Blogak
Inork nahi ez dituen eskaintzak
2021/11/19Gure belaunaldiak berrogei urte inguru egin zituen liburuak erosten edo biltzen, eta beste hogei, berriz, han-hemenka ematen, banatzen eta uxatzen. Izan ere, bigarren eskuko liburuen azoketan ez da batere zaila gure adinekook elkarri, opari gisa, eskainitako liburuak saldo-prezioan aurkitzea.
Leok´k-en urteurrenean
2021/11/16Leok´k rock musika taldeak 50 urte egin zituen 2018an eta haien zedarria izango zen diskoan parte hartzeko ohorea izan nuen. Gero ere beraiekin jarraitzeko plazera izan dut.
"Francisco de Goya, Henri Rousseau eta Van Gogh: mihisetik komikira" paperera ekarri du Saurék
2021/11/16Aurretik digitalean argia ikusi zuten hiru margolari ospetsuren bizitzak kontatzen dituzten komikien bilduma hau Inge Eguiluz eta Morathak egina da
Ramuntxo Kanblong gizon ona eta adiskide hobea
2021/11/16Ramuntxo Kanblong (1939-2021) hil da, 82 urte zituela. Elektronika ingeniaria, euskal ekonomiaz eta Europar Batasunaz hitzaldia ematen ezagutu nuen nik Bergaran, 1972an (Espainia sartu baino 14 urte lehenago), Iparraldeko euskaldunak artzainak, bertsolariak, koblakariak edo kantariak baino ez zirela uste genuen garai hartan. Urte bi geroago Eibarren ere hitzaldia eman zuen, Club Deportivoa sortu (1924) zeneko 50. urtebetetzean.
BIDAIAK 2000
2021/11/15ESLOVENIA: Juliotar Alpeak, GORENJSKA, Notranjska, PRIMOSKA, Hrastovlie, Koper, Izola, Piran, NOTRANJISKA, Postjnska Jana, Rakov, Sckcian, Cerknica.
Sarituak hiru 'rockero' zahar
2021/11/13Aurtengo Euskal Kazetaritza Sariek 1970eko hamarkadaren amaieran lanari ekin zioten hiru kazetari izan dituzte, besteak beste, gogoan. Alegia, 2021eko “Euskal kazetariak” saria Begoña del Tesorentzat izan da; “Ibilbide profesionala” deritzona, Mirentxu Purroyrentzat, eta fotokazetaritzari dagokiona, berriz, Angel Ruiz de Azuarentzat.
Orioko parrokiatik bertako hondartzara, Donostian zehar
2021/11/10Donostiatik Orioko hondartzaraino bizikletaz joaterik bada, jakina, baina baita Orioko hondartzatik Donostiaraino eta buelta ere. Abantaila handiaz, gainera, Donostian ez bezala, Orion bai baitago non aparkatu, ordainez San Nikolas eliza aldameneko Kale Nagusitik igo behar baldin bada ere.
Beatriz Fernandez eta Hannah Arendt ama hizkuntzaz (eta 3)
2021/11/09Ama hizkuntzaren idealizazioaren aurka eta aldakortasunaren eta pluralismoaren alde. Bata bestearen ostean etor daitezke “ama hizkuntza” deitu izan direnak, sarritan ez direnak “amaren hizkuntza”. Ama hizkuntza bat ahaztu dezakezu eta bigarren ama hizkuntza goitik behera zeureganatu eta sormen lanetan airoski erabili.
