Blogak
Potintxo hutsal eta ilaunak, itsaso zabalean.
2021/06/21Aski da txakolina esku batean eta sekulako itsasontzi garraiolari galanta bestean, munduko trafikoaren baitan zein txikiak garen konturatzeko. Zein potin txikerrak, itsaso zabalean.
Ana Zubiaga: «Zientzialari izatea artista izatea da»
2021/06/20Pasa den igandean Zihara Jainaga Larrinagak Ana Zubiagari eginiko elkarrizketa Berrian.
Zazpi mirarietako bat: Rakhmaninov, Luganskiren pianoan
2021/06/19Ez da ziurrenik aurtengoa izan Euskadiko Orkestraren denboraldirik distiratsuena, baina, txarrenean ere --Bilbon, Donostian, Gasteizen zein Iruñean--, ondo amaitzen asmatu du: Sergei Rakhmaninov-en “Paganiniren gai bati buruzko rapsodia”z, Nikolai Luganski piano-jotzailearen eskuetan.
Zerocalcareren "Armadiloaren igarkizuna" ere euskaraz!
2021/06/19Egile italiar ezagunaren lehen lan luze ezaguna ere ekarri digu Farmazia Beltzak
"Quo Vadis, Aida?" (2020)
2021/06/16Iñoiz idatzitta dakat hamen, Balkanetako gerriak lekuz kanpo harrapau ninduana. Nahiz eta "edade onian" egon (kontzientzia politikua pixkat esnatzen hasten dan unian, esan gura dot), gerria ni Valencian nenguala hasi zan, eta orduan beste kezka batzuk nittuan: ez neban jarraittu. Eibarrera itzuli nintzanian gatazkia bizi-bizixa zeguan, baiña hango parametruak ez nittuan ulertzen: gaur da eguna ez dakatela argi zer dan Serbia, zer dan Bosnia, ezta gatazkan zeguazen bando bakotxak zeren alde egitten zeban. Etara kontuak orduan: nere lagunak ni baiño informauago bazebizen be ("El Croata"-eta), ni neu ez nintzan eguneratu, eta gero dana pasau zan. Edo. Aztarna bakarrak, gure inguruan bertakotutako errefuxiatuak izan ziran; bateren batzukin harremana izan neban (pazientiak-eta), baiña hárek ez zeben pasautakuan gaiñian berba egitten, eta neuk ez netsen galdetzen. Eta halaxen, gaur arte.
Imanolen kantagintzaren zahartzaro ona
2021/06/16Ia hogei urte Imanol hil zela. Harkaitz Canok esan bezala, “gorroto zutenek ez diote barkatzen goizegi hil izana, barka-damuen sasoi epelaren aurretik”. Eta, agian, “kanta eder eta hilezkor eskutada eder hura utzi izana ere ez diote barkatzen.”