Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Adimen gomutabakoaren distira eternala

Adimen gomutabakoaren distira eternala

Markos Zapiain 2023/01/19 08:36

1-Zure ustez, ondo amaitzen da filma ala txarto? Zergatik?

2-Zer funtzio betetzen du Clemen ilearen kolore-aldaketak?

3-Zure iritziz, oroitzapenek kokapen zehatz bat dute garunean, filmak iradoki bezala, ala espirituan edo arima materiagabean daude, eta ez leku fisiko batean?

4-Denboragarrenean, zientziari eta teknikari esker, heldu ahalko gara gure oroimen eta oro har arima osoa pen-drive batera jaitsi ahal izatera, garenaren funtsa usb batean garraiatu ahal izatera?

5-Zerk bultzatzen ditu elkarrengana Clem eta Joel, edota Mary Svevo eta Laguna Inc.-eko nagusi Mierzwiak doktorea? Maiteari lotutako oroitzapen guztiak ezabatu arren, maitasun-txingar batek bizirik dirau. Nondik nora? Maitasuna ez dago beti oroimenari lotua, amari, aitari, are karen edo plazentari? 

6-Zerk bultza dezake Mary Svevo bezalako neska gazte lirain bat Mierzwiak doktore zaharraz maitemintzera? Gaztelaniaz “hambre de padre” esaten zaionak, apika?

7-Aditu batzuek uste dute Stanek Mary Svevo ligatu zuela Patrickek Clem bereganatzeko darabilen azpijoko iruzurti berdina baliatuz, alegia, Mierzwiak doktorea ezabatzeko Svevok erakutsi behar izan zituen gauzaki esanguratsuak eta grabazioak erabiliz. Sinesgarria deritzozu?

8-Noren oroitzapenak ezabatuko zenituzke zure burutik? Zergatik? (ez baduzu zure buruaz hitz egin nahi, asmatu kasu interesgarri bat)

9-Merezi du oroitzapen txarrengatik pertsona bati lotutako oroitzapen guztiak ezabatzea, politak barne?

10-Filmean aipatzen den Nietzscheren esaldiak dio soilik pertsona ahazkorrak izan daitezkeela zoriontsuak. Eta filmari izenburua ematen dion Alexander Poperen bertsoak, era berean, oroitzapenik gabeko adimena distira eternal batean bizi dela. Bat zatoz?

11-Esaten da eskarmentua dela jakinduriaren guraso, hanka-sartzeetatik ikasten dugula; eta, ondo ikasiz gero, ez ditugula errepikatuko. Ordea, ahazten baditugu, Joelek eta Clemek bezala urte biko harremana oroimenetik ezabatuz, ez ote ditugu ezinbestez errepikatuko akats horiek behin eta berriro? Ez al da zuhurragoa erroreak buruan presente samar edukitzea?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.