Blogak
Beethovenen “zazpigarrena"... herri-musika
2020/08/22Zazpigarren Sinfonia ez da jadanik Beethovenen konposizio klasiko soila, entzuleria handien herri-musika ere baizik, Urelepeko artzainarena honezkero Xabier Leterena baino zerbait gehiago den bezalaxe.
Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mendilerroan zehar
2020/08/19Elgoibar eta Markina bitartean, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko muga-seinale bien artean bertan, Urkaregi gainetik iparraldera ateratzen den pista hartu eta, hogeitaka kilometro haratago, txirrindularia heldu ahal izango da, aukeran, Ondarroara, Mutrikura edo Debara. Ez du galbiderik, joan eta joan, itsasoa ikusi arte. Nik estreinako ezagutu nuenean dena estrata zen arren, orain, zati handi bat autoz ibiltzeko besteko baserri-bidea da, Markina, Mutriku eta Debaraino.
Felix Zubia: «Talde moduan pentsatu behar dugu, koronabirusa gizartearentzat oso arriskutsua izan baitaiteke»
2020/08/18Euskadi Irratiko ohiko kolaboratzaile da Donostia Ospitaleko Felix Zubia medikua. Tipo zentzuduna, argia eta dibulgatzaile aparta, baita lasaia ere. Ez nuen asteburuan entzun, baina sarean mugitu zen atzo saioaren zati bat. Serio eta haserre agertu zen medikua eta hona ekarri nahiko nituzke haren hitzak. COVID-19a muntaia dela diotenen kontra lau arrazoi.
Filosofoa bere bakardadean
2020/08/17Pedro Cuartangoren «Elogio de la quietud» testu bilduma irakurri dut azken aste hauetan. Sokoako faro zaharrean bizi den Nicolas Grimaldi filosofoaren berri izan dut hura irakurriz.
Eñaut, ur laster eta zurietako entziklopedia
2020/08/16Eñaut ordiziarra da Gallego ibaiaren ur-lasterretako lemazainetako bat. Ur “zuri” hauetan kapitain pilotuarenak egiteko, korrontearen nondik norakoa irakurtzen jakin behar du; bitsaren jarioa aldez aurretik asmatzen, igartzen, iragartzen. Kontrara joan ezinean, uhin apartsua otzandu eta bidelaguntzat hartzerik besterik ez du. Zer erremedio.