Blogak
Kontzertu gogoangarria
2018/01/19Asteleheneko kontzertuak frogatu zuen, Donostiako Kursaalean, Yuja Wang pianojotzaile txinatarra benetan ona dela eta orkestra batek ez duela zuzendaririk behar izugarri ondo jotzeko. Areto nagusia gainezka, astelehenekoa, urtetan gogoratuko den kontzertua izan zen.
Enrique Sendagortaren omenetan
2018/01/16Aurreko astean hil zen Enrique Sendagorta enpresari bizkaitarra; 93 zituen eta, hainbat girotan batere ezaguna ez izan arren, lantzean behin baino suertatzen ez diren gizon handi horietako bat genuen.
Sufrimendua
2018/01/14Lerro hauek eskaini nahi dizkiet gure herri hau bake bidean jartzeko ahaleginen bat egin duen orori.
Artzeren sakontasuna eta grabitaterik eza
2018/01/13Hogei urte besterik ez nituen nik Artza anaiak (Jesus Mari eta Joxeanton* Artze), estreinako, txalaparta jotzen ikusi nituenean. Hogei urte eta informazio askorik ez, 1960eko hamarkada ez baitzen garairik onena izan huntaz eta hartaz jakiteko. Bai, ordea, niretzat behintzat, ikasi beharraren beharrez, garairik magikoena eta, Joxan Artze, magorik adierazgarrienetakoa.
