Hidrogenoa: energia, industria eta teknologia
Hidrogenoa ez da berria, betidanik egon da hor. Zergatik azaltzen da, orain, energia-motarik aproposena balitz bezala? Lau arrazoi nagusi bai, behintzat.
Klima aldaketaren aurkako egitasmoetan, 2050 urterako tenperatua 1,5 gradu baino gehiago igo ez dadin nahi baldin bada eta CO2-ren emisio garbiak zero izan daitezen lortu, hidrogeno berdea ezinbesteko gakoa izan daitekeelako energia-eredu berrian, industria astunaren lehiakortasunean zein ibilaldi luzeko garraioan.
Energia-eredu berriaren baitan, hidrogenoa bitarteko baliagarria izan daitekeelako. energia berriztagarrien efizientzia areagotzeko.
Hidrogenoak erraz dezakeelako energia berriztagarrien kudeaketa, deskarbonizagaitzak diren sektoreak deskarbonizatzeko.
Hidrogenoak energia-horniduraren segurtasuna finka dezakeelako kanpoko energia-merkatuekiko menpekotasuna murriztuz.
Bapo. Hau guztia, oro har, edonon. Baina zergatik, bereziki, Euskal Herrian? Ba, besteak beste, hemen biltzen direlako, elkarrekin, inguruko beste ehundaka kilometroko ekintza-erradioan nekez aurki daitezkeen baldintzak. Alegia:
Bilboko Portua da, Bizkaiko Golkoan barrena, gas-garraiotan nagusienetakoa.
Bilboko Portuan bertan abian da findegia, non dagoeneko ekoizten den Espainian kontsumitzen den hidrogeno guztiaren %6,24.
Etorkizunari begira lehiakor izango bada, portu honen inguruan kokatzen da deskarbonizatzeko zailtasunik gehien duen euskal industria astuna.
Bilboko Portuaren ehun kilometro inguruko lurraldean biltzen delako, erronkak behar izango dituen zientziari eta teknologiari erantzuteko ekosistema garatua.
Eta, horrez gainera, beste hainbat aukera geoestrategiko paregabe: Akitania Berriarekin muga, itsasbazter atlantikoa, Aragoin zehar Katalunia arteko harana, Frantziaren eta Ipar Portugalen arteko pasabidea… Kontua da euskal gizartea gauza izango ote den honetaz guztiaz jabetzeko. Edo beste modu batez esanda: gizarte erakargarria izan ala inguruari muzin egin nahi izango ote dion…
Daniel Innerarity filosofoak esana da: "los humanos seríamos otra cosa sin esa capacidad de futurizar, de proyectarse ante el 'futuro' y de anticiparlo en términos de imaginario, expectativa, proyecto y determinación". Haren ustez, "la relación con el futuro se ha de cultivar, como lo hacemos con las demás aptitudes humanas [...[ Hay sociedades que se relacionan patológicamente con su propio futuro, mientras que otras lo tratan de una manera razonable y provechosa".