit. Zerbait esatekotan, inertzia hutsez egiten dela esango nuke. Imajinatzen dut, zenbait kazetarirendako, akusazioa aipatzea zatarkeria dela, edo hura nolabait zilegiztatzea. Baina nik ez diot honi zentzu askorik ikusten: akusazioa, akusazioa baita bakarrik; ez du esan nahi egia edo gezurra denik (herri honetan ondo dakigunez), ezta gutxiago arbuiatzen edo babesten dugunik. Datu objektibo hutsa da, eta jakin-mina sortzen du. Paradoxikoki, hori jakin nahi izan ezkero, medio atzerakoienetara jo behar izaten da.

Horra hor, eztabaidagai bi kafearen ordurako. Ez horregatik!

Info7 irratiko "Talaiatik" saiorako, 2018ko jorraillan 24a.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025